Reviews and Comments

Iñigo Ibarra

Mendilarre@paperjale.eus

Joined 3 years, 6 months ago

Gustuko liburuak ekarriko ditut bertara. Modu batera edo bestera, bihotzean, koxk egin didaten horiek. 🥰 Bai, badakit, puntuazio bera eman arren, badakit guztiak ez daudela maila berean. Ez direla liga berekoak. Kontua da, bakoitzak bere neurrian nire barrenak mugitu dituela. Eta bakoitzak puntuazio altua merezi duela bere kategorian. 🌿

This link opens in a pop-up window

Arantza Portabales: Asasinato na casa rosa (Paperback, Galegoa language, Galaxia) 5 stars

Tras a espectacular acollida das súas anteriores novelas negras, Arantza Portabales inicia unha nova serie, …

Zirraragarria

5 stars

Hilketa bat, familia bat etxe batean, denak susmagarri eta, haien bizitzak ikertzen hasi ahala sortuko diren ezusteak eta ezusteak... Agatha Christieren moldeko liburu zirraragarria! A ze puzzlea! Hiltzailea nor den jakin arte utzi ezin den liburu on horietarikoa.

Loli Rodríguez Rodríguez: Nailía (Paperback, Galegoa language, Galaxia) 5 stars

Nailía é unha historia de historias. De amor, desamor e rancor; de superación, de esperanza …

Oso landua.

5 stars

Liburu zoragarria iruditu zait Nailía. Lía izeneko emakume baten bizitza du kontagai. Eta Lía bera da narratzailea. Baina ez beti, atalka-atalka, laburxeago bada ere, gainerako pertsonaiak ere narratzaile bihurtzen direlako. Líak bere bizitzaren oroipenetatik tira egindakoan ezagutuko ditugu gainerako guztien bizitzak: bere senarrarena, Simple izeneko lagunarena, seme-alabena, Soledadena, eta Ricardorena, hain maitea duen lagunarena. Galizako landa giroko herri txiki basa batean hasten da dena. Liburu xamurra da, goxoa, humanoa eta, bortitza aldi berean. Líak urtetan familiaren giltzapean bizitako bortizkeri onartua duelako ardatz. Eta haren bueltako zailtasunak eta duintasun urratuak ekarriko dizkigu paperera. Sentimenduen korapiloen bizirauna. Pertsonen egunerokoa. Eta gaurkotasun handia du liburuak. Ederra baita pertsonaia guztien urtez urteko bizi xumearen ibilia ezagutzea. Gainera, esanen nuke, intuizioz bada ere, traketsa baita hizkuntzaren dudan ezagutza, oso maila aberatseko prosa darabilela Loli Rodriguezek. Bi sari jaso ditu liburuak, ez da harritzekoa, nabaria baitu ahozkotasunaren bizitasuna eta idatzizkoaren gorputza eta dotorezia, edo hala iruditzen …

Gorka Bereziartua Mitxelena: Garondoan (Euskara language, Alberdania) 5 stars

Borobila

No rating

Oso gustura irakurri dut Gorkaren Garondoan liburua. Gure Euskal Herri maitean edonork bizi izan duelako paperera moldatu duen gertakarietarikoren bat gutxienez, eta errelatoaren garaiotan halako ausardiaz gai korapilatsu honi heldu izana eskertzekoa da. Kontakizun zintzoa iruditu zait. Eta oso ongi ekarria. Egia da despistatu xamarturik ibili naizela irakurketari heltzerakoan protagonista nor zen argi ebatzi ezinda, eta atzera buelta batzuk egin behar izan ditut ohartu naizen arte egilearen hautua izan dela bi narratzaileen arteko marra fin hori ia bat bihurtzea. Erabaki interesgarria eta polita. Estilo bizia du Gorkak eta azkar egiten duzu aurrerantz pisu handiko gertaerak aisa liserituz. Agian izanen da, ahozko hizketaren nola moldeen zertzeladaz lagundu eta tartekatu dituelako protagonisten arteko elkarrizketa oroitzapenak. Dena hezur haragitu du. Hasi pertsonen sentimenduetatik, segi giro politiko eta sozialetik, tira komunikabideen jokaeretatik, etorri eta buelta sare sozialekin, eta bukatu norbere korapiloen munduan lotuta; hari mataza, maila intimoan askatuz: zer eta nola bizi izan duen …

Fertxu Izquierdo: Gari errearen urrina (Paperback, Euskara language, Pamiela) 5 stars

Garai hauetako kronika poetikoa dugu liburu hau, non egilearen bizipen pertsonalak, gizartearen bizipen kolektiboekin nahastuko …

Zuzena

5 stars

Harrigarria egin zait letra larririk eta puntu nahiz komarik gabeko egilearen hautua. Hartaz, metrailetaren tiro zaparrada bezala lehertu dira nire begietan olerkiak. Azkar. Jo eta jo. Musika dilindaka dariela handik eta hemendik. Musikak presentzia etengabea duelako liburuan. Eta gertukoak egin zaizkit poemak; xamurrak eta kaletarrak izaki. Zuzenak baitira, eta batez ere zintzoak. Nola gozoak edukian, nola bortitzak kontaeran. Eta hunkigarriak etengabe. Adibidez, joandakoen hutsunea delako oroigai, irakurriko zuten azken liburuaren akorduan, sortutako zirrara eta minean. Hainbat dira ukitu dituen gaiak. Baina batez ere gustatu zait literaturak deserriratutako pertsona eta tokiek dutela kabida orriotan. Liburu ederra Fertxuren azkena.

Maite López Las Heras: Zirtak su (Paperback, Euskara language, Alberdania) 5 stars

Zirtak su eleberri historikoa da, egiazko gertakizun batean oinarritua, egiazko pertsonaia bat protagonistatzat duena: Egeria, …

Ederra!

5 stars

Oso gustura irakurri dut Maiteren liburu berria. Eleberri historikoa da eta Egeria izeneko emakume bat du protagonista. Lehenengo pertsonan idatzia dago, izan ere, bere bidaiak kontatuko dizkigu Egeriak. Hartaz, idazkera klasikoa hautatu du Maitek narraziorako; garaiari eta protagonistari dagokion tonu, estilo eta erritmoz txukun-txukun borobilduta. Aldi berean, gaur-gaurkoa eta aberatsa da Maiteren lumaren joskura, beraz, lerro fin horren orekan aritzea asmatu duela esanen nuke. Interesgarria ere bada liburua, eleberri historikoa den heinean, mende horretako bizimodu, sineskeria eta egunerokoen berri ematen digulako. Bidaia kronika denez, elkarrizketarik gabea da Zirtak su, eta hala ere, arin eta erraz irakurtzen da. Etengabeko deskripzioen perfekzio neurtua, berriz, urregorria da. Hainbat unetan, Egeriak bizitako larritasunek, edo gertatutako ezbeharren zehaztasun deskriptibo gordinek, nire begiez ikusteraino estutu naute. Besaulkian azazkazalekin harramazkaka hasi nintekeen! Liburu polita, zalantzarik gabe.

L. Frank Baum: Oz-eko azti harrigarria (Hardcover, Euskara language, Denonartean) 5 stars

Lyman Frank Baumen "The Wonderful Wizard of OZ" liburua, W. W. Denslow-en ilustrazioekin, G. M. …

Klasikoa

5 stars

Irakurtzeko eskatu zidan ediroreak, klasikoa izateaz gainera oso ona delako. Nik, gainerako ia bizidun orok bezala, pelikula eta marrazki bizidunak ikusiak nituenez, gogo gehiegirik gabe heldu nion liburuari. Eta hau ustekabea! Ezin utzi! Seguruenik, itzulpen guztiek bere magia izanen dute, euskararazko ekarriak, baina, nabaria du Juan Kruz Igerabideren eskua. Altxor ttiki bat.

Apostolos Doxiadis, Ane Oliveros, Gaizka Zabarte: Osaba Petros eta Goldbachen aierua (Paperback, Euskara language, Denonartean) 5 stars

Iraganean lehen mailako matematikaria izan zela deskubrituko du haren ilobak, dena alde batera utzi eta …

Harropuzkeria

5 stars

Lagun batek gomendatuta irakurri dut liburu hau eta oso ona da. Matematika gorroto dut eta literaturaren aitzakian matematikak interesa piztu du nigan. Gutxienez, liburuak iraun bitartean. Matematikaria izan zen osaba Petros. Eta haren bizitza du kontagai nagusi bere ilobak. Goodbachen aierua frogatu nahian emandako urteena, batik bat. Ilobak bere bizitza ere kontatuko digu, bere ibilbidea ere garrantzitsua delako. Finean, Apostolos Doxiadusek liburu interesgarria ondu du. Euskarara oso ongi ekarria dagoena, dotorezia handiz. Hitz batez laburbildu beharko banu liburu bikain honen mami guztia -osaba Petros, alegia-, harropuzkeria aukeratuko nuke.

Nerea Pallares: Punto de araña (Paperback, Galego language, Editorial Galaxia) 5 stars

Chamada por ese espírito do mar bravo e do vento que peta na porta de …

Palilleirak

5 stars

Leitzako Arrosnabarrak etorri zaizkit gogora liburu hau irakurtzean; emakumeek, artazuriketan ari ziren bitartean, kantu zaharrak kantatzen zituztenekoa. Palilleirak dira eleberri honetako emakumeak, eta sareak ehuntzen eta josten dituzten bitartean, elkarri kontu zaharrak kontatzen dizkiote. Tradizioa eta fantasia uztartu ditu Nereak liburu honetan. Izan ere, gertakari lazgarri baten ondotik, emakumeek gizonak mendean hartzea pentsatuko dute Costa da Morteko herri batean, eta hartarako armiarmak deitzea erabakiko dute. Niri liluragarria egin zait nola deskribatu dituen zenbait pasarte Nereak, ia nire larrutan sentitu eta bizitzerainoko intentsitatez irakurri ditudanak. Izan Mariarena, izan itsasontziarena, edo beste asko. Liburu zoragarria da.