Itzuli

(e)k Karmele Mitxelena(r)en Haragizko mamuak liburuaren kritika egin du

Karmele Mitxelena: Haragizko mamuak (Paperback, Euskara language, 2022, Elkar) 5 izar

Guraso zaharren ezintasuna nola-hala daraman semea, bere bizitza noragabea zuzentzeko asmoz bikote-zita batera jotzen duen …

Agian ipuin liburuekin dudan harremana birplanteatu beharko nuke

5 izar

Egia esan, oso ipuin liburu gutxi irakurtzen ditut. Formatu hori ez zait gehiegi gustatzen, nahiago ditut eleberriak. Beharbada, ipuinei lehenago aurkitzen dizkiedalako akatsak eta gutxiago barkatzen dizkiedalako.

Hori esanda, liburu honetan ez dago akatsik. Esan beharra daukat asko gustatu zaizkidala liburua osatzen duten ipuin guzti-guztiak.

Mamu oso ukigarriei buruz idazten du. Une jakin batzuetan, denok sentituko ditugun horietaz. Asko gustatu zait nola idatzita dagoen, oso delikatua da prosa zentzu horretan. Paragrafo batzuk poesia dira.

Oso sentimendu humanoak ulertzeko eta edertasuenez transmititzeko gaitasuna ere gustatu zait, gehien.