mikelgs (e)k Mary Shelley(r)en Frankenstein liburuaren kritika egin du
Ez nuen benetan ezagutzen!
5 izar
Hasierak ederki sartu ninduen liburuan eta gustura hasi nintzen irakurtzen.
Gero bolada batez aspertuta ibili nintzen, ez nuelako espero hain atzera joan eta azalpenak emango zituenik. Gainera, idazkera berezia du eta hasieran nekeza baina gero gustagarria suerta daiteke.
Hamargarren kapitulutik aurrera bizkortu zitzaidan irakurketa eta, berriro zati aspergarriak zeudenean, hobeto onartu nituen. Izan ere, hilabeteen joana eta bidaietako denbora irakurleoi ulertarazteko, orri batzuk erabiltzea eta paisaiak deskribatzea modu ona da.
Liburua amaitzen ari zela, iruditzen zitzaidan horrelako esaldiak irakurtzen jarrai nezakeela gehiago eta gehiago. Zerbait ona baldin bada, egunero pixka bat gustura, ezta? Gainera, itzulpena bikaina dela iruditu zait.
Gogoz heldu behar zaio, baina gomendagarria!