Itzuli

(e)k Oihane Amantegi(r)en Cayo Hueso liburuaren kritika egin du

Oihane Amantegi: Cayo Hueso (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

Floridatik dingilizka geratutako azken uhartea da Cayo Hueso, Antillen erdian igeri, Kubaren eta kontinentearen erdibidean. …

104 tona literatura (hondoratuko ez direnak)

5 izar

Liburuak bidaia bat proposatzen digu, izan zenaren, izan zitekeenaren eta izan ez zenaren mugara. Eta bizitzako gauzarik onenak ustekabetik datozenez, horrela datoz liburu honetako bi protagonistak ere.

Argi dago Oihaneren ahots literarioak duen indarra. "Ibaiertzeko ipuina" irakurri genuenok eskutik heldu eta zuk inolako ahaleginik egin gabe eramaten zaituen idazlearekin egingo dugu topo berriro. Izan ere, Karontek ez bezala, Oihanek ez digu ezer eskatuko trukean.

Zati batzuetan "Agurea eta itsasoa" gogorarazi dit, ez dakit zergatia arrazoitzen, agian itsasoagatik edo kapitain zaharragatik. Ez dakit. Baina bere bigarren liburua da, eta lotura horiek egin ahal izateak erakusten du, nire ustez behintzat, Euskal Herriko idazle onenetako baten aurrean gaudela.