Itzuli

(e)k Eneko Bidegain(r)en Bichta éder kritika egin du

Bichta éder (Paperback, Euskara language, Elkar) 5 izar

Gaur kazetan ari da Eñaut Oihenart, urtetan Euskal Herritik urrun ibili ondotik, fisikoki nahiz gogotik. …

Liburu handia da

5 izar

Konplexua bezain adiktiboa. Ni behintzat erabat harrapatu nau lehen orrialdetik. Kontatzen digun istorioa erakargarria da eta transmititzen dituen historiaren zertzeladak oso interesgarriak.

Pertsonaien kopuruari dagokionez, esan behar dut hasieran beldurtu ninduela kopurua ikusteak, baina lortzen du pixkanaka zu haietara egokitzea eta ez dizu memoria ariketa handirik eskatzen. Pertsonaiei buruz esango nuke (eta hau asko gustatu zait), kontrapuntu oso interesgarriak daudela beraien artean. Kontrapuntu horiek sortutako "tentsio" uneek irakurketa are interesgarriagoa bihurtzen dute: ez delako lerratzen egia bakar batera une oro. Zentzu horretan, badira esaldi eta ideia batzuk ausartak iruditu zaizkidanak.

Irakurketa gomendagarria, zalantzarik gabe.