En la primera página de este libro encontramos a un hombre frente a un pelotón …
Liburu batzuk zergatia oso ondo jakin gabe irakurtzen dituzu
4 izar
Liburu batzuk, zergatia oso ondo jakin gabe irakurtzen dituzu eta hau horietako bat da. Egia esan, oso gustura irakurri dut.
Zatirik interesgarrienak, nire ustez, hiru dira: aristokrazia mota jakin baten gainbehera morala (eta ekonomikoa), maitasun gurutzatu baten istoria eta liburuaren hasieran aurreratzen zaigun ondorioaren zergatia. Seguru asko idazle honen liburu gehiago irakurriko ditut.
Casas asoladas por plagas de comadrejas. Pasillos que nos transportan al otro lado, sea este …
Errealismo magikoz eta surrealismoz josia
4 izar
Liburua hiru ataletan banatuta dago. Lehenengo atala primerakoa da, benetan itzela. Errealismo magikoz eta surrealismoz josia dago eta (Kafka, Murakami, Gabo...), egia esan, Oyamadaren idazteko modua oso ederra da. Asko gozatu dut liburuaren zati horretaz, zentzu askotan harrigarria ere bada eta.
Liburuaren bigarren eta hirugarren atalak, elkartuta daudenak, ahulagoak iruditu zaizkit, ziur aski ordurarte irakurketa zoragarria iruditzen ari zitzaidalako eta narrazioan ebakidura nabarmenegi bat dagoelako, narratzaile aldaketa batekin batera. Bigarren eta hirugarren atalak lehenengoarekin loturarik ez dutela eman dezaketen arren, pertsonaia berak direla ulertzen da (sekula aditzera ematen ez bada ere). Hori iruditu zait, bederen.
Uste dut liburuaren argumentu surrealista nagusiarekin jarraitu izan balu, istorioak asko irabaziko zukeela. Hala ere, liburu interesgarria da eta Japoniako literatura gehiago irakurtzeko gogoarekin utzi nau.
Botchan es un indiscutible clásico de la moderna literatura japonesa y, desde hace más de …
Metxa oso motza duen gazteheldua
5 izar
Ziurrenik Sōsekiren lan honek dituen puntu komiko asko galdu ditut bere kulturarekiko ezagutza faltagatik, hala ere, barre dezente egin dut liburua irakurtzen. Botchanen pertsonaia oso erraz laburbil daiteke: metxa oso motza duen gazteheldua da. Lotsagabea, bere ekintzen ondorioak kalkulatzen ez dituena, buruarina, gaizki hezia... baina seguruenik bihotz handi baten jabea ere bada. Arazoa da edozein pertsonak engaina dezakeela proposatuz gero.
Liburu honen idazkera zikina da (eta eskertzen da), edo behintzat niri, Zekale artean harrapaka liburua baino zikinagoa iruditu zait. Pertsonaiek ezberdintasun bakarra dute: Botchan Holden baino 10 urte zaharragoa da eta kilometro askotara bizi da.
Nobelak, gainera, modernitatearen eta tradizioaren arteko etengabeko lotura hausteko gai ez den mundu bat erakusten digu. Eta hori gutxi balitz injustizia eta hipokrisia moral batek gidatutako mundu bat, Botchanengandik hurbil sentiarazten gaituena. Azken finean, hipokrisia eta injustizia unibertsala baita.
Munduko tramarik onena bilatzen baduzu, liburu hau ez da zuretzat. Hala ere, gomendagarria da.
El mejor documental que se ha hecho sobre Corea del Norte es una historieta. El …
Gutxi inporta dit berba egiten duena Cao de Benós den edo Guy Delisle den
2 izar
Ipar Koreaz hitz egiten dizutenean oso zaila da bereiztea zer den egia eta zer den gezurra (gutxi inporta dit berba egiten duena Cao de Benós den edo Guy Delisle den). Nire ustez, ia ezinezkoa da errejimenaren aldeko edo kontrako jarreren irakurketa minimoki kritikoa egiten saiatzea, jarrera horien aldekoek zu etsaitzat hartu gabe.
Liburua irakurtzen hasi naizenean, lehen erdira arte, iruditu zait Guy Delislek Ipar Korearen ideia osatuarekin hasten duela bidaia eta ez dela saiatzen, ezta gutxienik ere, bere burua zalantzan jartzen. Harrigarria iruditzen zait hori, "Ipar Koreari buruz egin den dokumentalik onena" bezala erosi baitut komiki hau. Baina bigarren zatia are okerragoa da. Uste dut argi eta garbi geratzen dela zein den Guy Delisleren korearrekiko jokabidea gidaria eta itzultzailea nola tratatzen dituen kontutan hartzen badugu. Bestalde, Ipar Koreari buruz umorea egin dezakezula uste dut eta osasuntsua dela pentsatzen dut, baina zure lagunekin pertsona jakin batzuei sistematikoki barre egitea oso gustu …
Ipar Koreaz hitz egiten dizutenean oso zaila da bereiztea zer den egia eta zer den gezurra (gutxi inporta dit berba egiten duena Cao de Benós den edo Guy Delisle den). Nire ustez, ia ezinezkoa da errejimenaren aldeko edo kontrako jarreren irakurketa minimoki kritikoa egiten saiatzea, jarrera horien aldekoek zu etsaitzat hartu gabe.
Liburua irakurtzen hasi naizenean, lehen erdira arte, iruditu zait Guy Delislek Ipar Korearen ideia osatuarekin hasten duela bidaia eta ez dela saiatzen, ezta gutxienik ere, bere burua zalantzan jartzen. Harrigarria iruditzen zait hori, "Ipar Koreari buruz egin den dokumentalik onena" bezala erosi baitut komiki hau. Baina bigarren zatia are okerragoa da. Uste dut argi eta garbi geratzen dela zein den Guy Delisleren korearrekiko jokabidea gidaria eta itzultzailea nola tratatzen dituen kontutan hartzen badugu. Bestalde, Ipar Koreari buruz umorea egin dezakezula uste dut eta osasuntsua dela pentsatzen dut, baina zure lagunekin pertsona jakin batzuei sistematikoki barre egitea oso gustu txarrekoa iruditzen zait. Bide batez, George Orwelen 1984 liburuaren eta Ipar Koreako errejimenaren arteko betiko konparazioa, egokia izan arren, astuna da eta ez da oso berritzailea. Umoreari leku gutxi uzten dio.
Egia esan, komiki honek ez dit Ipar Korean sartzea lortu duen Youtuber batek baino askoz gehiago eskaini. Gainazalean geratzen da erabat, nire gusturako. Bi izar ematen dizkiot Ipar Koreara atzerritik lan egitera doazen pertsonen errealitatea erabat ezezaguna zelako niretzat.
Iraultza gatibu dago ezezagunen eskuetan, lagun bakarra Sayen maputxe machia duela. Ez dira Iraultza eta …
Literatura da eta ez du etiketa gehiagorik behar
5 izar
Kasu honetan, Aselek urrutixeago eraman gaitu, Maputxe lurretaraino eta, machi batekin batera, ezezagun batzuen eskuetan dagoen Iraultza aurkezten digu. Zigorrek, eta beste hainbeste lagunek, burua estutu beharko dute arazoa konpontzeko, gainera, aldi berean, Maputxe herriaren eta haren kosmobisioaren eta egitura sozialen ezagutza transmititu beharko digute. Lan dezente daukate, beraz. Nabari da Asel gai honekin eroso sentitzen dela.
Literaturari dagokionez, liburu honek aurreko biek baino egitura landuagoa du, hainbat pertsonaien bizipenak nahasten baitira lerro desberdinetan. Agian, irakurleak ere pertsonaiekin batera hazten direlako? Hor uzten dut galdera.
Uste dut ezinezkoa dela liburu hau baloratzea, zoragarria baita, aurreko biak kontuan hartu gabe: Uzta garaia eta Katuak jandakoa. Ipuin onek bezala ixten du trilogia: borobil-borobil. Adibidez, Zigorren pertsonaiaren bilakaera nabaria da eta merezi duen pisua dauka. Zigor garrantzitsua da Iraultzaren kontrapuntu gisa (norbaitek lurrera jaitsi behar du), baina Iraultza, era berean, Zigorren kontrapuntua da (norbaitek amets egiten irakatsi behar dio). Pentsatzen dut elkar osatzea …
Kasu honetan, Aselek urrutixeago eraman gaitu, Maputxe lurretaraino eta, machi batekin batera, ezezagun batzuen eskuetan dagoen Iraultza aurkezten digu. Zigorrek, eta beste hainbeste lagunek, burua estutu beharko dute arazoa konpontzeko, gainera, aldi berean, Maputxe herriaren eta haren kosmobisioaren eta egitura sozialen ezagutza transmititu beharko digute. Lan dezente daukate, beraz. Nabari da Asel gai honekin eroso sentitzen dela.
Literaturari dagokionez, liburu honek aurreko biek baino egitura landuagoa du, hainbat pertsonaien bizipenak nahasten baitira lerro desberdinetan. Agian, irakurleak ere pertsonaiekin batera hazten direlako? Hor uzten dut galdera.
Uste dut ezinezkoa dela liburu hau baloratzea, zoragarria baita, aurreko biak kontuan hartu gabe: Uzta garaia eta Katuak jandakoa. Ipuin onek bezala ixten du trilogia: borobil-borobil. Adibidez, Zigorren pertsonaiaren bilakaera nabaria da eta merezi duen pisua dauka. Zigor garrantzitsua da Iraultzaren kontrapuntu gisa (norbaitek lurrera jaitsi behar du), baina Iraultza, era berean, Zigorren kontrapuntua da (norbaitek amets egiten irakatsi behar dio). Pentsatzen dut elkar osatzea baino zerbait gehiago egiten dutela.
Horregatik uste dut gazte literatura baino gehiago gazteentzako literatura dela. Literatura. Agian aldea txikia irudituko zaizue, baina ulertu nahi duenak ulertuko du.
Premiazko kontakizuna da hau. Kontatu beharrezkoa, sarraski gehiago izango ez badira. Eta, era berean, kontatu …
Ez nuen Irakeko errealitate hau ezagutzen
5 izar
Kobane calling bukatu berritan irentsi dut No sleep till Shengal eta eskertzen da, gauzak fresko nituelako. Ertz asko ditu, nahiz eta, bikain azalduta dagoen.
Irakurri ditudan Zerocalcareren komiki guztietan bezala, gehien gustatu zaidana pertsonak erdigunean jartzeko duen gaitasuna da eta, prozesu iraultzaileaz gain, komikia osatzen duten pertsonen istorioak kontatzeko eta transmititzeko duen gaitasuna. Momentu batetan esaten du ez dela pertsona sentsiblea, bada, komiki hauekin guztiz kontrakoa erakusten du: sentsibilitate berezi batek blaitzen duela.
Kobane caliing bezala, No sleep till Shengal ere konfederalismo demokratikora hurbiltzeko balio du.
Cuando oigas «ratatatá»... es el ISIS. Cuando oyes «tum-tum-tum», somos nosotros.
¿Y«sboom»?
«Sboom» depende. Fuego …
Begirada zorrotza
5 izar
Komiki hau izugarri gustatu zait eta asko disfrutatu dut. Rojavari eta herri kurduaren borrokari buruzko begirada berezia eta zorrotza eskaintzen digu (batez ere Daesh-en faxismoaren eta hura sustatzen duten gobernuen aurkakoa). Oso modu praktikoan azaltzen du pertsona kurduen aldarrikapen historikoei buruz duen ikuspegia: konfederalismo demokratikoa, PKK, YPGak eta YPJak... iraultzaren argi eta ilunekin, ñabardurekin eta kontraesanekin. Siriako, Turkiako eta Irakeko bidaiak eta bizipenak oso interesgarriak dira munduaren zati horretan eraikitzen ari direna ulertzeko.
Benetako harribitxi bat da SPrako tranbia, lehen obra batean harrigarria den maisutasunaz idatzia. Harrigarria da …
Lucasen lagunak entzuten dira tronpetak bezala
5 izar
lucas guztiak ez dira berdin zahartzen beharbada urte horietan guztietan benno von archimboldiren liburu gehiago eta gehiago pilatu dituztelako ulises limaren poesiarekin batera ohe azpian edo orain esna lo egiten duzulako amalfitano baina ez duzulako amets egiten lo zaudelako edo oinak hotzago dituzulako bigarren irakurketan edo aurreko gauean vodka baso bat hartu duzulako sugearen klubarekin horacio edo badakizulako erloju bat oparitzen dizutenean benetan nahi dutena zu izorratzea dela julio edo zuhaiztietan poesia idatz dezakeelako celestinok edo hilkutxa batetik bestera hildako batekin hitz egin zenuelako dagoeneko pedro
ez-dizut-esango-esperientzia-liburutegi-batekin-etengabeko-harremana-izatean-lortzen-ez-denik-baina-liburutegiaren-gainetik-esperientzia-gailentzen-da esan ei zuen bolañok pintada batetik gafak erori eta apurtzean
berdin dio bigarrenez irakurri duzunean parisko rue des eauxeko postal desberdin bat usaindu baduzu hegan egiten duten sits hori-horiak eta aski aske-askeak epopeiak diren bitartean mauricio
etahaudaidatzidezakedaniruzkinikonena eskerrik asko erraietako errealismoari eta ulertunahiduenakulertukodu liburu puta hau marabilla bat dela
«Benetako historia bat» kontatzeko eskatu dio neskato batek bere amonari, benetako historia bat behingoz, ipuin …
Argi dago elkarrizketa formatua oso emankorra dela bainak gustuko duten haurrentzat
5 izar
Zer aurkituko dugun liburu honetan? Beste gauza asko aipatzeko baliagarria izango den Magallaesen eta Elkanoren itsasaldiaren inguruko kronika bat. Amonak bere bilobari kontatuko diona eta Aresek itzel koloreztatuko duena. Elkarrizketa formatua oso erosoa da liburua irakurtzeko eta umearen ateraldiei eta umoreari bide emateko. Oso gustura irakurtzen da eta amaitzean ulertutzen da zergatik den garrantzitsua harrikoa egitea.
Guraso zaharren ezintasuna nola-hala daraman semea, bere bizitza noragabea zuzentzeko asmoz bikote-zita batera jotzen duen …
Agian ipuin liburuekin dudan harremana birplanteatu beharko nuke
5 izar
Egia esan, oso ipuin liburu gutxi irakurtzen ditut. Formatu hori ez zait gehiegi gustatzen, nahiago ditut eleberriak. Beharbada, ipuinei lehenago aurkitzen dizkiedalako akatsak eta gutxiago barkatzen dizkiedalako.
Hori esanda, liburu honetan ez dago akatsik. Esan beharra daukat asko gustatu zaizkidala liburua osatzen duten ipuin guzti-guztiak.
Mamu oso ukigarriei buruz idazten du. Une jakin batzuetan, denok sentituko ditugun horietaz. Asko gustatu zait nola idatzita dagoen, oso delikatua da prosa zentzu horretan. Paragrafo batzuk poesia dira.
Oso sentimendu humanoak ulertzeko eta edertasuenez transmititzeko gaitasuna ere gustatu zait, gehien.
Gaur kazetan ari da Eñaut Oihenart, urtetan Euskal Herritik urrun ibili ondotik, fisikoki nahiz gogotik. …
Liburu handia da
5 izar
Konplexua bezain adiktiboa. Ni behintzat erabat harrapatu nau lehen orrialdetik. Kontatzen digun istorioa erakargarria da eta transmititzen dituen historiaren zertzeladak oso interesgarriak.
Pertsonaien kopuruari dagokionez, esan behar dut hasieran beldurtu ninduela kopurua ikusteak, baina lortzen du pixkanaka zu haietara egokitzea eta ez dizu memoria ariketa handirik eskatzen. Pertsonaiei buruz esango nuke (eta hau asko gustatu zait), kontrapuntu oso interesgarriak daudela beraien artean. Kontrapuntu horiek sortutako "tentsio" uneek irakurketa are interesgarriagoa bihurtzen dute: ez delako lerratzen egia bakar batera une oro. Zentzu horretan, badira esaldi eta ideia batzuk ausartak iruditu zaizkidanak.
Ez da txantxetako gaia: liburu honen egilea, Iñigo Antsorregi Dierez, bere burua hiltzeko zorian egon …
Oso ariketa zintzoa
5 izar
Ariketa zintzoa egiten du Iñigok liburu honetan. Seguruenik ez da erraza izan jendartearen aurrean horrela biluztea, beraz, meritu handia du. Gaixotasun mentalen gaia zaindu beharreko gaia da eta oso baliatzuak dira honelako bizipenak (ez da euskaraz aurkituko duzuen bakarra. Eskerrik asko guztiei).
Uste dut merezi duela tartetxo bat eskaintzea eta esperientzia hau ezagutzea. Zeren, agian (eta hobe hala ez balitz), zer gertatzen den identifikatzen jakitea laguntza eskatzen jakiteko lehen urratsa izan daiteke.
En su isla natal sobre un océano verde esmeralda, la única vida que Trenza conoce …
Hoid narratzaile oso ona da
5 izar
Sandersonek ondo egiten dakiena aurkituko duzu liburu honetan, baina desberdin: imajinatu ezazu Hoid-ek beste saga batzuetan kontatzen dizkigun mokadutxo txikien oturuntza. Hori bakarrik eta hori guztia.
Maitagarrien ipuin desberdin gisa balio dezake. Baita abentura liburu gisa ere. Eta bere horretan irakurri badaiteke ere, gehiago disfrutatzen da Cosmerea-ren inguruan zertxobait badakizu.