Cuando el COVID-19 arrasa con la ciudad de Nueva York, Jamie Gray se ve obligado …
Ez du beste helbururik entretenitzeaz gain
3 izar
Scalzik berak dio beste nobela bat idazten saiatzen ari zela pandemia Iritsi zenean, orduan zerotik hasi eta arinagoa den beste hau idazteari ekin zionean. Handikeriarik gabeko nobela bat da, irakurlea entretenitzea da bere helburu bakarra, eta hori bai lortzen duela, John Scalziren ohiko umorearekin.
Honen orrialdeen erdia dituen eta letra handiagoa duen liburu bat irakurrita nentorren. Beraz, zirrimarratua dirudien letra ñimiñoa duen poltsiko-liburu lodi hau irakurtzen hasteak nagitasunez bete nau. Istorioa ulertzea kostatu egin zait, askotan ez nekien oso ongi zer gertatzen ari zen. Ez nituen pertsonaia ezberdinak bereizten. Etorkizuneko gizarte batek gertuko izar batean dagoen eztralurtarrekin egindako kontaktua kontatzen du nobela honek. Extralurtarren deskribapena oso interesgarria da eta nobela hobeto ulertzeko berriro irakurri beharko nuke, baina hori ez dut inoiz egingo, beraz, nahiko juxtu bat emango diot eta apalean geratuko da betirako.
Herri isolatua uste zena, hala ez dela erakusten duen liburua
5 izar
Badago Goodreadsen liburu honen iruzkin bat honela dioena: "Ander Izagirrek merkatuan egin duen asteroko erosketaren liburu bat idatziko du eta liluragarria izango da".
Hemen, Elkanoren munduaren inguruko biraren bostehun garren urteurrena aitzakia bezela hartuta, Elkanoren herriaren, Euskal Herriaren, inguruko bira egiten du.
Liburuaren gai nagusia hurrengoa da: mende luzeetan zehar euskaldunak eremu menditsu batean beste herrietatik isolatuak bizi izan direlako errelatoa saldu dute XIX. mendetik gaur egunera arte. Ander Izagirrek, Euskal Herria bizikletan zeharkatuz, kontrakoa erakutsi nahi digu. Euskal Herria itsasora begira bizi izan den herria da, lurrak oso oparoak ez izanik, untzigintzan, balearen ehizan eta merkataritza aritzen ziren, barnealdeko baserriak eta basoak bizimodu hau sustatzera ere egokitu zituztelarik.
Anderren beste liburuak bezala, anekdotaz eta bitxikeriez jositako liburua da hau. Batzuk ezagunak, beste batzuk ez hainbeste, eta itxuraz zerikusirik ez daukaten istorioak ederki lotuak daudelarik beraien artean.
Iniciada en 1997, la guerra con los taurinos dura desde hace siglos. Como pasan de …
Ospe handiko eta sari askofun nobela, ondo baina ez hainbesterako
3 izar
Sari asko jasotko nobela (Hugo, Nebula, Locus) eta "hil aurretik irakurri behar dituzun zientzia fikziozko liburuen" zerrendatan beti agertzen dena. Sariena uler dezaket, duela ia berrogeitamar urte oso berritzaileak ziren kontzeptuak erakusten dituelako, asko hurrengo autoreek halanola kopiatuak (adibidez, 16,7 m/s baino azkarrago doan edozer deusezten duen indar-eremua gero The Expanse nobelen autoreek bere "gune geldoa" egiteko birmoldatua), baina kontatzen den istorioa ez zait hain interesgarria iruditzen eta ezin izan dut nire burua mundu guztiak goraipatzen duen nobelaren gai nagusia omen den gerraren absurduaren egoera horretan murgildu. Bukaera nahiko bapatekoa da. Ia 300 orrialde eta azken hamarretan, danba, bukatu da. Hala ere, ez da irakurtzeko astuna eta garaikideak diren beste nobela batzuk baino ulerterrazagoa da, batzutan kontzeptu hain sikodelikoak sartzen dituzte ze ez da nobela zertaz doan ulertzen. Sexualitatearen gaia bere garaian oso aurrerakoia izango zen baina gaur egun kutsu nahiko zaharrunoa dauka. Asko gustatu zait extralurtarrekin egindako lehen kontaktua …
Sari asko jasotko nobela (Hugo, Nebula, Locus) eta "hil aurretik irakurri behar dituzun zientzia fikziozko liburuen" zerrendatan beti agertzen dena. Sariena uler dezaket, duela ia berrogeitamar urte oso berritzaileak ziren kontzeptuak erakusten dituelako, asko hurrengo autoreek halanola kopiatuak (adibidez, 16,7 m/s baino azkarrago doan edozer deusezten duen indar-eremua gero The Expanse nobelen autoreek bere "gune geldoa" egiteko birmoldatua), baina kontatzen den istorioa ez zait hain interesgarria iruditzen eta ezin izan dut nire burua mundu guztiak goraipatzen duen nobelaren gai nagusia omen den gerraren absurduaren egoera horretan murgildu. Bukaera nahiko bapatekoa da. Ia 300 orrialde eta azken hamarretan, danba, bukatu da. Hala ere, ez da irakurtzeko astuna eta garaikideak diren beste nobela batzuk baino ulerterrazagoa da, batzutan kontzeptu hain sikodelikoak sartzen dituzte ze ez da nobela zertaz doan ulertzen. Sexualitatearen gaia bere garaian oso aurrerakoia izango zen baina gaur egun kutsu nahiko zaharrunoa dauka. Asko gustatu zait extralurtarrekin egindako lehen kontaktua nola kontatzen den, azken finean inteligentzia extralurtarra hain arrotza izan daiteke, ez dakigula izaki adimendun baten aurrean gauden. Azken finean, argi-itzal asko hainbeste fama duen nobela batentzat baina hala ere irakurtzea gomendatzen dut, ez bait da oso luzea eta agian niri baino gehiago gustatuko zaizue.
Esan beharra daukat Thomas Sankararen biografia bat espero nuela baina liburu honek Burkina Fasoren egoera azaltzen eta Sankarak boterea hartu zuenetik izan zituen erronkak azaltzen ditu.
Horregatik,Sankararen bizitzako pasarte batzuk ulertu gabe geratu naiz. Liburuan esaten du familia arrunt bateko semea zela Thomas Sankara baina ikasketa militarrak burutu (haurren %16 eskolara doan herrialde batean) eta hainbat herrialdetan egon zela dio (Madagaskar, Frantzia), eta Jerry Rawlings bezalako pertsonaia garrantzitsuak ezagutu zituela. Bere kidea zen Blaise Compaorék erahiltzea agindu zueneko gorabeherak ere ez dira azaltzen.
Zehazki biografia bat izan ez arren, liburuaren protagonistari ematen zaion gehiegizko laudorioak daude, mota hontako liburu guztietan bezala. Zein ona zen Thomas Sankara, zein pertsona bikaina, militarra izan arren antimilitarista zena...
Itzulpen akats batzuk ere badauzka liburuak, italiarretik gaztelaniarako akatsak.
Liburuari eman diodan egurrak ez du esan nahi interesgarria ez denik. Burkina Faso, Afrika, kolonialismoa, 80ko hamarkadako geopolitika, lerrokatu gabeko herrialdeen mogimendua, eta are gehiago ezagutzeko oso …
Esan beharra daukat Thomas Sankararen biografia bat espero nuela baina liburu honek Burkina Fasoren egoera azaltzen eta Sankarak boterea hartu zuenetik izan zituen erronkak azaltzen ditu.
Horregatik,Sankararen bizitzako pasarte batzuk ulertu gabe geratu naiz. Liburuan esaten du familia arrunt bateko semea zela Thomas Sankara baina ikasketa militarrak burutu (haurren %16 eskolara doan herrialde batean) eta hainbat herrialdetan egon zela dio (Madagaskar, Frantzia), eta Jerry Rawlings bezalako pertsonaia garrantzitsuak ezagutu zituela. Bere kidea zen Blaise Compaorék erahiltzea agindu zueneko gorabeherak ere ez dira azaltzen.
Zehazki biografia bat izan ez arren, liburuaren protagonistari ematen zaion gehiegizko laudorioak daude, mota hontako liburu guztietan bezala. Zein ona zen Thomas Sankara, zein pertsona bikaina, militarra izan arren antimilitarista zena...
Itzulpen akats batzuk ere badauzka liburuak, italiarretik gaztelaniarako akatsak.
Liburuari eman diodan egurrak ez du esan nahi interesgarria ez denik. Burkina Faso, Afrika, kolonialismoa, 80ko hamarkadako geopolitika, lerrokatu gabeko herrialdeen mogimendua, eta are gehiago ezagutzeko oso baliagarria da.