Iñigo Ibarra (e)k Nerea Pallares(r)en Punto de araña liburuaren kritika egin du
Palilleirak
5 izar
Leitzako Arrosnabarrak etorri zaizkit gogora liburu hau irakurtzean; emakumeek, artazuriketan ari ziren bitartean, kantu zaharrak kantatzen zituztenekoa. Palilleirak dira eleberri honetako emakumeak, eta sareak ehuntzen eta josten dituzten bitartean, elkarri kontu zaharrak kontatzen dizkiote. Tradizioa eta fantasia uztartu ditu Nereak liburu honetan. Izan ere, gertakari lazgarri baten ondotik, emakumeek gizonak mendean hartzea pentsatuko dute Costa da Morteko herri batean, eta hartarako armiarmak deitzea erabakiko dute. Niri liluragarria egin zait nola deskribatu dituen zenbait pasarte Nereak, ia nire larrutan sentitu eta bizitzerainoko intentsitatez irakurri ditudanak. Izan Mariarena, izan itsasontziarena, edo beste zenbait. Liburu zoragarria.