Galtzagorri elkartea replied to mikelgs's status
@mikelgs Eskerrik asko, Mikel! Ea tartetxoren bat hartzen dugun zuk diozun hori egiteko. Lanez lepo ibili ohi gara... Ea udako egun hauetakoren bat hartzen dugun horretarako.
Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura elkartea da. Bi helburu nagusi ditu: haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzea eta euskarazko haur eta gazte literatura sustatzea eta ezagutaraztea. Gure profilean gaur egun martxan ditugun zenbait egitasmo eta proiektutako liburu zerrendak eta iruzkinak topatuko dituzu! www.ibbygaltzagorri.eus @galtzagorrielkartea
This link opens in a pop-up window
@mikelgs Eskerrik asko, Mikel! Ea tartetxoren bat hartzen dugun zuk diozun hori egiteko. Lanez lepo ibili ohi gara... Ea udako egun hauetakoren bat hartzen dugun horretarako.
Euskal kantari ospetsuaren biografia literarioa eskaintzen digu komiki honek. Kantautore donostiarraren heriotzaren hamargarren urteurrenaren harira Mikel Laboa Katedraren eskariaren ondorioz egina. Egileen esanetan ez da biografia ofizial bat. Hori argi islatzen da komikiaren hasieratik, western bat izango balitz bezala abiatzen da-eta. Baina bada saiakera aski landu bat, azaltzeko zergatik hartzen dugun idolo gisara eta zergatik daukagun aldarera igota.
Tentazioa litzateke beste herrialde eta kulturetako izarren biografia epikoa errepikatzea, baina hori egin ordez (zorionez) euskal erara eta euskal baloreak ardatz hartuta interpretatu dute gure kantariaren ibilbidea. Laboa herritar xume gisa aurkezten zaigu, haren alde gizatiarra islatzen da, beti ere (euskaldunon artean estimatu ohi diren) balore esanguratsuak nola betetzen zituen azpimarratzen: umila, ogibide humanista (haurren psikiatra), errepresioak sortutako abertzale ez-fanatikoa, parranderoa baina buruargia (ikasketak aurrera ateratzeko modua nola errepresentatu duten ikusi besterik ez dago), lagunkoia, sufrimenduaren eramaile isila (bihotzeko gaitza izan zuen txikitatik).
Alde artistikoari dagokionez, berezko kantari gisa aurkezten da, naturaltasunez …
Euskal kantari ospetsuaren biografia literarioa eskaintzen digu komiki honek. Kantautore donostiarraren heriotzaren hamargarren urteurrenaren harira Mikel Laboa Katedraren eskariaren ondorioz egina. Egileen esanetan ez da biografia ofizial bat. Hori argi islatzen da komikiaren hasieratik, western bat izango balitz bezala abiatzen da-eta. Baina bada saiakera aski landu bat, azaltzeko zergatik hartzen dugun idolo gisara eta zergatik daukagun aldarera igota.
Tentazioa litzateke beste herrialde eta kulturetako izarren biografia epikoa errepikatzea, baina hori egin ordez (zorionez) euskal erara eta euskal baloreak ardatz hartuta interpretatu dute gure kantariaren ibilbidea. Laboa herritar xume gisa aurkezten zaigu, haren alde gizatiarra islatzen da, beti ere (euskaldunon artean estimatu ohi diren) balore esanguratsuak nola betetzen zituen azpimarratzen: umila, ogibide humanista (haurren psikiatra), errepresioak sortutako abertzale ez-fanatikoa, parranderoa baina buruargia (ikasketak aurrera ateratzeko modua nola errepresentatu duten ikusi besterik ez dago), lagunkoia, sufrimenduaren eramaile isila (bihotzeko gaitza izan zuen txikitatik).
Alde artistikoari dagokionez, berezko kantari gisa aurkezten da, naturaltasunez gitarra hartu eta ekin ziona. Bere sen artistikoa, gainera, euskaltzalea eta iraultzailea dela adierazten zaigu, Atahualpa Yupanqui gisako kantautore iraultzaileen arrastoan eginez lehen pausoak, ondoren euskal kantagintza tradizionalaren piezak berreskuratuz, eta kantagintzaren abangoardiako joeretan kokatuz bere jardun era (Oteizaren ahotan jarri diren hitzak baliatuz: Fronte kultural bat zapalkuntzaren historian atzeraka ibiltzen ikasiko duena behingoz aurrera egiteko! [57. orr.]). Komikian zehar bere inguruko pertsonak ageri dira, aipatutako ezaugarri mitikoak eraikitzen laguntzeko, betiere: Ez Dok Amairu taldeko kideak, Mari Sol Bastida emaztea, Agurtzane eta Izaro seme-alabak… Sintesi moduan eragin horien erakustaldi grafikoa dugu 38-39 orrialdeetan. Bestalde, liburuan Jose Luis Zumeta margolariaren presentzia oso nabarmena da, egileek Zumeta Laboaren alderdi plastikoaren errepresentazio extrapolatua balitz bezala aurkezten digutela dirudi.
Ez dugu, beraz, narrazio-komiki bat bezala irakurri behar obra hau. Egia da kronologia historikoa zaintzen dela -Laboaren gaztarotik zahartzarora ordenatuta daude agertzen diren ekintza gehienak- baina horrek baino pisu handiagoa dute artistaren izaera osatzen duten ezaugarrien bilaketak. Lan zaila, egileek eurek Berria egunkariak egin zuen albistean halaxe aitortu baitzuten: "hori izan zen abiapuntua: konturatzea Laboa iheskorra dela, harrapaezina". Hartara, irakurleok jarrera irekia agertu behar dugu eskaintzen zaigunaren aurrean, Laboaren izaera definitzen zuten askatasun grina eta aldarte umoretsua.
Azkenik, liburuaren egiturari dagokionez, ohartu behar gara kontakizuna adabakien bidez eraiki dela, nahiz eta atalak falta diren eta bereizgarriak ia oharkabean pasatzen diren. Hau izan daiteke atalen (adabakien) partizioa: 5-19 or. (Atahualpa Yupanqui eta bakeroen pelikulak), 20-23 or. (euskal erroak, Aita Mari marinela), 24-27 or. (Marisol kortejatzen), 28-29 or. (bihotzeko gaixotasuna), 30-33 or. (ikasketak, parranda eta kantarako grina), 34-42 or. (lehen kantaldiak), 43-50 or. (Baztan eta eztei bidaia), 51-54 eta 69-78 or. (haurtzaroa, Lekeitioko egonaldia, Gernikako bonbardaketa, Gernika [Lekeitio 4] abestia), 55-68 or. (Ez dok hamahiru taldearen sorrera), 79-82 or. (Lekeitioak eta Joxe Mari Iriondo), 83-90 or. (Kataluniako Nova Cançó), 92-93 or. (Jose Luis Zumeta Laboarekiko), 94-110 or. (abesti baten sorkuntza-prozesua, testutik hasi eta grabaketaraino), 111-112 or. (Laboaren helduaroaren sintesia zazpi iruditan) 113-118 or. (gainbehera eta heriotza), 120-125 or. (oroimena).
Iraganeko gertakarien kronika gisa dago idatzita, protagonistetako baten ahotik. Gaztetxoa zenean, itsasoan bizi ziren ama-seme berezi batzuk ezagutu zituzten, gerora bizitza aldatuko zietenak, berari, amari eta zorigaitzezko arrebari. Aurkikuntza eder baten kondaira da, zentzu horretan; protagonisten nerabezaroak galderaz eta zalantzaz josiko dituen ezusteko adiskidetasuna.
Eleberri irakurterraza da, atalen ugaritasunari eta orrialde kopuru neurritsuari begiratuz gero. Zailtasunik ere ez du pertsonaia multzoari dagokionez, agertzen baitira lehen lerroko bost aktore, bigarren lerroko hiruzpalau eta figurante sorta murritza.
Hori guztia erritmo bizian (elkarrizketei esker) eta tonu samur eta, hainbatetan, malenkoniatsuan kontatuta.
Eleberri itsas-zalea dela esango dute askok, baina berez itsasoa jokalekua da, ifrentzua lehorra den bezala.
Liburuak badu, ordea, hausnarketa probokatzeko indar handia, irakurlea harrapatuko duen kezkabidea, zeren bizitzako erabaki garrantzitsuenak jartzen baitizkio aurrez aurre, nori eta nerabezaroan kateaturik dabilen narratzaileari.
Beren amen zirkunstantzia eta erabakien neurrira eraikitako munduan bizi dira ordura arte Miguel eta João. Lehena, kostaldeko herri batean, eskola, lagunarte eta …
Iraganeko gertakarien kronika gisa dago idatzita, protagonistetako baten ahotik. Gaztetxoa zenean, itsasoan bizi ziren ama-seme berezi batzuk ezagutu zituzten, gerora bizitza aldatuko zietenak, berari, amari eta zorigaitzezko arrebari. Aurkikuntza eder baten kondaira da, zentzu horretan; protagonisten nerabezaroak galderaz eta zalantzaz josiko dituen ezusteko adiskidetasuna.
Eleberri irakurterraza da, atalen ugaritasunari eta orrialde kopuru neurritsuari begiratuz gero. Zailtasunik ere ez du pertsonaia multzoari dagokionez, agertzen baitira lehen lerroko bost aktore, bigarren lerroko hiruzpalau eta figurante sorta murritza.
Hori guztia erritmo bizian (elkarrizketei esker) eta tonu samur eta, hainbatetan, malenkoniatsuan kontatuta.
Eleberri itsas-zalea dela esango dute askok, baina berez itsasoa jokalekua da, ifrentzua lehorra den bezala.
Liburuak badu, ordea, hausnarketa probokatzeko indar handia, irakurlea harrapatuko duen kezkabidea, zeren bizitzako erabaki garrantzitsuenak jartzen baitizkio aurrez aurre, nori eta nerabezaroan kateaturik dabilen narratzaileari.
Beren amen zirkunstantzia eta erabakien neurrira eraikitako munduan bizi dira ordura arte Miguel eta João. Lehena, kostaldeko herri batean, eskola, lagunarte eta familiaren etxebizitza txiki eta kaotiko samarrean. Bigarrena, itsasoan, Meltemi belaontzian, gizarteak ezarri ohi dituen arauetatik kanpo eta berezko ordena baten txukuntasunean.
Itsasoaren inguruan jira egiten du liburuak. Harekin harremana dute bi gazteek. Baina hain dira ezberdinak itsasoa (eta, oro har errealitatea) bizitzeko bi moduak… Bien arteko harreman berriak, zein Txanel eta Tximitxen arrebaren artean jaioko den maitasun istorioak, norberaren bide propioak erabaki beharrean kokatuko ditu pertsonaiak, horrek dakartzan hausturekin.
Gure etorkizuna nolakoa izatea nahi dugun galdetzen zaigu dikotomia zurrun baten arabera, "lehortarra, ala itsastarra?" tarteko aukerarik badagoen jakiteke.
Eta ulertu behar dugu itsastar/lehortar horren atzean kritika sozial handia dagoela, ezen iradokitzen zaigu itsasoa askatasuna dela, burujabetza eta inongoa ez izateko hautua, lehorrean dagoen gizartearekin konpromisorik ez duena da itsastarra -lotura ez dagoen neurrian- eta, beraz, gizarteak dituen miseriak zuzentzeko ardura moralik gabea.
Bistan da lehorrean bizi garenak izan daitekeen edozein kalteren errudun subsidiarioak garela, ezinbestean, liburuak proposatzen duen testuinguruari erreparatuz gero. Aitortzen zaizkigu, ordea, ontasun batzuk, besteren artean harremanak garatzeko aukera, elkartasunaren indarra eta gizarteak eskaintzen duen babesa.
Diskurtsoa garatzeko Miguel narratzaileak Joãorengan jartzen du fokua. Bere zeregin nagusia João ezagutaraztea da, eta haren berri emanez istorio gogoangarri bat kontatzea. Miguel narratzaile hiztuna da, azalpenetan luzatzen den ahotsa, hari nagusiari itzuri egiten diona etengabe, pertsonaien emozioak, keinuak eta interakzioak deskribatzeko. Narratzaile eraginkorra da, halere, ekintzak bere gorenean daudenean azalpenetan eraginkorra izaten badakiena.
Ez zaigu nahiko argitasunik ematen João nor zen jakiteko. João misterioa da, zeharka baino ezagutzen ez duguna. Badakigu hizkuntzak nahasturik hitz egiten zuela, alemana eta frantsesa, greziera eta ingelesa, han eta hemen ikasitako gehiago ere bai, denak azentu portugesarekin. Miguelek esaten duenez, hitzak euren sonoritateagatik aukeratzen zituen, jatorria begiratu gabe.
João barku batean jaio omen zen, Indiako itsasoetan, eta topatu zirenean ez omen zuen lehorreko bizitza ezagutzen. Aita aspaldi hila zuelarik, amarekin zebilen munduan zehar, pirata xamar, autoritatea saihesten. Joãoren misterioa irakurlearen jakin-minak eraiki behar duen bizimodua da, itsastarren mundua da.
Gainerakoan Miguel Joãoren ifrentzua da, haren figura misteriotsua eraikitzen laguntzeko eratutako ispilua. Eta berdina esan daiteke Miguelen ama Carmeni buruz. Baldin eta Joãoren ama Belem figura menderakaitza bada, Carmenek gizartearen babesa eta otzantasuna islatzen ditu.
Protagonisten boskotea Inesek osatzen du, Miguelen arrebak. Pertsonaia guztien artean paper gogorrena jokatzea tokatu zaio, bi bizimoldeen talkan erdian harrapatuta gelditzen baita.
Idazleak irakurleoi gure buruan ditugun ziurtasunak alboratzeko eskatzen digu edo, bestela esanda, gure nortasuna apur bat deseraikitzea, hausnarketa barne muinetara sar ahal dadin. Testuinguru honetan Belem eta Carmenen alderaketa erabiltzen dira, euren hitzetan eta ekintzetan islatzen den aurkakotasuna medio, bi heldu (beraz, bi erreferente kualifikatu) ari direlako bizitza ulertzeko moduei buruz, hau da, bizitzeko moduei buruz.
Liburuak irakurtzeko ohiko moduak ez dira nahikoa kasu honetan. Eskaintza literarioa duen obra bat denik zalantzan jarri gabe, irakurketa gehiago hurbiltzen da arte-lan baten aurrean dugun komunikazio modura: irakurle behatzailea zein liburu behatua, bakoitza bere "zirkunstantzien" jabe izanik, elkarri begira jarrita galdetzen diote esateko dutena.
Liburu honetan irakurleak hiru solaskide topatuko ditu. Lehenik eta behin Esther Ferrer topatuko du, haren obraren itzalak sortutako mintzakidea, neurri handi batean irakurleak aurretik artistarekin izan dituen esperientziak/solasaldiak abiapuntu hartuta, han eta hemen, guztian edo parte batzuetan topatuko du.
Bigarrenik, liburuaren egile diren Usandizaga eta Santamaria topatuko ditu irakurleak. Bi sortzaile horiek gaiari buruz adierazi nahi izan duten hausnarketa, beren bereak diren baliabide literario eta plastikoen bidez, dela testua dela ilustrazioa, Esther Ferrer-ez esateko dutena (esateko dutenaren parte bat bederen) islatzen duelako liburuak. Honela interpretatu behar baititugu liburua sortzeko aukeratu dituzten gaiak, gidoia osatzeko aukeratu dituzten estrategiak, hitzak eta irudiak.
Hirugarrenik irakurketa berri bat topatuko …
Liburuak irakurtzeko ohiko moduak ez dira nahikoa kasu honetan. Eskaintza literarioa duen obra bat denik zalantzan jarri gabe, irakurketa gehiago hurbiltzen da arte-lan baten aurrean dugun komunikazio modura: irakurle behatzailea zein liburu behatua, bakoitza bere "zirkunstantzien" jabe izanik, elkarri begira jarrita galdetzen diote esateko dutena.
Liburu honetan irakurleak hiru solaskide topatuko ditu. Lehenik eta behin Esther Ferrer topatuko du, haren obraren itzalak sortutako mintzakidea, neurri handi batean irakurleak aurretik artistarekin izan dituen esperientziak/solasaldiak abiapuntu hartuta, han eta hemen, guztian edo parte batzuetan topatuko du.
Bigarrenik, liburuaren egile diren Usandizaga eta Santamaria topatuko ditu irakurleak. Bi sortzaile horiek gaiari buruz adierazi nahi izan duten hausnarketa, beren bereak diren baliabide literario eta plastikoen bidez, dela testua dela ilustrazioa, Esther Ferrer-ez esateko dutena (esateko dutenaren parte bat bederen) islatzen duelako liburuak. Honela interpretatu behar baititugu liburua sortzeko aukeratu dituzten gaiak, gidoia osatzeko aukeratu dituzten estrategiak, hitzak eta irudiak.
Hirugarrenik irakurketa berri bat topatuko dugu. Kasu honetan ez dio hainbeste axola ez Esther Ferrerren, ez Aintzane Usandizagaren, ezta Aran Santamariaren esanak ere. Liburuaren izate osoa da eta buruaskia. Liburua irakurtzean, beste edozein album ilustraturekin dugun komunikazioa gertatuko da. Hirugarren elkarrizketa gunea izango da guk, irakurleok, "Esther Ferrer eta denbora" liburuarekin edukiko duguna. Zeren inspirazio iturria eta egileen asmoak gaindituta, liburu hau ez da ez inoren ez ezeren menpeko: liburu hau artelan bat da, literatur lan bat, plastika lan bat, komunikazioa pizten duen solaskide bat, beste askoren artean, bat.
Belaunaldien arteko harremanak erdigunean jartzen dituen eleberria da, Martin haurraren eta Jaxinto zaharraren artean ematen dena. Haurraren begietatik dago kontatua eta, hargatik, tonua baikorra eta jakin-minez betea da. Bien arteko harremanaren aitzakiatan gai ezberdinak azaleratzen dira, hala nola, migrazioa, aurreiritziak, haurren arteko jazarpena edota ornitologia. Jaxintoren heriotzarekin hasten da Martin istorioa kontatzen, flashback luze batean. Haurrak Jaxinto nola ezagutu zuen eta haien arteko harremana nola handitu zen kontatzen digu, erabateko enpatia erakutsiz behinola trenez iritsi zen pertsona horrekin. Haien harremana ez da herritarren epaietatik salbuetsirik geratuko.
Migratzaileei egiten zaien harrera gogorra dela jakiten du Martinek, bertakoen arbuioa jaso zuela Jaxintok, baita bere etxekoengandik ere. Bereziki erasokorra da Joxe, Martinen lagun mina. Ez baitzuen aukerarik galtzen herrian gertatutako edozein ezbehar berehala leporatzeko Jaxintori.
Kontakizuna bederatzi ataletan banatuta dago eta hamaika ilustrazio ditu, zuri-beltzean, kontakizunaren une jakin batzuk azpimarratzeko balio dutenak.
Nora Medikuntza ikasten ari da Alemaniako Ingolstadt hirian, eta inauterietako gau batean Max ezagutzen du ibaian itotzen ari den neskatila bat salbatzeko trantzean. Maxek ez daki ez nor den, ez non dagoen, ez-eta zer gertatu zaion gorputza orbanez josia izateko… Ez du ezer gogoratzen. Janzkera berezia du, baina ez da mozorroa. Amnesia egoera hartan ikusirik, Norak bere etxera eraman du lehortu dadin eta ea zerbait gogoratzen hasten den. Lehen unetik beretik erakargarria iruditu zaio Norari, eta kalera atera dela sumatu duenean atzetik joan zaio jakin-minez. Etxe zahar batera sartu eta ate batetik desagertu da, Norak ere zeharkatu du atea eta XVIII mendean agertu da: XXI mendeko emakume bat XVIII mendean murgildurik, bat-batean. Gaur egungo emakume europar baten ikuspegitik, XVIII mendeko emakumeen bizimodua zaila zen, emakumezko izate hutsagatik bigarren mailako gizakitzat jotzen baitziren eta, ondorioz, ez zuten ez askatasunik, ez aintzat hartzeko iritzi propiorik; erabat gizonezkoaren menpe zeuden. XVIII mendean, Maxen …
Nora Medikuntza ikasten ari da Alemaniako Ingolstadt hirian, eta inauterietako gau batean Max ezagutzen du ibaian itotzen ari den neskatila bat salbatzeko trantzean. Maxek ez daki ez nor den, ez non dagoen, ez-eta zer gertatu zaion gorputza orbanez josia izateko… Ez du ezer gogoratzen. Janzkera berezia du, baina ez da mozorroa. Amnesia egoera hartan ikusirik, Norak bere etxera eraman du lehortu dadin eta ea zerbait gogoratzen hasten den. Lehen unetik beretik erakargarria iruditu zaio Norari, eta kalera atera dela sumatu duenean atzetik joan zaio jakin-minez. Etxe zahar batera sartu eta ate batetik desagertu da, Norak ere zeharkatu du atea eta XVIII mendean agertu da: XXI mendeko emakume bat XVIII mendean murgildurik, bat-batean. Gaur egungo emakume europar baten ikuspegitik, XVIII mendeko emakumeen bizimodua zaila zen, emakumezko izate hutsagatik bigarren mailako gizakitzat jotzen baitziren eta, ondorioz, ez zuten ez askatasunik, ez aintzat hartzeko iritzi propiorik; erabat gizonezkoaren menpe zeuden. XVIII mendean, Maxen lagun batek, Viktorrek, esperimentuak egiten ditu hilotzekin eta izaki-munstro bat sortu du haragi hila biziarazita. Zer sortu duen konturatu denean, ihes egin du eta Maxek eta Norak konpondu beharko dute auzi hori. Abentura ugari biziko dituzte, ustekabe zailak gehienak. Elkarrekiko maitasunak emango ote die behar adinako indarra horretarako? Bi mende, bi kultura, bi pentsamolde, bi sexu… Bitasun horietatik sortzen diren talkak erakusten dizkigu liburuak. Nobela historikoa da, eta feminista, fantasiaren, abenturaren, amodioaren bidez garatzen dena. Mary Shelleyren Frankenstein eleberriari egindako omenalditzat jo daiteke.
Eleberri errealista da, baina ukitu fantastikoren bat ere badu. Testuinguru orokorra pertsonen arteko harremana da: lagunen eta ikaskideen artekoa, familia barrukoa (gurasoekin, anai-arrebekin), ikastetxeko arduradun eta irakasleekikoa… Zehazki gai horiek guztiak bullying-ak zipriztintzen ditu, eta bustitzen ditu, mela-mela egin arte ingurumari osoa. Tonua etsigarria gerta daiteke, pisutsua; baina bizi-nahizkoa ere bai. Mutiko bat zoriontsu bizi da. Etxean gurasoekin harreman ona-edo du, arrebarekin ikaragarrizko hartu-emana du, ikastetxean bikaineko mutila da, bi lagun “ustez” oso onak ditu. Alabaina, azterketa-egun batean, unibertso patxadatsu hori hankaz gora jarriko duen gertaera bizi du mutikoak: atzean eserita daukan ikasle errepikatzaile eta negargarri batek matematikako azterketa eskatu dio kopiatzeko eta gure protagonistak ez du amore eman. Hortik Aurrera, ez dio bakerik emango, eta jazarpena handituz doa, egunetik egunera eta mailaz maila. Jazarpena izugarrizkoa da, eta noranahikoa: ikasgelan, patioan, komunean, parkean etxerako bidean… Eta mingarriena ez da jazarlearen erasoa izango, baizik eta lekukoen isiltasuna, ezer ikusiko ez balute …
Eleberri errealista da, baina ukitu fantastikoren bat ere badu. Testuinguru orokorra pertsonen arteko harremana da: lagunen eta ikaskideen artekoa, familia barrukoa (gurasoekin, anai-arrebekin), ikastetxeko arduradun eta irakasleekikoa… Zehazki gai horiek guztiak bullying-ak zipriztintzen ditu, eta bustitzen ditu, mela-mela egin arte ingurumari osoa. Tonua etsigarria gerta daiteke, pisutsua; baina bizi-nahizkoa ere bai. Mutiko bat zoriontsu bizi da. Etxean gurasoekin harreman ona-edo du, arrebarekin ikaragarrizko hartu-emana du, ikastetxean bikaineko mutila da, bi lagun “ustez” oso onak ditu. Alabaina, azterketa-egun batean, unibertso patxadatsu hori hankaz gora jarriko duen gertaera bizi du mutikoak: atzean eserita daukan ikasle errepikatzaile eta negargarri batek matematikako azterketa eskatu dio kopiatzeko eta gure protagonistak ez du amore eman. Hortik Aurrera, ez dio bakerik emango, eta jazarpena handituz doa, egunetik egunera eta mailaz maila. Jazarpena izugarrizkoa da, eta noranahikoa: ikasgelan, patioan, komunean, parkean etxerako bidean… Eta mingarriena ez da jazarlearen erasoa izango, baizik eta lekukoen isiltasuna, ezer ikusiko ez balute bezala jarduten duten horiena, mutikoa ikusezin bihurtu duten horiena.
Emakume guztiok eleberri grafikoak gaur egun El Salvadorreko emakumeek bizi duten egoera salatzen du. El Salvadorrek munduko abortuaren aurkako legerik zorrotzenetako bat du, eta oso gogor zigortzen du haurdunaldiaren etetea, kasu guztietan, borondatezkoa zein berezkoa bada ere. Elizabeth Casillasek (idazlea) eta Higinia Garaik (ilustratzailea) El Salvadorreko lau emakumeren istorioa kontatzen dute, euren lekukotza egoeraren erakusgarri izan dadin. Mariana, Cynthia, María Teresa eta Elsi: epaiketa tranpatiak, ezjakintasunak hauspotutako uste okerrak, bazterketa soziala, elkar babesteko sarea sortzeko beharra. Liburuak bi zati ditu: alde batetik, lau emakume hauen testigantza grafikoa kolore bizietan kontatzen da eta, beste aldetik, zuri- beltzean, El Salvadorreko abortuaren aurrekariak eta gaur egungo egoera laburbiltzen dira. Epilogo gisa, zuri-beltzean hau ere, liburuaren sorrerari buruz zein “Mundubat” GKEak egiten duen lanari buruzko azalpenak eskaintzen dira.
Gerra Zibila ate joka datorrela, Lekunberrira helduko da Iruñeko Guardia Zibil detektibe bat, bertan gertaturiko hilketa bat argitzera. Hantxe ezagutuko du pertsonaia bitxi bat, herriko aguazila, eta haren bizitza kontatuko digu, zeina korapilatzen baita, azkenean, hilketarekin eta gerra hasi berriarekin.
Content warning !
Sare sozialetan eraikitzen diren harremanen balizkotasuna erdigunean jartzen duen eleberri epistolarra da, gaur egungo gizartean girotua. Eta badu hausnarketa sozialerako tartea ere, ikusiko dugunez. Harreman birtualek pizten dituzten galderak eta zalantzak arakatzen dira, erantzun posibleen bila. Horretarako, kontakizuna gaur egungo nerabeen unibertsoan kokatuta egonda ere, ezin dugu ahaztu historian zehar izandako idatzizko harremanek ‒literarioek, zein esperientzialek‒ baldintzatuko dutela gure irakurketa. Testuinguru birtualetan elkarrenganako konfiantzak eraikitzen duenez harremana, iruzurrerako dagoen tartea izango da zalantza nagusietako bat, baina ez bakarra: idealizaziorako dugun joera “naturala”, norbere burua babestearen garrantzia, azalpen zaileko kontuek esanarazten diguten gezur txiki “onberak”, esaten ez dena zein garrantzitsua den “egia” eraikitzeko... Bestalde, hausnarketa sozialari dagokionez, gizarte desberdintasuna da gai nagusia. Jaiolekuak gure etorkizuna nola baldintzatzen duen erakutsi nahi zaio irakurleari, eta bidegabekeria ugariren iturburua izaten dela erakutsi. Nabarmentzen zaigunez, zuzenbide penalaren okerreko erabilerak areagotu besterik ez du egiten bazterrean bizi direnen miseria, gizarte laguntza eskaini beharrean kartzela ardatz duen zigor sistemara kondenaturik. Liburua hiru ataletan banatuta dago, luzera oso desberdinekoak: (I) Salinger 84 orrialde; (II) Holden 150 orrialde; (III) Ahateak neguan 14 orrialde. Lehen atalean narrazioaren fokuan Xenia dago, bi protagonista nagusietako bat. Xeniak irakurleoi hitz egiten digu, lehenaldian, gertakariak berriki jazotakoak izan diren inpresioa eraginez. Atal hau hamahiru kapitulutan banatuta dago. Bigarren atalean fokuz aldatzen da. Bigarren protagonista nagusia, Erik, Xeniari zuzentzen zaio gazteen kartzelatik. Azalpen hauek ere gutun bidezkoak dira. Hala ere, esan beharra dago gutun hauetako askok irakurketa arintzen duten elkarrizketak tartekatuta dituztela, nahiz eta honek gutunen berezko izaerari traizio txikia egin. Erikek bere bizitza kontatzen dio Xeniari, haurtzarotik orain arte, bereziki kartzelan egotearen arrazoia argitzeko. Atal hau hogeita zortzi kapitulutan banatuta dago, gehienak oso laburrak. Hirugarren eta azken ataltxoa Xeniak Eriki kartzelara egiten dion bisitaren kronika da. Narratzailea Xenia bera da.
Garapen pertsonala eta misteriozko gertaerak uztartzen dituen nobelatxoa da. Iragan ez hain urrun batean gertatzen da, uharte gutxi populatu batean. Agerian erakutsiko zaiguna bizileku berri batera doan neskatoa da, amaren eta amonaren iragana deskubritu ahala bere burua ezagutzen hasiko dena. Familiako iraganak norbere hazkuntza pertsonalarekin duen loturaz hausnartzen du. Zintzotasuna edota eskuzabaltasuna bezalako baloreak aldarrikatzen dira balio unibertsal gisa, fokua ahizpatasunean ezarrita ‒narrazio honetako emakumeek darabilten balorea‒, edozein delarik ere euren jatorria edota lekua gizartean, babes mekanismo gisa. Kontakizuna garatzeko lau hari narratibo paralelo proposatzen dira: neskatoaren amaren iragana, amonaren dohain sendatzaileak, uhartean gertatu ziren maitasun drama misteriotsuak eta, laugarrenik, handik eta hemendik kaltea eraginez dabilen gizatxartua. Hariak txirikordatuta eskaintzen zaizkigu, orain hau gero bestea, protagonistaren bizipenen arabera, era kronologikoan. Dituen ehun orrialde justuak hogeita bost kapitulutan banatuta daude. Prosa arina erakusten du, menpeko esaldien gehiegizko erabileratik urrun, baina errazkerian erori gabe. Lexiko eta molde linguistikoetan aberatsa da, xehatutako formak …
Garapen pertsonala eta misteriozko gertaerak uztartzen dituen nobelatxoa da. Iragan ez hain urrun batean gertatzen da, uharte gutxi populatu batean. Agerian erakutsiko zaiguna bizileku berri batera doan neskatoa da, amaren eta amonaren iragana deskubritu ahala bere burua ezagutzen hasiko dena. Familiako iraganak norbere hazkuntza pertsonalarekin duen loturaz hausnartzen du. Zintzotasuna edota eskuzabaltasuna bezalako baloreak aldarrikatzen dira balio unibertsal gisa, fokua ahizpatasunean ezarrita ‒narrazio honetako emakumeek darabilten balorea‒, edozein delarik ere euren jatorria edota lekua gizartean, babes mekanismo gisa. Kontakizuna garatzeko lau hari narratibo paralelo proposatzen dira: neskatoaren amaren iragana, amonaren dohain sendatzaileak, uhartean gertatu ziren maitasun drama misteriotsuak eta, laugarrenik, handik eta hemendik kaltea eraginez dabilen gizatxartua. Hariak txirikordatuta eskaintzen zaizkigu, orain hau gero bestea, protagonistaren bizipenen arabera, era kronologikoan. Dituen ehun orrialde justuak hogeita bost kapitulutan banatuta daude. Prosa arina erakusten du, menpeko esaldien gehiegizko erabileratik urrun, baina errazkerian erori gabe. Lexiko eta molde linguistikoetan aberatsa da, xehatutako formak saihestuz, zehaztasunaren eta adierazkortasunaren mesederako. Beraz irakurketa erraza da, atalek ematen duten arnasaren eta prosaren arintasun sintaktikoaren eraginez eta, aldi berean, irakurlearen hizkuntza gaitasuna eskatzen duena aberastasun semantikoagatik.
Borroka feministak salatzen dituen matxismo gertakariak erakusten ditu eleberri honek. Gazte jendartea hausnartzen jartzeko baliabide literario gisara dago eraikia. Portaera eta ekintza eredugarriak sustatu nahi dira, batetik hainbat gertakari matxista nola sortu eta garatzen diren aztertzeko, baina bestetik kontzientzia feminista daukaten (edo eduki nahi duten) gazteen jokabideak zein izan daitezkeen hausnartzen laguntzeko. Testuak institutu bateko horman agertzen den pintaketa matxista bat erabiltzen du aitzakia literario gisa, bertako ikasle eta irakasleen erreakzioak erakusteko eta, hartara, irakurleak perspektibaz hausnar dezan. Paraleloki, agerpen xumeagoan, hainbat emakume langileren gorabeherak erakusten dira, matxismoak emakumeei lan munduan (ere) nola eta zenbat kalte eragiten dien gogorarazteko. Kontakizuna bost ataletan banatuta dago, eta atal bakoitza hainbat kapitulutan. Lau egunetan zehar gertatutakoa erakusten zaigu, modu honetan: lehen eta bigarren atalak bigarren egunari dagozkio, hirugarren atala hirugarren egunari, laugarren atala laugarren egunari, eta bosgarren atala lehen egunari. Antolaketa honetan misterioa (pintaketa nork egin duen) ez da argitzen azken atala irakurri …
Borroka feministak salatzen dituen matxismo gertakariak erakusten ditu eleberri honek. Gazte jendartea hausnartzen jartzeko baliabide literario gisara dago eraikia. Portaera eta ekintza eredugarriak sustatu nahi dira, batetik hainbat gertakari matxista nola sortu eta garatzen diren aztertzeko, baina bestetik kontzientzia feminista daukaten (edo eduki nahi duten) gazteen jokabideak zein izan daitezkeen hausnartzen laguntzeko. Testuak institutu bateko horman agertzen den pintaketa matxista bat erabiltzen du aitzakia literario gisa, bertako ikasle eta irakasleen erreakzioak erakusteko eta, hartara, irakurleak perspektibaz hausnar dezan. Paraleloki, agerpen xumeagoan, hainbat emakume langileren gorabeherak erakusten dira, matxismoak emakumeei lan munduan (ere) nola eta zenbat kalte eragiten dien gogorarazteko. Kontakizuna bost ataletan banatuta dago, eta atal bakoitza hainbat kapitulutan. Lau egunetan zehar gertatutakoa erakusten zaigu, modu honetan: lehen eta bigarren atalak bigarren egunari dagozkio, hirugarren atala hirugarren egunari, laugarren atala laugarren egunari, eta bosgarren atala lehen egunari. Antolaketa honetan misterioa (pintaketa nork egin duen) ez da argitzen azken atala irakurri arte. Bestalde, kapituluak pertsona izenekin titulatu dira, hain zuzen kapitulu bakoitzean fokua norengan jarriko den argitzeko. Txandaketa honekin ikuspuntu subjektiboa (partikularra) eskaintzen zaigu, gai konplexu honek duen aniztasuna islatzen-edo. Dena den, guztietan ere narratzailea hirugarren pertsona orojakilea da, zuka hitz egiten diona kapitulu bakoitzeko pertsonaiari, barne ahotsa balitz bezala. Testuak narratzailearen esanak eta elkarrizketak tartekatzen ditu. Ahozko erregistroetara asko hurbiltzen da, elkarrizketetan espero zitekeen bezala, baina baita narratzailearen pasarteetan ere, barne hizketaren moldeak erakusten dituelako maiz. Hala, ohikoa da hika aritzea, ohikoa ahozko makuluak erabiltzea, eta espero izatekoa hainbat pertsonaia (migratzaile) gaztelaniazko makuluak erabiltzea. Dena den, ahozko pasarteek ez dute gaztelania eta euskararen hibridaziorik erakusten.
Misteriozko narrazioa da, ukitu kostunbristak dituena. XVII (edota XVIII) mendean kokatuta dago. Euskal Herriko gazte baten biografiako bi pasarte kontatzen dira, ekintza eta abentura kutsu handikoak. Horregatik liburua bi zatitan banatuta dago: “Lehen zatia”, kronologikoki beranduago gertatzen diren gertakariak kontatzen dituena, eta “Bigarren zatia”, protagonistak haurtzaroa utzi eta gizarteratzeko pausoak ematen dituenekoa, hala lan munduan nola maitasunean. Nobelaren ardatza dira zintzotasuna, eskuzabaltasuna eta balore humanistikoen gorazarrea, pertsonaia on eta gaiztoen kontrajartzea erabilita. Gertakariek ongia gailentzen dela iradokitzen dute, baina ez esfortzu edota sufrimendurik gabe. Liburua berrehun orrialdez luzatzen bada ere, bi atalak hainbat kapitulutan banatuta daude (hamabi eta bederatzi, hurrenez hurren), pertsonaia nagusi gutxi daude, bigarren mailakoak ez dira asko, eta kontaketak hari kronologikoa jarraitzen du. Hortaz, irakurketa luze eta erraza dela esan daiteke.