Dabid (e)k Hiroko Oyamada(r)en Agujero liburuaren kritika egin du
Errealismo magikoz eta surrealismoz josia
4 izar
Liburua hiru ataletan banatuta dago. Lehenengo atala primerakoa da, benetan itzela. Errealismo magikoz eta surrealismoz josia dago eta (Kafka, Murakami, Gabo...), egia esan, Oyamadaren idazteko modua oso ederra da. Asko gozatu dut liburuaren zati horretaz, zentzu askotan harrigarria ere bada eta.
Liburuaren bigarren eta hirugarren atalak, elkartuta daudenak, ahulagoak iruditu zaizkit, ziur aski ordurarte irakurketa zoragarria iruditzen ari zitzaidalako eta narrazioan ebakidura nabarmenegi bat dagoelako, narratzaile aldaketa batekin batera. Bigarren eta hirugarren atalak lehenengoarekin loturarik ez dutela eman dezaketen arren, pertsonaia berak direla ulertzen da (sekula aditzera ematen ez bada ere). Hori iruditu zait, bederen.
Uste dut liburuaren argumentu surrealista nagusiarekin jarraitu izan balu, istorioak asko irabaziko zukeela. Hala ere, liburu interesgarria da eta Japoniako literatura gehiago irakurtzeko gogoarekin utzi nau.