Erabiltzailearen profila

Asier Iturralde Sarasola

aldatsa@paperjale.eus

duela 3 urte, 3 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Asier Iturralde Sarasola(r)en liburuak

Irakurtzeko (19 guztiak ikusi)

Orain irakurtzen (11 guztiak ikusi)

(e)k Albert Sánchez Piñol(r)en Larrua hotz liburuaren kritika egin du

Albert Sánchez Piñol: Larrua hotz (AudiobookFormat, euskara language, Guau.eus) 5 izar

Iñaki Beraetxek jarri dio ahotsa Albert Sánchez Piñol antropologo eta idazle katalanaren "Larrua hotz" eleberriari. …

Nobela interesgarria + Iñaki Beraetxeren ahotsa = arrakasta!

5 izar

Albert Sánchez Piñol katalanak 2002an argitaratu zuen "La pell freda" eleberriak arrakasta handia izan du. 150.000 ale baino gehiago saldu ditu katalanez eta 37 hizkuntzatara itzuli dute. Euskarara Lander eta Zigor Garro anaiek itzuli zuten, eta nik audio-liburu bezala entzun dut.

Iñaki Beraetxe handiak jartzen dio ahotsa eleberriari, eta ohi bezala antzezpen bikaina egiten du. Nobela aproposa da pertsona bakarrak grabatzeko, pertsonaia gutxi baititu, baina bakoitzari ahots berezia ematen dio eta emaitza bikaina da.

Alde txar bezala aipatu beharra dago ez duela Bechdel testa gainditzen: eu.wikipedia.org/wiki/Bechdel_testa.

Guau.eus-en dago entzungai. Nik RSS hau erabili dut saioa hasi gabe AntennaPod-en entzuteko, baina orain ez dabilela dirudi: guau.eus/series/1321/rss.xml Bada denbora pixka bat gehitu nuela, eta geroztik sarbidea itxiko zuten :( AntennaPod-ek cache-an gordeko zuen audio-iturburua, ze aste honetan arazorik gabe entzun dut eta oraindik ere entzun dezaket.

Joseba Gabilondo: Independentziaren dekalogoa (euskara language, Txalaparta) 4 izar

Liburuaren izenburuak esplizituki adierazten duen bezala, nire hamar ipuinek euskal independentzia nola lortu eta, lortutakoan, …

erabiltzailea Joseba Gabilondo(r)en Independentziaren dekalogoa irakurtzen hasi da

Joseba Gabilondo: Independentziaren dekalogoa (euskara language, Txalaparta) 4 izar

Liburuaren izenburuak esplizituki adierazten duen bezala, nire hamar ipuinek euskal independentzia nola lortu eta, lortutakoan, …

(e)k Harkaitz Cano(r)en Silueta liburuaren kritika egin du

Harkaitz Cano: Silueta (Euskara language, Susa) 4 izar

Hau ez da eleberri bat, ezta beharrik ere

5 izar

Platonen kobazuloaren mitoa aipatzen da kritiketako batean. Esku artean dugun liburuak ere badu horretatik. Irakurgai ditugun kritikak dira ustezko jatorrizko liburutik jasotzen ditugun itzalak, ezin baitugu hura zuzenean ezagutu. Isla horiek badute fidagarritasunik? Zenbaterainoko zehaztasunez berreraiki dezakegu jatorrizkoa horietatik abiatuta?

Ez da hori Ibarbiaren liburuari egindako kritiketan irakurritakoak eskuartean dugun liburu fisikoari ere aplikagarriak zaizkion aldi bakarra, nire ustez. Liburu bitxia da, oso "meta", nolabait esateko. Ez da eleberri bat, eta ez du beharrik ere, irakurtzeko interesa piztu eta mantentzeko.

Liburuaren amaiera aldera iruzkingileetako batek dioen bezala, "zuzentzera nator nire hasierako iritzia: nobela bikaina da Silueta. Irakurri beharrekoa. Eta, batez ere, iruzkindu beharrekoa". Ildo horretatik, infinituraino jarraitu dezakegu, liburuaren kritiken kritikak eginez. Nire gomendioa, zuk ere irakurri, gozatu, kritika egin, eta katera batzea.

(e)k Marjane Satrapi(r)en Persepolis liburuaren kritika egin du

Marjane Satrapi: Persepolis (Hardcover, Euskera language, 2023, Elkar - Reservoir Books) 4 izar

Marjane Satrapi ilustratzaile irandarraren komiki-lan ospetsua, komikigintzaren historian klasiko bilakatu zen 2000 urtean argitaratzen hasi …

Iran ezezaguna (niretzat behintzat)

5 izar

Persepolisek ondo irabazia dauka komiki bikainaren ospea. Asko gustatu zait Marjane Satrapik nola kontatzen duen Irango historia bere bizitzako pasarteen bidez. Niretzat erabat ezezaguna zen Iran bat aurkitu dut: ideia ezkertiarretako jendea, protestak, musika estilo berrien sarrera (punk, heavy, pop...), fundamentalismo erlijiosoaren inposizioaren aurkako erresistentzia, errepresioa... Izorraki handirik egiteko asmorik gabe Europan bizi deneko zatia ere oso interesgarria.

(e)k Ibai Iztueta Azurmendi(r)en Kontua eta zikina irakurri nahi du

Ibai Iztueta Azurmendi, Eneko Iztueta, Aritz Vieites: Kontua eta zikina (Paperback, Euskara language, Txalaparta) 4 izar

1929 urtea, baserri giroa, eta, gau ilunaren erdian, ama-alaba batzuen heriotza. Hala abiatzen da Kontua …

(e)k Laura Mintegi(r)en Akabo liburuaren kritika egin du

Laura Mintegi: Akabo (Paperback, Euskara language, Txalaparta) 4 izar

Gehiago jasan ez, eta, azkenerako, egin behar izan du: bi urteko harremanaren ostean, Sheenak Manu …

Istorioa nahiago pertsonaiak baino

4 izar

#Akabo liburuak harrapatu nau eta gustura irakurri dut. Interesgarria iruditu zait nola josten duen istorioa txandakatzen diren orainaldiko eta lehenaldiko atal laburretan.

Pertsonaiei dagokionez, ez naiz horren positiboa. Manuren "informatikokeriak" oso karikatureskoak iruditu zaizkit, sinesgarritasuna kentzeraino. Ez naiz xehetasunetan sartuko izorrakirik ez egiteko, baina Sheenaren jokabide batzuk ere sinesten zailak egin zaizkit.