Dabid (e)k Zerocalcare(r)en Armadiloaren igarkizuna liburuaren kritika egin du
Erruari buruz eta inoiz itzuliko ez diren iraganeko aukerei buruz
5 izar
"Cortar por la linea de puntos" telesaila ikusi nuenean ezagutu nuen Zerocalcare eta, egia esan, harrezkero asko gustatu zait bere lana. Erruari buruz eta inoiz itzuliko ez diren iraganeko aukerei buruz hitz egiten digu komiki honetan. Agian berauek aprobetxatzen ikasteko, baina zama pixka bat eramangarriagoa egiteko ere bai. Umore bikainetik eta ikuskera oso pertsonal batetik kontatuta: pertsonak eta sentimenduak (behintzat sentimenduetako batzuk) ezerren aurretik jartzetik.