Baden verboten

Paperback, 88 pages

Euskara language

Published by Pamiela.

ISBN:
978-84-9172-419-3
Copied ISBN!
5 stars (1 review)

Noiz utzi genion xaloak izateari? Gaztaroaren alaia deitzen duten hori noiz hasi zen gure egunerokotik desagertzen? Hau da Iker Aranberriren lehen lana, galderaz betea, hitzez betea, poeta baten lehen lanak behar duen bidetik. Xabier Lete Poesia Sariaren irabazle, bere poemetan esandakoek ez dute irakurlea otzan eta epel utziko. Has gaitezen bada poeta berri baten lorratzei segika.

1 edition

Elegantea

5 stars

"Igeri egitea debakatua dago" hori da Baden Verbotenen esanahia. Eta kontrazalean datorren olerkiak ederki laburbiltzen du liburuan agertzen den galeraren presentzia etengabea. Izan hizkuntzarena, izan herriarena, idealena, pertsonena, bizitzarena edo hitz soilarena. Kontraesanen lurretan, zalantzen lautadetan eta ziurgabetasunaren besoetan kulunkatuko gaitu olerkiz olerki eta, pilulak bezala irentsita, gure bihotza eta gogoa ukituko du aldiro. Liburu ederra Iker Aranberrirena!

Subjects

  • Poesia