Itzuli

(e)k Natsume Sōseki(r)en Botchan liburuaren kritika egin du

Natsume Sōseki, José Pazó (itzultzailea): Botchan (Paperback, Gaztelania language, Impedimenta) 5 izar

Botchan es un indiscutible clásico de la moderna literatura japonesa y, desde hace más de …

Metxa oso motza duen gazteheldua

5 izar

Ziurrenik Sōsekiren lan honek dituen puntu komiko asko galdu ditut bere kulturarekiko ezagutza faltagatik, hala ere, barre dezente egin dut liburua irakurtzen. Botchanen pertsonaia oso erraz laburbil daiteke: metxa oso motza duen gazteheldua da. Lotsagabea, bere ekintzen ondorioak kalkulatzen ez dituena, buruarina, gaizki hezia... baina seguruenik bihotz handi baten jabea ere bada. Arazoa da edozein pertsonak engaina dezakeela proposatuz gero.

Liburu honen idazkera zikina da (eta eskertzen da), edo behintzat niri, Zekale artean harrapaka liburua baino zikinagoa iruditu zait. Pertsonaiek ezberdintasun bakarra dute: Botchan Holden baino 10 urte zaharragoa da eta kilometro askotara bizi da.

Nobelak, gainera, modernitatearen eta tradizioaren arteko etengabeko lotura hausteko gai ez den mundu bat erakusten digu. Eta hori gutxi balitz injustizia eta hipokrisia moral batek gidatutako mundu bat, Botchanengandik hurbil sentiarazten gaituena. Azken finean, hipokrisia eta injustizia unibertsala baita.

Munduko tramarik onena bilatzen baduzu, liburu hau ez da zuretzat. Hala ere, gomendagarria da.