Erabiltzailearen profila

Dabid

desertorea@paperjale.eus

duela 2 urte, 7 hilabete(e)an batu zen

🐧 #SoftwareLibrea 🔐 #Pribatutasuna 📡 #BurujabetzaTeknologikoa 🧠 #KulturaAskea 🎒 #HezkuntzanLibrezale 📚 #Literatura 💬 #365egun 🇵🇸 #FreePalestine

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Dabid(r)en liburuak

Irakurtzeko (94 guztiak ikusi)

Irakurtzeari utzita (9 guztiak ikusi)

2025 urteko irakurketa-helburua

66% osatuta! Dabid(e)k 12 liburutik 8 irakurri ditu.

Asier Iturralde Sarasola erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@aldatsa nire libururik kutunenetakoen artean dago, "Las uvas de la ira"-rekin batera (irakurri ez baduzu, berau ere irakurtzea gomendatzen dizut).

Liburu hau dezente kritikatua izan da, baina zurekin erabat ados nago, Haper Lee oso pentsaera eta ikuspuntu politiko aurrerakoia zuen bere garairako eta oso ausarta izan zen, istorioak modu zuzenean borrokatzen baitu arrazakeria. Ikuspuntu zuri batetik begiratzen du? Hori horrela dela onartu behar da, baina Lee zuria zen eta kasu honetan idazlearen bizipenek egiten dute liburua. Gainera beste aldetik (supremazista zurien aldetik) oso kritikatua izan zen/da ere.

Esperantza puntu bat ematen dit beti liburu honek eta egoera politiko baten aurrean blokeatzen naizenean (ez duelako aurrera egiten nahiko nukeen abiaduran, adibidez) esaldi hau gogoratzen dut: "Uno es valiente cuando, sabiendo que ha perdido ya antes de empezar, empieza a pesar de todo y sigue hasta el final pase lo que pase. Uno vence raras veces, pero alguna vez vence."

(e)k Sebastià Portell(r)en Ariel y los cuerpos liburuaren kritika egin du

Sebastià Portell, Bruno Álvarez Herrero (itzultzailea), José Monserrat Vicent (itzultzailea): Ariel y los cuerpos (Paperback, Gaztelania language, 2020, Editorial Dos Bigotes) 5 izar

Cuando le preguntan si es hombre o mujer, Ariel no sabe qué responder. Le han …

Espero dut, noizbait, Ariel y los cuerpos, Ariel eta gorputzak bilakatzea

5 izar

Sebastià Portellen Ariel y los cuerpos eleberriak sakonki aztertzen ditu giza identitatea, desira eta harremanak. Naturaltasun gaindiezinarekin, narrazio-estilo poetiko eta batzuetan kaotikoa erabiltzen du, liburuaren introspektiboa islatzen duena. Oso zaila egiten zait liburuaren laburpena egitea irakurketa hondatu gabe. Beraz, bakarrik esango dut forman ere, zerbait desberdina eskaintzen digula.

Sebastià Portellek, gaztea izan arren (32 urte!!!), hizkuntza literario oso pertsonala erakusten du. Eta errepikakorra dirudien arren, liburuan ikusten ditugun gai konplexuak aztertzeko duen trebetasunak bere adinerako heldutasun literario ikaragarria erakusten du.

Literatura-ahots horrek argi uzten du, bide horretatik jarraituz gero, etorkizun handiko egilea dela.

Espero dut, noizbait, Ariel y los cuerpos, Ariel eta gorputzak bilakatzea. Berriz irakurriko nukeelako, gustu handiz.

(e)k James Tynion IV(r)en Hay algo matando niños nº 01 liburuaren kritika egin du (Hay algo matando niños, #1)

James Tynion IV, Ignacio Bentz, Werther Dell'edera: Hay algo matando niños nº 01 (Hardcover, Gaztelania language, 2021, Planeta Cómic) 4 izar

¡SON LOS MONSTRUOS LOS QUE TENDRÍAN QUE ESTAR ASUSTADOS!

Cuando empiezan a desaparecer los niños …

Honek Netflix-en bukatuko du, fijo

5 izar

Asko gustatu zait komikia, agian zerbait txarra aipatzeagatik dena oso azkar gertatzen dela. Baina beste 5 liburu daudela kontutan hartuta, hari desberdinek egingo dute beraien bidea. Ikaragarria da zelan dagoen marraztuta odola!! Umeentzat dirudi, baina ez da. Edo bai.

(e)k Joan Mari Irigoien(r)en Ipuin batean bezala liburuaren kritika egin du

Joan Mari Irigoien: Ipuin batean bezala (Paperback, Euskara language, 2002, Elkar) 5 izar

Amodioaren gazi-gozoa dakarkigu Joan Mari Irigoienek eleberri eder honetan; maitasuna baita pertsonaien motor eta akuilu, …

Irakurlearen bihotzean eta buruan aztarna utziko duen liburua

5 izar

Liburu gogorra, oso gogorra, baina hain da ederra... Joan Mari Irigoienek bere hitzen bidez giza sentimenduak transmititzeko zuen gaitasuna benetan harrigarria baita. Liburu honetako orrialde bakoitzak zirrara sakon eta benetakoa eskaintzen dio irakurleari, eguneroko bizitzarekin eta giza existentziaren dilema unibertsalekin elkartzeko gonbidapena delako: bizitza, heriotza, sufrimendua, laguntasuna, era askotariko maitasunak, zaintza, familia-harremanak... Bere hitzen bidez, Irigoienek gure gizadiaren sakonena esploratzera gonbidatzen gaitu, gure emozioen edertasuna eta hauskortasuna gogoraraziz, baita maite izan ditugun, maite ditugun eta maiteko ditugun horiek gogora ekartzera ere.

Irakurlea narratiban hain sakon murgiltzea lortzen du, zaila baita untxiaren zulotik ez erortzea. Bere pertsonaiak izugarri garatuta daude, maila pertsonal eta historikoan, eta badirudi orrialdeetatik salto egiten dutela.

Sortzen duen enpatia giza sentimenduen konplexutasuna ulertzeko eta islatzeko zuen gaitasunaren erakusle izan behar du. Bestela, nekez lortuko luke hau guzti hau. Ez dut zalantzarik, liburu hau luzaroan egongo da nire oroimenean.

(e)k Uxue Alberdi Estibariz(r)en Belarriko kilkerra liburuaren kritika egin du

Uxue Alberdi Estibariz, Begoña Durruty: Belarriko kilkerra (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak dira. Norbaitek apartatu ditu eguneroko bizitzako gertakari-sailetik eta gorde …

Ez da niretzat

3 izar

Onartu behar dut ipuin-liburuak ez direla nire gustukoenak izaten eta @elegose@mastodon.eus-en irakurri izan ez banu, seguruenik ez nukeela irakurriko. Liburu hau bere horretan ipuin-liburu gisa sailkatuko ez banu ere, anekdotaz beteriko istorio ugari aurkezten ditu, gai-multzo desberdinetan antolatuak, eta gai komunak jorratzen dituzten arren, elkarren artean loturarik ez dutenak. Liburu hau irakurtzen ari nintzela, Gabonetako afari bat imajinatzen nuen, bereziki nire gustukoa ez den jai bat. Hala ere, onartzen dut afari horiek batzuetan irribarre bat edo beste ateratzen didatela, istorio hauetakoren bat bezala. Hala ere, hori ez da nahikoa izan irakurketaz erabat disfrutatzeko.

Hori bai, azpimarratu behar dut idazteko modua oso berezia eta aintzat hartzeko modukoa dela, nire uste apalean.

(e)k Marta G. Franco(r)en Las redes son nuestras liburuaren kritika egin du

Marta G. Franco: Las redes son nuestras (Paperback, Consonni) 5 izar

Internet era nuestra. Nos la robaron entre quienes viven de extraer nuestros datos personales y …

Oso gomendagarria

5 izar

Liburu honen bertute handienetako bat edozein irakurlerentzat eskuragarri izatea da. Ez da beharrezkoa aldez aurretik interneti edo sareei buruzko ezagutzarik izatea, idazleak transmititzen duen mezu erabat politikoa ulertzeko. Arlo tekniko-politiko horretan esperientzia dugun pertsonok (Martak liburuan aurkeztutako adibide asko lehen pertsonan bizi genituelako edo haietako beste batzuk eraikitzen jarraitzen dugulako), eduki bereziki gozagarria aurkituko dugu eta, zergatik ez aipatu, agian nostalgiko jartzeko modukoa ere bai. Hobe ez.

Liburua oso interesgarria da, batez ere azken zatian, non gaur egungo proiektu ukigarriak deskribatzen diren, hala nola fedibertsoa (Abaraskak kudeatutako instantzia hau ere, adibide bikaina izan liteke). Bi gogoeta bereziki probokatzaileak suertatu zaizkit: lehenik, internet hiru aldiz lapurtu digutela esatea. Ez dakit zehazki hiru izan ote ziren edo gehiago izan diren, baina egia esan, EAEn sarearen lapurreta fisiko bat ere jasan genuen, beraz denbora asko egon naiz horren inguruan hausnartzen. Sakonki pentsarazi didan bigarren gogoeta software librearen gobernantza-ereduari buruzkoa da. Hau eztabaida bizia …