Azal biguna, 105 orrialde

Euskara hizkuntza

Pamiela(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-9172-444-5
ISBN-a kopiatu!
5 izar (2 berrikuspen)

Nola josten da eguneroko bizitza ospitaleko bizitzarekin? Nola josten dira eguneroko ogi barra erostera joatea, laneko nekea, toki denetara berandu iristeko premia, alokairuaren prezioa, lagunekin harturiko zerbezak, ingurukoen desira eta beharrak eta ospitaleko biztanle ajatuak, heriotzaren usaina, bisturi mota denak, jaioberrien poza, desinfektante usaina eta, berriz ere, ingurukoen desira eta beharrak? Medikua den idazlea da Arantzazu Lizartza, idazlea den medikua. Eguneroko ertzetan aurkitu du poesia idazteko materiala. Eta ospitaleko begiradetan poesia idazteko aitzakia. Hau du bere lehen liburua.

Edizio 1

(e)k Arantzazu Lizartza Saizar(r)en 0 negatiboa liburuaren kritika egin du

Dotorea.

5 izar

Oso gustura irakurri dut Arantza Lizartzaren lehendabiziko lana. Medikua da bera eta bere baitako ebakuntza gelatik atera dira poemaok. Trakestaz dituen eskuen fintasun eta dotoreziaz ekarriak. Aitaren dolua du idazgai, medikuen motxila aipagai. Eta hanka-sartzeak, kezkak, gaitzak, segurtasun falta eta gizarte gaiak, besteak beste. Hainbatetan, ahapaldiz ahapaldi doazen esaldien luzetasunak harritu nau. Baita gustatu ere! Liburu ederra da, zinez.

avatar for Mendilarre

baloratu du

5 izar

Gaiak

  • Poesia