Asier Iturralde Sarasola (e)k Xabier Mendiguren Elizegi(r)en Borrero txiki bat liburuaren kritika egin du
Hari batetik tiraka mataza osoa
5 izar
Harrigarria iruditu zait nola osatzen duen istorio osoa benetako gertaera krudel batean oinarrituta. Horrez gain, kontakizun ia osoa fikziozkoa bada ere, kontatu beharrekoa iruditzen zait. Garrantzitsua iruditzen zaidalako bizi izan dugun gatazkaren inguruko fikzioa euskal idazleek egitea. Nahi bezain kritiko izanda eta bakoitzak bere ikuspuntutik, noski. Bestela, espainiar eta frantziarren esku uzten badugu, jakinekoa da zer gertatuko den. Adibide asko daude.