Erabiltzailearen profila

Iñigo Ibarra

Mendilarre@paperjale.eus

duela 2 urte, 6 hilabete(e)an batu zen

Gustuko liburuak ekarriko ditut bertara. Modu batera edo bestera, bihotzean koxk egin didaten horiek. 🥰 Bai, badakit, puntuazio bera eman arren, badakit guztiak ez daudela maila berean. Nolabait esatearren: Izeta sariketan txapelduna gelditu den bertsolaria bikaina irudituko zait, ez dudalako Euskal Herriko bertsolari txapelketako finalean txapeldun geratu den bertsolariaren neurria bilatzen. Kontua da, bakoitzak bere neurrian, nire barrenak mugitu dituela. 🌿

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Iñigo Ibarra(r)en liburuak

Irakurtzeko

(e)k Paco Roca(r)en El abismo del olvido liburuaren kritika egin du

Paco Roca, Rodrigo Terrasa: El abismo del olvido (GraphicNovel, Castellano language, Astiberri) 5 izar

El 14 de septiembre de 1940, 532 días después del final de la Guerra Civil …

Hunkigarria

5 izar

Behin baino gehiagotan ihes egin didate malko batzuk irakurketan zehar. Hain da erreala Irakurtzen eta ikusten duzuna. Nola lortu duten marrazkilariak eta idazleak giro hori sentiaraztea. Gertatu zena hezur-haragitzea. Hain dira gertukoak hor agertzen direnen bizipenak...

(e)k Uxue Alberdi Estibariz(r)en Hetero liburuaren kritika egin du

Uxue Alberdi Estibariz: Hetero (Paperback, Euskara language, Susa) 4 izar

Araua eta arrakala. Bien arteko tentsioan ageri zaizkigu ipuin hauetako protagonistak. Emakumezkoak dira ia denak, …

Izugarria!

5 izar

Detaile txikiz ehundutako lana da Uxueren liburu berria. Kontamodu ezberdinez jositako kontakizunez osaturikoa. Denak xaloak, ausartak eta ederrak. Gozoki baten modukoak. Eta guztiak gustatu arren, ni, bereziki, hiruk seko harrapatu naute. 🤫🤫