Dabid (e)k Tsugumi Obha(r)en Death note I liburuaren kritika egin du (Black edition, #1)
Entretenigarria da
4 izar
Istorioa ondo dago eta ideia nagusia interesgarria da maila etikoan ere, oso entretenigarria da eta thriller bezala irakur daiteke.
Agian okerrena izan daiteke pertsonaiak oso lauak direla (onak oso onak eta txarrak oso txarrak), eta ekintza nagusiak ez dituela oztopo gehiegi aurkitzen aurrera egiteko orduan. Ah! Eta iruzkin nabarmen matxista bat aurkitu dudala.
Edonola ere, zerbait arina nahi baduzu, burua nekatuko ez dizuna, ondo dago. Hurrengoak ere irakurriko ditut.