Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Julio Cortázar(r)en Rayuela(r)i buruzko iruzkina egin du
Irakorketa diagonalian najabik, noski. Izan be, uste juat aurreragokuan horretxegaittik kostau jatala liburuari gustua harrapatzia: Kortazarren hetorri hosua hulertu nahi eta... hezin, che.
Baiña hara zer irakorri doten: " Y ya no hay nada que hacer, como dicen los reos, uno es favorito de esto y aquello" (84. txatala).
Los reos?? Nere Markiñako paziente batzuk bebai, euskeraz ezin hobeto egitten dabenak, esan gura juat, oin dala gitxira arte erderaz ikasi ez daben familixetan sortuak, "Ni horren faboritu na" (ni horren aldekoa, horren zalea naiz esateko).
Hau irakorritta, pentsau lajeikek antxiñan ohikua zan esamolde bat dala hau: "garbittutako" hizkera akademikuan galdu dana, baiña redukto fosil batzuetan iraun dabena: mendebaldeko euskalki baten eta Argentinako lunfardoan, barrena ("reo" = arlote, parrandazale, alperra).