Dabid erabiltzailea Empty Author(r)en El visitante irakurtzen hasi da

El visitante, Empty Author, Carlos Milla Soler (Itzultzailea)
Un niño de once años ha sido brutalmente asesinado. Todas las pruebas apuntan a uno de los ciudadanos más queridos …
🐧 #SoftwareLibrea 🔐 #Pribatutasuna 📡 #BurujabetzaTeknologikoa 🧠 #KulturaAskea 🎒 #HezkuntzanLibrezale 📚 #Literatura 💬 #365egun 🇵🇸 #FreePalestine
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
66% osatuta! Dabid(e)k 12 liburutik 8 irakurri ditu.

Un niño de once años ha sido brutalmente asesinado. Todas las pruebas apuntan a uno de los ciudadanos más queridos …
Paco Rocak "Regreso al Edén" komikiarekin Valentziako gerraondora hurbiltzen gaitu, familiaren oroitzapenen bitartez. Protagonistak duintasunez eta erresistentziaz hartu nahi ditu adinaren zailtasunak eta gazte garaian hondartzan egindako aspaldiko familia-argazki baten bidez, goseak eta errepresio faxistak gidatutako garai bateko itxaropenak eta frustrazioak berpizten ditu.
Bere estilo pertsonalarekin, nostalgia eta gordintasuna atzematea lortzen du, familiaren oroimenak babesleku gisa duen garrantzia nabarmenduz.

1940ko irailaren 14an, Espainiako Gerra Zibila amaitu eta 532 egunera, erregimen frankistak José Celda fusilatu zuen beste hamaika gizonekin batera …
Azken portuko postdatak Euskal Herriko herri askoren esentziara hurbiltzen den fikziozko herri batera eramaten gaitu. Bi pertsonaien ekarpenekin, zorroztasunez islatzen dira etengabeko tentsioan dauden konplexutasun politiko, sozial eta emozionalak. Aselek eta Johnek, bakoitzak bere estilo propioarekin, nortasunari, gatazkari, erresistentziari eta pertsonaien dimentsio intimo eta sexualari buruzko gaietan sakontzen dute.
Egiturak aukera ematen die introspekzioa eta kritika esploratzeko bakoitzaren erara eta "Postdata" bakoitzak pertsonaien egungo izaera eraikitzen duten istorio indibidual eta kolektiboetara hurbiltzen gaitu. Pertsonaiak konplexuak dira, lehengo eta oraingo borrokek markatutako pertsonalitate indartsuarekin.
Lagunen arteko gutun horietan egile bakoitza bereizteko, badira agerian geratzen ez diren estilo-xehetasunak. Baina nor den nor identifikatzeko gai izango zara, non begiratu behar duzun baldin badakizu.
Lankidetza honek on egin die biei. Ea egunen batean postre bat oparitzen diguten.
Holly liburuan, SKek Holly Gibney ikerketa kezkagarri baten erdigunera eramaten du, pertsonaia gisa zenbat hazi den erakutsiz. Holly ez da detektibe berezi bat bakarrik, gizakiaren txarrena ikusteko intuizio berezia duen norbait da. SKek Holly hurbilago bat erakusten digu eta zalantzarik gabe, Holly egilearen pertsonaiarik maitagarrienetako bat bihurtu(ko) da.

La nueva novela del Rey del Terror recuerda a joyas como Misery y cuenta con un personaje muy querido por …
"Mujer Vida Libertad" komiki zuzen eta hunkigarria da, eta Irango emakumeen borrokan jartzen du arreta, errepresioaren aurrean duten ausardia nabarmenduz. Istorio desberdinen bidez, erakusten du emakume horiek, haien askatasunaren alde borrokatzen jarraitzen dutela. Ilustrazioek, indartsuak, oso ondo laguntzen diote mezuari.

El 16 de septiembre de 2022, en Irán, Mahsa Amini sucumbió ante los golpes propinados por la policía de la …
El Eternauta asko gustatu zait Buenos Airesen estralurtarren inbasio batean bete-betean sartzen zaituelako, horrek dakarren tentsio eta etsipen guztiarekin. Juan Salvo bezalako pertsonaiak ondo landuta daude, eta kaosaren erdian bizirauteko borroka sentitzen duzu. Gainera, istorioak badu kritika sozialaren ukitu hori, interesgarriagoa egiten duena, abentura izateari utzi gabe.
Favalliren pertsonaia, ordea, motz samar geratu zait. Taldearentzat bere adimenagatik garrantzitsua den arren, beti berdina dirudi: logikoa eta hotza. Ez du aldaketa handirik, ezta gertukoagoa edo sakonagoa den unerik ere, eta horrek apur bat laua uzten du, eboluzio handiagoa duten beste pertsonaia batzuen aurrean.

Provincia de Buenos Aires, Argentina, 1957. Mientras juegan a las cartas en una típica noche bonaerense, cuatro amigos escuchan una …
Digitalización democrática-k borondate politikoarekin eta legegintzarekin digitalizazio etiko batera nola heldu aztertzen du. Hau da, botere kontzentrazioak saihestuz, digitalizazioa gizarteratzera eta ahalduntzera bideratu behar dugula planteatzen digu.
Ekintza/Protokolo proposamenekin (DD, eposta, nabigazioa), digitalizazio etiko eta demokratiko baten proposamen "teknikoa" plazaratzen du.
Bereziki interesgarria da gauden tokiaren eta hel gaitezkeen tokiaren argazkia osatzeko (EB mailan).

La transformación digital está en el centro de la agenda política actual, pero la digitalización de las sociedades lleva ya …
Paco Rocaren "El abismo del olvido" gogorarazten digu oso garrantzitsua dela gizon eta emakume antifaxista horien guztien oroimena berreskuratzea eta bizirik mantentzea, ausardiaz eman baitzuten bizitza etorkizun bidezkoago eta askeago baten alde. Kontakizun hunkigarri honen bidez ahanzturatik bere istorioak berreskuratzeaz gain, historia ofizialak oraindik isilarazten dituenei ahotsa ematen die.
Lan honetan erakusten duen sentsibilitatea beste mundu batekoa da. Bere ilustrazio eta elkarrizketen bidez, pertsonaia horien mina, duintasuna eta borroka hain modu gizatiar eta hurbilean transmititzea lortzen du... behin baino gehiagotan eztarrian korapiloa jarri dit.
Komiki honek hunkitu ez ezik, haien sakrifizioa alferrikakoa izan ez zela ulertzearen garrantziaz hausnartzera gonbidatzen gaitu. Oroimen historikoa betebehar kolektiboa dela gogora ekarriz.
Ezin izan zituzten antifaxista guztiak akabatu. Hemen jarraitzen dugu.

El 14 de septiembre de 1940, 532 días después del final de la Guerra Civil española, José Celda fue fusilado …
"Los surcos de azar" eleberri grafiko monumentala da eta hainbat arrazoirengatik liluratu nau. Istorioak, hasieran, Espainiako Gerra Zibilaren amaierako zertzelada bat eta, ondoren, Bigarren Mundu Gerraren pasarte ez oso ezagun bat aurkezten digu. Erbestean zirela, faxismoaren aurkako borrokan jarraitu zuten espainiar errepublikano horiena, hain zuzen ere. Bereziki, "La Nueve"-rena.
Izugarri gustatu zait nola egituratzen den, orainaren eta iraganaren artean txandakatuz. Horrek oroimenari eta ahanzturari buruz hausnartzea ez ezik, horrelako lan bat nola dokumentatzen den ikustea ere ahalbidetzen baitu. Honek "Maus" ekarri dit gogora behin eta berriro.
Era berean, asko gustatu zait protagonista anarkista bat aukeratu izana, horrelako kontakizunetan hain ohikoa ez den ikuspegia. Xehetasun horrek errepublikanoen bandoaren ikuspegi zabalagoa ematen du, erresistentzia antifaxistaren aniztasun ideologikoa gogoraraziz eta ahaztuak izan direnak ahanzturatik ateratzea lortuz.
Barkuko eszenek, Adriano de Mata Aragonesesen "Sanrokeetarako, etxean" ekarri dit behin eta berriro gogora eta Arango Haraneko inbasioaren aipamenak Almudena Grandesen "Inés y la alegría" eleberrian pentsarazi …
"Los surcos de azar" eleberri grafiko monumentala da eta hainbat arrazoirengatik liluratu nau. Istorioak, hasieran, Espainiako Gerra Zibilaren amaierako zertzelada bat eta, ondoren, Bigarren Mundu Gerraren pasarte ez oso ezagun bat aurkezten digu. Erbestean zirela, faxismoaren aurkako borrokan jarraitu zuten espainiar errepublikano horiena, hain zuzen ere. Bereziki, "La Nueve"-rena.
Izugarri gustatu zait nola egituratzen den, orainaren eta iraganaren artean txandakatuz. Horrek oroimenari eta ahanzturari buruz hausnartzea ez ezik, horrelako lan bat nola dokumentatzen den ikustea ere ahalbidetzen baitu. Honek "Maus" ekarri dit gogora behin eta berriro.
Era berean, asko gustatu zait protagonista anarkista bat aukeratu izana, horrelako kontakizunetan hain ohikoa ez den ikuspegia. Xehetasun horrek errepublikanoen bandoaren ikuspegi zabalagoa ematen du, erresistentzia antifaxistaren aniztasun ideologikoa gogoraraziz eta ahaztuak izan direnak ahanzturatik ateratzea lortuz.
Barkuko eszenek, Adriano de Mata Aragonesesen "Sanrokeetarako, etxean" ekarri dit behin eta berriro gogora eta Arango Haraneko inbasioaren aipamenak Almudena Grandesen "Inés y la alegría" eleberrian pentsarazi zidan. Biak ala biak ezinbestekoak.
Paco Rocaren marrazkiak, zer esan, zoragarriak dira eta miresteko moduko gizatasuna dute.