Erabiltzailearen profila

mikelgs

mikelgs@paperjale.eus

duela 2 urte, 8 hilabete(e)an batu zen

Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

mikelgs(r)en liburuak

Orain irakurtzen

avatar for mikelgs mikelgs bultzatuta
Harkaitz Cano: Fakirraren ahotsa (Paperback, Euskara language, Susa) 4 izar

Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta, trukean, inoren arreta jasotzera ohitu. Horixe …

Norbaitek harri bat bota du banitatearen putzura eta uhin zabal zentrokideek, zenbat eta urrunago orduan eta geldoago, zenbat eta urrunago orduan eta zabalago...

Fakirraren ahotsa,   (288. orria - 293)

Pasarte horretan laudorioei buruzko kontuak aipatzen dira, liburuaren amaiera samarra zen eta asko gozatu nuen horrelako esaldiekin.

(e)k Harkaitz Cano(r)en Fakirraren ahotsa liburuaren kritika egin du

Harkaitz Cano: Fakirraren ahotsa (Paperback, Euskara language, Susa) 4 izar

Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta, trukean, inoren arreta jasotzera ohitu. Horixe …

Hitzaurrea falta zaio

Baloraziorik ez

Asko gustatu zait liburua.

Irakurri nahi duenari gomendatuko nioke elkarrizketa hau irakurtzea lehenengo.

SUSA argitaletxearen orrian dauden kritikak eta bideoak ere ikus ditzakezu. Eta, liburua irakurri ondoren, kritika hau ere txukuna iruditu zait.

Nire kasuan, liburuan zehar dauden hausnarketa batzuk gustatu zaizkit. Eta musikari buruzko pasarte interesgarriak ere badaude.

Liburua gomendatzen dut. Irakurtzen hasi baino lehen, nahi baduzu, entzun abesti hau! ;-)

(e)k Harkaitz Cano(r)en Fakirraren ahotsa(r)i buruzko iruzkina egin du

Harkaitz Cano: Fakirraren ahotsa (Paperback, Euskara language, Susa) 4 izar

Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta, trukean, inoren arreta jasotzera ohitu. Horixe …

Pasada bat da, dagoeneko "badakizun" zerbait irakurtzen duzunean liburu batean. Hori lortzen du tarteka Harkaitz Canok! (adibide bat)

Beste hausnarketa batzuk, ordea, ez zaizkit iritsi eta aspertu naute. Baina batzuek, abila da idazlea gero, aspertu egin naute eta... halako batean borobildu egiten ditu, eta gustatu! Horixe gertatu zait 280 orritik aurrera.

Liburua bukatzen ari da eta azkar irakurtzen ari naiz, eta aldi berean motel irakurri nahi dut, ez dadila bukatu...

Bertsolariak sarri saiatzen dira hitz-jokoak egiten eta hausnarketa borobilak eskaintzen, entzuleari irakatsi eta pentsatzen laguntzen. Idazle honek ere hori egiten du. "Prosalaria" dela esateak balio du? Idazle guztiak saiatzen dira horretan? Ez, ezta? Batzuetan paragrafo batean eskaintzen du bizitzari buruzko hausnarketa borobil bat, eder-ederra. Beste batzuetan orri batzuk hartzen ditu. Bereziki saiatzen da horretan Cano, narratzaile gisa. Idazle hau prosalari galanta da! Beste honetan ere sumatu eta gozatu nuen hori, baina irakurleari gehitxo eskatzen ziola iruditu zitzaidan. Hemen karanbola …

Harkaitz Cano: Fakirraren ahotsa (Paperback, Euskara language, Susa) 4 izar

Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta, trukean, inoren arreta jasotzera ohitu. Horixe …

hori dio idatzi gabeko itunak, ala? Elkar ezagutu genuen sasoiko antzezpenari eutsi behar diogula betiko

Fakirraren ahotsa,   (277. orria - 280)

Laguntasun harremanei eta norbere identitateari buruzko hausnarketa dago orri horietan.

Harkaitz Cano: Fakirraren ahotsa (Paperback, Euskara language, Susa) 4 izar

Zer egin dohain bat daukazunean? Erabili, munduari eskaini, eta, trukean, inoren arreta jasotzera ohitu. Horixe …

Behin gertatu zitzaidan, Imanol: baxutik kanta bat prest eraman nuen etxean goizean goizetik entseatuta, eta estudiora iritsi ginenerako nire grabe guztiak alde eginak ziren. Akabo. Aukeratu beti abesteko zeure tonalitatea zein den gau beranduan; afalostekoa da balio duen erregistro bakarra.

Fakirraren ahotsa,   (95. orria)

Liburua ez dakit irakurri nahiko duen @porru@mastodon.eus -ek, baina aipua gustatu agian bai! Gaiari buruzko lerro gehiago orri hauetan: 144, 150, 173...

Urko erabiltzailearen egoerari erantzun diot

Kaixo @Urko ! Iruzkin gisa argitaratu duzu mezua. Nahita, ezta? Besterik gabe, badaezpada ere abisatzen dizut iruzkinak jarioan behera galdu egiten direla, eta "Kritika" gisa argitaratzen baduzu liburuaren azpian gordeta geratzen direla. Posible da Kritika hori izarrak eman gabe argitaratzea.

Horrela hasiko naiz egiten ni, seguru aski, hemendik aurrera:

  • Balorazioa (izarrak) eman alde batetik (liburuaren azpian ikusgarri geratzen dira).
  • Kritika idatzi izarrik eman gabe eta lehenengoa banaiz publiko jarri, bestela jarraitzaileek ikusteko bakarrik.

Besterik gabe, egunotan hori pentsatzen ibili naiz eta partekatu nahi nuen!