(Ia) guztia moztu eta itsats daiteke

Esther Ferrer eta denbora

Azal gogorra, 44 orrialde

Euskara hizkuntza

Pamiela(e)k argitaratua.

ISBN:
978-84-9172-248-9
ISBN-a kopiatu!
Baloraziorik ez (berrikuspen 1)

"(Ia) guztia moztu eta itsats daiteke" Aintzane Usandizagaren hitzen eta Aran Santamariaren irudien bitartez josten den kontaketa bat da. Bere oinarrian Esther Ferrer artistak denboraren inguruan egindako lanak daude, eta modu jostagarri eta ederrean hauek ezagutaraztea da liburuaren helburua. Esther Ferrer Euskal Herriko artista garrantzitsuenetakoa da eta maiz landu zituen denbora bezalako kontzeptuak, aldi berean abstraktuak eta oso egunerokoak direnak. Esther Ferrerren estetika gogorarazi dezakeen collagezko muntaia eta hitz dantzarien bidez, denbora harrapatzeko ahaleginetan murgilduko da irakurlea.

Edizio 1

Galtzagorri elkartearen iruzkina (Liburu Gaztea egitasmoa; Imanol Mercero)

Baloraziorik ez

Liburuak irakurtzeko ohiko moduak ez dira nahikoa kasu honetan. Eskaintza literarioa duen obra bat denik zalantzan jarri gabe, irakurketa gehiago hurbiltzen da arte-lan baten aurrean dugun komunikazio modura: irakurle behatzailea zein liburu behatua, bakoitza bere "zirkunstantzien" jabe izanik, elkarri begira jarrita galdetzen diote esateko dutena.

Liburu honetan irakurleak hiru solaskide topatuko ditu. Lehenik eta behin Esther Ferrer topatuko du, haren obraren itzalak sortutako mintzakidea, neurri handi batean irakurleak aurretik artistarekin izan dituen esperientziak/solasaldiak abiapuntu hartuta, han eta hemen, guztian edo parte batzuetan topatuko du.

Bigarrenik, liburuaren egile diren Usandizaga eta Santamaria topatuko ditu irakurleak. Bi sortzaile horiek gaiari buruz adierazi nahi izan duten hausnarketa, beren bereak diren baliabide literario eta plastikoen bidez, dela testua dela ilustrazioa, Esther Ferrer-ez esateko dutena (esateko dutenaren parte bat bederen) islatzen duelako liburuak. Honela interpretatu behar baititugu liburua sortzeko aukeratu dituzten gaiak, gidoia osatzeko aukeratu dituzten estrategiak, hitzak eta irudiak.

Hirugarrenik irakurketa berri bat topatuko …

Zerrendak