Erabiltzailearen profila

Txopi

txopi@paperjale.eus

duela  urte 1, 9 hilabete(e)an batu zen

Ametsen arotza. Jardinero de ilusiones. Sudoku translator.

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Txopi(r)en liburuak

Irakurtzeko

Orain irakurtzen

Iñigo Martínez Peña: Mandamentu hipermodernoak (Paperback, Basque language, 2021, Elkar) 4 izar

Mandamendu hauek ezagutu beharrekoak dira

4 izar

Oraindik ez dut liburua amaitu baina mandamendu gehienak irakurri ditut jada eta liburu hau oso gomendagarria dela esan dezaket.

Hausnarketetako batzuk nahiko aurreikusgarriak iruditu zaizkit, baina hain zuzen ere hori da nire ustez liburu honen balioetako bat; bizi garen gizarte honen mekanika batzuk biluztea eta irakurleari erakutsaraztea, modu kontzienteagoan bizitzen laguntzeko. Gurpil zoro honen gabeziak eta pitzadurak hobeto ezagutuz gero, benetan inporta duten gauzak eta gutxi edo bat ere inporta ez dutenak hobeto desberdindu ahalko ditugu, inporta ez dutenak bazter uzteko eta gure bizitza inporta dutenekin betetzeko.

Pertsonalki, urte batzuk igaro dira filosofiari buruz irakurri nuen azken liburutik. Hura ez zitzaidan gustatu eta nik uste horrek eragin didala aldi batez arlo honetako liburuetatik aldentzea. Ea Iñigo Martinez Peñak bere "Mandamendu hipermodernoekin" nira azkenaldiko joera hori aldatzea lortzen duen ^_^

#PaperjaleZozketa

Andoni Egaña Makazaga: Hogeita bina (Paperback, Euskara language, 2003, Hariadna) 5 izar

Jaialdiak ugaritzearekin, aparraldiaren sasoietan batik bat, bertsolariak sarri azaltzen ginen kexu saio osteko elkarren arteko …

Egiturari astindu bat ematen saiatzearen aldeko naiz ni ordea. Saiakera txiki batzuk egin izan ditugu. Bertsoa zen, hasi eta bukatu egiten zen paradigma mugiezina. Zirrikitu txiki bat aurkitu genion baina, bere txikian adierazgarri. Komikietan ikasi genuen, istorio nagusitik kanpo, biñetaren ertzean, istorioarekin zerikusirik ez duen detailetxo bat jar daitekeela, biñetaero edo egileak nahi duenero errepikatzen dena. Telebista-serietan ikasi genuen, istorioa bukatu eta kreditu-letrak pasa ondoren, beste gag bat sar zitekeela ikuslea ezustean harrapatuko zuena.

Hogeita bina,   (178. orria)

Andoni Egaña Makazaga: Hogeita bina (Paperback, Euskara language, 2003, Hariadna) 5 izar

Jaialdiak ugaritzearekin, aparraldiaren sasoietan batik bat, bertsolariak sarri azaltzen ginen kexu saio osteko elkarren arteko …

GAUR EZ NAIZ JUAN ETA ZER EGINGO ZAIO!

Ez zen juan, ez. Jon zen, Sarasua, txapelketari inork egin izan dion adar-jotze handiena eraginez. Txapelketek beti eman izan dute zer esana, eta Jonen purrustaldi hartatik aurrera, are gehiago.

Hogeita bina,   (169. orria)