Itzuli

(e)k Asel Luzarraga Zarrabeitia(r)en Lurrean haziak liburuaren kritika egin du

Asel Luzarraga Zarrabeitia: Lurrean haziak (Paperback, Euskara language, Elkar) 5 izar

Iraultza gatibu dago ezezagunen eskuetan, lagun bakarra Sayen maputxe machia duela. Ez dira Iraultza eta …

Literatura da eta ez du etiketa gehiagorik behar

5 izar

Kasu honetan, Aselek urrutixeago eraman gaitu, Maputxe lurretaraino eta, machi batekin batera, ezezagun batzuen eskuetan dagoen Iraultza aurkezten digu. Zigorrek, eta beste hainbeste lagunek, burua estutu beharko dute arazoa konpontzeko, gainera, aldi berean, Maputxe herriaren eta haren kosmobisioaren eta egitura sozialen ezagutza transmititu beharko digute. Lan dezente daukate, beraz. Nabari da Asel gai honekin eroso sentitzen dela.

Literaturari dagokionez, liburu honek aurreko biek baino egitura landuagoa du, hainbat pertsonaien bizipenak nahasten baitira lerro desberdinetan. Agian, irakurleak ere pertsonaiekin batera hazten direlako? Hor uzten dut galdera.

Uste dut ezinezkoa dela liburu hau baloratzea, zoragarria baita, aurreko biak kontuan hartu gabe: Uzta garaia eta Katuak jandakoa. Ipuin onek bezala ixten du trilogia: borobil-borobil. Adibidez, Zigorren pertsonaiaren bilakaera nabaria da eta merezi duen pisua dauka. Zigor garrantzitsua da Iraultzaren kontrapuntu gisa (norbaitek lurrera jaitsi behar du), baina Iraultza, era berean, Zigorren kontrapuntua da (norbaitek amets egiten irakatsi behar dio). Pentsatzen dut elkar osatzea baino zerbait gehiago egiten dutela.

Horregatik uste dut gazte literatura baino gehiago gazteentzako literatura dela. Literatura. Agian aldea txikia irudituko zaizue, baina ulertu nahi duenak ulertuko du.

Nik, noski, trilogia irakurtzea gomendatzen dizuet, biziki.