IzaBetizua (e)k Aeron Dusk(r)en When Life Gives You Werewolves liburuaren kritika egin du
Limoirik ez? Ba gizotsoak
5 izar
Ufff, gehiegi gustatu zait.
Egileak teriantropia jartzen du pertsonaien erronka nagusi bezala baina hori sexu-bereko harremanekin eta etxegabetzearekin lotzen du era oso atsegin (gogor) batean irakurtzeko. Mundua ia distopikoa da jende gutxituentzat eta bereziki gizotso tristeentzat. Cody, protagonistak, apartamendu txiro batean bizi da bakarrik, ez du nahiko diru lortzen lan egiten duen gay-bar-ean eta ez du bere ikasketekin zerikusia duen lanik aurkitu oraindik. Azken lan elkarrizketa kaskarra izan da, zaparrada botatzen ari da ta bueltan bus geltokian txakera laranjadun gizotso bat hasten zaio atentzio eska. Busera igota ere, gizotsoa ondoan jartzen zaio, nahiz eta gizotsoentzako eserleku segregatuak libre egon. Ea sosik baduen, ea libre dagoen, ea txortan egin nahi duen. Burutik kea dariola busetik geltoki okerrean jaitsi ta han gizotsoa utzi duela espero du. Ez da egia, ezin izango du gizotso hura gainetik kendu...




















