Erabiltzailearen profila

mikelgs

mikelgs@paperjale.eus

duela 3 urte, 8 hilabete(e)an batu zen

Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

mikelgs(r)en liburuak

Orain irakurtzen

MirenSorne erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@MirenSorne aupa! Egunen batean zalantzarik baduzu, galdetu niri nahi baduzu (edo.Mastodonen ere laguntza jasoko zenuke noski). Pare bat gauza gomendatzen dizkizut:

  • Zure avatar edo profil irudia gehitu! 😄
  • Paperjalen liburuei buruzko iruzkinak denbora-lerroan behera galtzen direnez, Kritika gisa argitaratu zure komentarioa, nahi baduzu. Horrela liburuaren azpian gordeta geratzen da guztiontzat, etorkizunerako.
  • Mastodonen zaudelarik, bilatu zure paperjale erabiltzailea eta jarraitu. Kanpaitxoari 🔔 eman baita ere, horrela Paperjalen zerbait egiten duzunean abisua jasoko duzu Mastodonen (eta bultzada ematea eroso izango zaizu).

Bueno hiru izan dira 😊, ez bada momentu egokia zuretzat, ez egin kasurik lasai! Lagundu beharrean beldurtzeko arriskua dago batzuetan 👍

Kortabarria ★ erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@mrkortabarria aupa! Bai, ezta? Malgutasunez nigatik. Ze bestela zerrenda bat egin beharko litzateke saiakerentzat, beste bat nobelentzat...

Ondo iruditzen naiz "euskal memoria historikoa" zerrendan denetarik egotea, gai hori izatea ardatza, eta norberak erabaki dezala hortik zein liburu mota interesatzen zaion irakurtzeko.

Niretzako erreferentzia bat zara liburu politikoei dagokienez! Ondo segi!!

avatar for mikelgs mikelgs bultzatuta

Urko Imaz erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@Urk0 kaixo Urko! Zure tokaioa den beste paperjale bati hau esan nion aurreko batean: paperjale.eus/user/mikelgs/status/9361#anchor-9361

Besterik gabe, agian iruzkinak argitaratu beharrean (interesgarriak portzierto) pentsatu nahi duzu "Kritika" publiko gisa argitaratzea mezu horiek! Nire ustez merezi du, bestela iruzkinak denbora-lerroan atzera joan eta galdu egiten dira. Ez badut ondo azaldu edo probak egitean arazorik baduzu, galdetu!

GorkaAzk erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@GorkaAzk Kaixo Gorka, ikusi dut kritika bat argitaratu duzula, ze ondo. Niri ere asko gustatu zitzaidan Miñan. Eskatu gabeko aholku edo abisu pare bat, badaezpada ere:

Jarraitzaileek bakarrik ikusteko moduan argitaratu duzu. Agian editatu eta publiko gisa jarri nahi duzu, edozein paperjalek ikusi ahal izateko moduan (edo fedibertsoko edonork, eta saioa hasi gabe begiratzen duen edonork, ondo ulertuta baldin badaukat).

Bestalde, zure emaila jarri duzu lehen atalean, baina hor zure kritikaren izenburu moduko bat jarri ohi da. "Liburu ederra" edo horrelako zerbait laburra.

Ez duzu mezua ezabatu beharrik, editatu eta aldatu dezakezu (eta hori egiten duzula ikusten badut, mezu hau ezabatuko dut nik seguru aski.

Ongi etorri txoko honetara!

avatar for mikelgs mikelgs bultzatuta