Paperback, 164 pages

Euskara language

Published by Bertsolari aldizkaria.

ISBN:
9771137248610
Copied ISBN!
5 stars (1 review)

Gailurrera iritsi da Martin. Betidanik amestu izan duen bizitza bizitzen ari da. Ustekabean iritsiko da erorketa, ordea. Bere oinarri intimo eta publikoak, denak jarriko zaizkio kolokan. Aspaldi lagun izan zituenengana itzuli, eta besteen bizitzaren ispilutik bereari begira jarriko da, besteek hartutako erabakietan bere galderen erantzunak aurkitu nahian. Martin Artolaren bigarren bidaia da honako hau, lagun zaharrak mahai bueltara ekarri eta bizi-eredu ezberdinetan barrena ibiliko dena.

1 edition

reviewed Azken afaria by Unai Gaztelumendi (Bertsolari aldizkaria, #140)

Mundiala!

5 stars

Unairen marrazkiak inoizko landuenak eta politenak iruditu zaizkit. Ikaragarriak! Beñaten ekarria, berriz, izugarria. Gai eta ertz asko ukitzen dituzte, "Zer ginen eta zer garen" esaldiaren bueltan laburbildu daitezkeenak. Kontraesan ezerosoak jorratzen dituzte. Literatura idatzia, errimatua eta bertso bihurtua dakar; guztiak korapilatu ditu. Eta nola! Gure gizartea behar bezala zirikatuta eta ziztatuta.