User Profile

Joseba Irazabal

jogerka@paperjale.eus

Joined 9 months, 1 week ago

This link opens in a pop-up window

Joseba Irazabal's books

To Read (View all 9)

Currently Reading

View all books
Ilunpeko zelataria (Paperback, Basque language, Elkar) 4 stars

Iruñea, 1947ko Gabonak. Gosea eta tristezia darizkio giroari, pobrezia eta zikin usaina dago karriketan, za-palketa …

Ez nau engantxatu

2 stars

Ez nau engantxatu, eta aspergarria iruditu zait. Idazle berddinaren beste bi liburu irakurriak ditut, eta irakurtzen gozatu nuen, baina honek alperriko literatura dauka. Soberan dauden deskribapenak, irakurketa moteldu eta izan behar lukeen intriga puntua kentzen diotenak.

avatar for jogerka Joseba Irazabal boosted
Euskal Harria (zentsuratu gabea) (Basque language, 1986, Susa) 5 stars

Mugarri bat nire irakurraldien historikoan

5 stars

Euskal literaturaren klasiko hau irakurri gabea nuen eta zinez, mugarri bat ezarri du nire ni "euskal literatura irakurlean". Hasieran zaila gerta daiteke irakurketa bere ez ohiko ortografia dela eta, zentsuratu gabeko edizio honen akaberan azalpena ematen du Arestik berak egindako hautu horri buruzkoa eta hauxe gaineratzen: "Politikoek euskera garbi bat nahiago dute, naiz-eta (sic) horrela pobretzen den, baina eskritoreak euskera aberats bat behar du, naiz-eta horrela zikintzen den". Altxor bat da liburua berez, hemen badakarren perla saldotik bat: "ni ere izan nintzen behin, orain urte asko, herria, eta orain konturatu behar izan naiz ni... Orain, plaza batean haur batzuk erderaz kantacen ikusi ditudala" 1986ko Susaren edizioa Agustin Ibarrolaren irudiez lagunduta heldu da, preziso lan honetarako egin zituenak. Tira, altxor bat alderik alde. #PaperjaleZozketa

avatar for jogerka Joseba Irazabal boosted

replied to Administratzailea's status

Kaixo guztioi! Alegia, 👉 #PaperjaleZozketa -n sartu zaretenoi:

@Izaro, @Urko, @Irati, @kaskagorri, @Andoni, @txaro, @Bakartxo, @Gasteiztar, @jogerka, @Mai_te95, @mrkortabarria, @kakapo, @Mendilarre, @Haltzadia, @Lilith, @AZ, @txikillana, @Henutmehyt, @ibai1984, @Uxue eta @Alex, momentuz 😄

Abenduaren 1a izango da parte hartzeko azken eguna (egun hori barne). Lagunduko diguzu pertsona paperjale gehiagorengana iristen? Horrela aukera gehiago izango duzue zozketan irabazteko! 😉 Eta ez, ez pentsa tranpa denik. Zozketa honen helburua ahalik eta jende gehienek Paperjale sare sozialera hurbilketa bat egitea baita. Ez gehiago, ez gutxiago!

Hemendik deskarga dezakezu eroso kartela: humo.sindominio.net/s/KCSkwNNAgiKpEBJ

Irabazlea baldin bazara, datorren igandean jasoko duzu gure emaila (Paperjalen sartu duzun helbidera idatziko dugu).

Aste ona izan!

Abaraska taldea

Nire minaren etxean (Paperback, Euskara language, 2022, Elkar) 5 stars

Ez da txantxetako gaia: liburu honen egilea, Iñigo Antsorregi Dierez, bere burua hiltzeko zorian egon …

Liburu bikaina. Asko disfrutatu dut irakurtzen, gai serioa tratatzen badu ere humorez egiten jakin izan baitu. "Guztiok hilko gara egunen batean... Baina gainontzeko denbora guztian bizirik egongo gara". Esaldi hau nirekin eramango dut aurrerantzean. Eskerrik asko Iñigo, depresioaren gaia eskutartera ekarri eta zertan datzan erakusteagatik.