Osaba Petros eta Goldbachen aierua

Paperback, 192 pages

Euskara language

Published by Denonartean.

ISBN:
978-84-17940-78-2
Copied ISBN!

View on OpenLibrary

5 stars (1 review)

Iraganean lehen mailako matematikaria izan zela deskubrituko du haren ilobak, dena alde batera utzi eta ia hiru mendetan ebatzi gabeko problema bati ekin ziola, bizitza osoa emanez zeregin horretan.

1 edition

Harropuzkeria

5 stars

Lagun batek gomendatuta irakurri dut liburu hau eta oso ona da. Matematika gorroto dut eta literaturaren aitzakian matematikak interesa piztu du nigan. Gutxienez, liburuak iraun bitartean. Matematikaria izan zen osaba Petros. Eta haren bizitza du kontagai nagusi bere ilobak. Goodbachen aierua frogatu nahian emandako urteena, batik bat. Ilobak bere bizitza ere kontatuko digu, bere ibilbidea ere garrantzitsua delako. Finean, Apostolos Doxiadusek liburu interesgarria ondu du. Euskarara oso ongi ekarria dagoena, dotorezia handiz. Hitz batez laburbildu beharko banu liburu bikain honen mami guztia -osaba Petros, alegia-, harropuzkeria aukeratuko nuke.

Subjects

  • Narratiba