Oz-eko azti harrigarria

Hardcover, 178 pages

Euskara language

Published by Denonartean.

ISBN:
978-84-15756-83-5
Copied ISBN!
5 stars (1 review)

Lyman Frank Baumen "The Wonderful Wizard of OZ" liburua, W. W. Denslow-en ilustrazioekin, G. M. Hill Companyk argitaratu zuen Chicagon, 1900 urtean.

Istorio fantastiko honek Dorothy Galek Ozeko lurraldean bizitako abenturak kontatzen ditu. Neskatilarekin batera, hainbat pertsonaiak parte hartzen dute istorioan, besteak beste, Txorimaloa, Lehoi izua, Latorrizko aizkolaria eta Ttotto txakurtxoa.

Hainbesteko arrakasta izan zuen liburuak bere garaian, ezen Baumek beste 13 nobela idatzi baitzituen lehenengo liburuko lurralde eta protagonistak oinarri hartuta. Liburuak edizio ugari izan ditu harrezkero, Estatu Batuetan zein Europan.

Haur Literaturaren historian, liburu honen garrantzia oso nabaria izan da, bi arrazoirengatik: hasteko, nahiz eta literatura fantastikoa izan, narrazioaren hasierako eta amaierako testuingurua Estatu Batuetan kokatzen da, Kansasen, hain zuzen. Europan kokatua ez izatea berritzailea izan zen, eta liburu «nazional» modukoa bihurtu zen.

Eta, bigarrenik, istorioak ez du inongo helburu moralik, inolako leziorik. Nahiz eta elkartasuna eta adiskidetasunaren balioak goraipatu, haurrek ondo pasatzeko eta disfrutatzeko istorio bat da, …

1 edition

Klasikoa

5 stars

Irakurtzeko eskatu zidan ediroreak, klasikoa izateaz gainera oso ona delako. Nik, gainerako ia bizidun orok bezala, pelikula eta marrazki bizidunak ikusiak nituenez, gogo gehiegirik gabe heldu nion liburuari. Eta hau ustekabea! Ezin utzi! Seguruenik, itzulpen guztiek bere magia izanen dute, euskararazko ekarriak, baina, nabaria du Juan Kruz Igerabideren eskua. Altxor ttiki bat.

Subjects

  • Narratiba