Gezurra

210x130x16, 248 pages

Euskara language

Published by Giltza Edebé.

ISBN:
9788483785720
No rating (1 review)

Xenia notarik onenak atera nahian ari da Medikuntza ikasteko ilusioak bultzatuta, baina azkenaldian beheraka doa. Izan ere, maiteminduta dago, baina ez bere inguruko mutil batez, fantasma batez baizik. Internetetik sortutako ahots hori Xenia bezain irakurzalea da. Neska segurua denez eta bere maite-lagun birtualak ez dionez elkar ikusteko aukerarik ematen, bila hasiko da eskura dituen datu apurrak baliatuz, sorpresa bat ematearren. Eta hara non dena izango den gezurra: ez mutilaren izena, ez argazkia, ez dira benetakoak. Nor da, orduan, Xeniaren arima biki hori? Ikasketak alde batera uzteagatik damututa, gurasoei kontatuko die gertatutakoa, lotsagaberen baten biktima izan delakoan. Hala ere, ezustean jasotako pakete batek argituko dio zein den bere emoziorik intimoenak piztu zituen mutilaren nortasuna. Kartzelatik dator paketea: preso batek odola izozteko moduko kontakizun bat idatzi dio.

1 edition

Galtzagorri elkartearen iruzkina (Liburu Gaztea egitasmoa; Imanol Mercero)

No rating

Sare sozialetan eraikitzen diren harremanen balizkotasuna erdigunean jartzen duen eleberri epistolarra da, gaur egungo gizartean girotua. Eta badu hausnarketa sozialerako tartea ere, ikusiko dugunez.

Harreman birtualek pizten dituzten galderak eta zalantzak arakatzen dira, erantzun posibleen bila. Horretarako, kontakizuna gaur egungo nerabeen unibertsoan kokatuta egonda ere, ezin dugu ahaztu historian zehar izandako idatzizko harremanek ‒literarioek, zein esperientzialek‒ baldintzatuko dutela gure irakurketa.

Testuinguru birtualetan elkarrenganako konfiantzak eraikitzen duenez harremana, iruzurrerako dagoen tartea izango da zalantza nagusietako bat, baina ez bakarra: idealizaziorako dugun joera “naturala”, norbere burua babestearen garrantzia, azalpen zaileko kontuek esanarazten diguten gezur txiki “onberak”, esaten ez dena zein garrantzitsua den “egia” eraikitzeko...

Bestalde, hausnarketa sozialari dagokionez, gizarte desberdintasuna da gai nagusia. Jaiolekuak gure etorkizuna nola baldintzatzen duen erakutsi nahi zaio irakurleari, eta bidegabekeria ugariren iturburua izaten dela erakutsi. Nabarmentzen zaigunez, zuzenbide penalaren okerreko erabilerak areagotu besterik ez du egiten bazterrean bizi direnen miseria, gizarte laguntza eskaini beharrean kartzela ardatz duen …