Erabiltzailearen profila

Dabid

desertorea@paperjale.eus

duela 2 urte, 8 hilabete(e)an batu zen

🐧 #SoftwareLibrea 🔐 #Pribatutasuna 📡 #BurujabetzaTeknologikoa 🧠 #KulturaAskea 🎒 #HezkuntzanLibrezale 📚 #Literatura 💬 #365egun 🇵🇸 #FreePalestine

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Dabid(r)en liburuak

Irakurtzeko (94 guztiak ikusi)

Irakurtzeari utzita (9 guztiak ikusi)

2025 urteko irakurketa-helburua

66% osatuta! Dabid(e)k 12 liburutik 8 irakurri ditu.

(e)k Rita Barrachina(r)en Fedivers liburuaren kritika egin du

Rita Barrachina: Fedivers (Paperback, Katalan language, 2023, Rita Barrachina) 5 izar

Aquest llibre celebra 15 anys d'existència de la federació de mitjans socials lliures i descentralitzats, …

Fedibertsoa ulertzeko, fediliburuxka

5 izar

Liburuxka honek, Fedilibret izenagatik ezaguna, Fedibertsoaren inguruko nondik norakoak azaltzen ditu. Kataluniako esperientzian zentratzen da gehienetan, baina toki askotako adibideak daude. Bereziki interesgarria heldu berrientzat, hasieran sor daitezkeen zalantzak argitzeko. Baita ere, heldu berriak ez garenontzat, gogoratzen ez nituen zenbait kontu gogorarazi dizkidalako. 🤓

(e)k Oihane Amantegi(r)en Cayo Hueso liburuaren kritika egin du

Oihane Amantegi: Cayo Hueso (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

Floridatik dingilizka geratutako azken uhartea da Cayo Hueso, Antillen erdian igeri, Kubaren eta kontinentearen erdibidean. …

104 tona literatura (hondoratuko ez direnak)

5 izar

Liburuak bidaia bat proposatzen digu, izan zenaren, izan zitekeenaren eta izan ez zenaren mugara. Eta bizitzako gauzarik onenak ustekabetik datozenez, horrela datoz liburu honetako bi protagonistak ere.

Argi dago Oihaneren ahots literarioak duen indarra. "Ibaiertzeko ipuina" irakurri genuenok eskutik heldu eta zuk inolako ahaleginik egin gabe eramaten zaituen idazlearekin egingo dugu topo berriro. Izan ere, Karontek ez bezala, Oihanek ez digu ezer eskatuko trukean.

Zati batzuetan "Agurea eta itsasoa" gogorarazi dit, ez dakit zergatia arrazoitzen, agian itsasoagatik edo kapitain zaharragatik. Ez dakit. Baina bere bigarren liburua da, eta lotura horiek egin ahal izateak erakusten du, nire ustez behintzat, Euskal Herriko idazle onenetako baten aurrean gaudela.

(e)k Javier Castillo(r)en El juego del alma liburuaren kritika egin du

Javier Castillo: El juego del alma (Paperback, Gaztelania language, 2021, SUMA) 5 izar

¿Quieres jugar?

Nueva York, 2011. Una chica de quince años aparece crucificada en un suburbio …

Istorio interesgarria

5 izar

Miren Triggsen pertsonaia gustatzen zait eta haren beste istorio bat irakurtzeko gogoa nuen. Liburua gustatu zait eta oso ondo funtzionatzen duela uste dut. Eskolako zerak eta erlijioaren inguruko joan-etorriak oso ondo harilkatuta daude.

(e)k Javier Castillo(r)en La chica de nieve liburuaren kritika egin du

Javier Castillo: La chica de nieve (Paperback, Gaztelania language, 2020, Suma) 4 izar

Nueva York, 1998, cabalgata de Acción de Gracias. Kiera Templeton, desaparece entre la multitud. Tras …

Hanburgesa on bat bezalakoa da

5 izar

Javier Castillok idatzitako hiru liburu irakurri ditut eta, egia esan, denak gustatu zaizkit modu batera edo bestera. Asteburu batean irakurri dut hau. Bere liburuak bazkaldu osteko pelikula bat bezalakoak dira, baina ondo egituratuak eta pertsonai sinesgarriekin (eta istorioaz deskojonatzera bultzatzen ez zaituzten izenburuekin).

Hau gustura irakurtzen da, interesgarria da, jakin-mina pizten du lehen kapitulutik (tranpa batzuk antzematen zaizkion arren) eta entretenigarria da. Hanburgesa on bat bezalakoa da (esaldi hau esan zuenak, irakurri egiten badu, iruzkindu dezala : P).

Mirenen pertsonaia gustatu zait gehien, eta beste liburu bat ei dago berarekin, laster irakurriko dudana seguruenik.

(e)k Harkaitz Cano(r)en Twist: izaki intermitenteak liburuaren kritika egin du

Harkaitz Cano: Twist (Paperback, Basque language, 2011, Susa) 4 izar

Soto eta Zeberio bahitu, torturatu, hil eta desagerrarazi egin zituzten.

Diego Lazkano idazleak gogoan betiko …

Ilunak gara baina ez gaitzala zahartzaroak erokeriarik egin gabe harrapa

5 izar

Liburu honek hasiera-hasieratik harrapatu nau. Zergatik itxaron ditut hainbeste urte marabilla hau irakurtzeko? Oso ezaguna den lehen kapitulua zoragarria da, baina gainerako kapituluek apurka-apurka desagertzen ari den baina inoiz desegiten ez den lanbro batean murgiltzen zaituzte. Lazkano, Soto eta Zeberioren historiari buruzko liburua baino askoz gehiago da. Gizatasunez beteriko istorioa(k) eta literaturari, arteari, musikari egindako oparia...

Pertsonaiak akatsik gabeak dira, elkarren artean nola nahasten diren eta istorioaren egitura eta kontatzeko era ikaragarria, background politiko nabarmena, mila eta bat giza perspektiba... Harkaitz Canoren libururik onena irakurri dudalakoan nago. Oda bat adiskidetasunari, konpromisoari, umoreari, gatazkari, gezurrari, egiari...

En fin, 5 izar ematen dizkiot 100 eman ezin dizkiodalako.

(e)k Harkaitz Cano(r)en Ni ez naiz Mikel Laboa liburuaren kritika egin du

Harkaitz Cano, Unai Iturriaga, Joseba Larratxe Berazadi: Ni ez naiz Mikel Laboa (Hardcover, Euskara language, Elkar) 5 izar

Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel …

Oso gustura irakurtzen da

5 izar

Bereziki bi gauza gustatu zaizkit: egitura, pasarteka antolatua, eta kolorearen erabilerak nola banatzen dituen kontakizunak. Gehien gozatu dudana pasarte surrealistak izan dira: nola lortzen duen gitarra edo Rimbauden etorrera.

Uste dut merezi duela pare bat ordu oparitzea komiki erraldoi honi. Eta behin baino gehiagotan irakurtzea pentsatzen ari naiz.

Manuel Viciano Delibano (itzultzailea), Brandon Sanderson: La guía del mago frugal para sobrevivir en la Inglaterra del Medievo (Hardcover, Gaztelania language, 2023) 4 izar

La fascinante aventura de un mago amnésico enfrentado a las diabluras de un viaje en …

Ez da bere libururik onena, baina ondo dago

4 izar

Hasieran, egia esan behar badut, istorioak ez nau konbentzitu, gehiegi antzematen zitzaion asmoa: Brandonek idazteko modu berriak esploratu ahal izateko joko bat da. Kasu honetan umore absurdutik. Hala eta guztiz ere, orrialde gutxitara lotuta nengoen une oro ekintzaz beteta dagoen istoriora. Kapitulu laburrek, gainera, gehiago irakurtzeko gogoa ematen dute. Pertsonaia nagusia konplexua da eta ondo aurkeztuta dago, eta gainera, berarekin batera nor den ikastea dibertigarria da. Are gehiago krisi existentzialak jotzen badu.

Hori esanda, uste dut ez duela asmatu tonu umoristikoan. Nahiz eta gauza batzuk barregarriak iruditu zaizkidan, oro har ez zait iruditzen zentzu horretan maila ematen duenik.

Dena den, istorioa ona, entretenigarria eta originala da. Ez da bere libururik onena, baina ona da.