Kritikak eta Iruzkinak

Galtzagorri elkartea

Galtzagorri_elkartea@paperjale.eus

duela  urte 1, 8 hilabete(e)an batu zen

Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura elkartea da. Bi helburu nagusi ditu: haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzea eta euskarazko haur eta gazte literatura sustatzea eta ezagutaraztea. Gure profilean gaur egun martxan ditugun zenbait egitasmo eta proiektutako liburu zerrendak eta iruzkinak topatuko dituzu! www.ibbygaltzagorri.eus @galtzagorrielkartea

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Miguel Ángel Mintegi, Luis Alonso: Bi abentura eta amodio bat (Paperback, Euskara language, Alai Argitaletxea) Baloraziorik ez

Pedro, atzerrian ibili eta gero, bueltan dator sorterrira. Gazte joan zen etxetik, eta artean gazte …

Galtzagorri elkartearen iruzkina (Liburu Gaztea egitasmoa; Imanol Mercero)

Baloraziorik ez

Misteriozko narrazioa da, ukitu kostunbristak dituena. XVII (edota XVIII) mendean kokatuta dago. Euskal Herriko gazte baten biografiako bi pasarte kontatzen dira, ekintza eta abentura kutsu handikoak. Horregatik liburua bi zatitan banatuta dago: “Lehen zatia”, kronologikoki beranduago gertatzen diren gertakariak kontatzen dituena, eta “Bigarren zatia”, protagonistak haurtzaroa utzi eta gizarteratzeko pausoak ematen dituenekoa, hala lan munduan nola maitasunean.

Nobelaren ardatza dira zintzotasuna, eskuzabaltasuna eta balore humanistikoen gorazarrea, pertsonaia on eta gaiztoen kontrajartzea erabilita. Gertakariek ongia gailentzen dela iradokitzen dute, baina ez esfortzu edota sufrimendurik gabe.

Liburua berrehun orrialdez luzatzen bada ere, bi atalak hainbat kapitulutan banatuta daude (hamabi eta bederatzi, hurrenez hurren), pertsonaia nagusi gutxi daude, bigarren mailakoak ez dira asko, eta kontaketak hari kronologikoa jarraitzen du. Hortaz, irakurketa luze eta erraza dela esan daiteke.

(e)k Miren Agur Meabe(r)en Itsasoaren Atea liburuaren kritika egin du

Miren Agur Meabe, Maite Gurrutxaga Otamendi: Itsasoaren Atea (Paperback, Euskara language, 2021, Elkar) 5 izar

1870eko negua. Aitak bapore batean utzi du Elora Duval, Ubarroien Uhartera bidean. Hamahiru urteko neskatxari …

Galtzagorri elkartearen iruzkina (Liburu Gaztea egitasmoa; Imanol Mercero)

Baloraziorik ez

Garapen pertsonala eta misteriozko gertaerak uztartzen dituen nobelatxoa da. Iragan ez hain urrun batean gertatzen da, uharte gutxi populatu batean.

Agerian erakutsiko zaiguna bizileku berri batera doan neskatoa da, amaren eta amonaren iragana deskubritu ahala bere burua ezagutzen hasiko dena.

Familiako iraganak norbere hazkuntza pertsonalarekin duen loturaz hausnartzen du. Zintzotasuna edota eskuzabaltasuna bezalako baloreak aldarrikatzen dira balio unibertsal gisa, fokua ahizpatasunean ezarrita ‒narrazio honetako emakumeek darabilten balorea‒, edozein delarik ere euren jatorria edota lekua gizartean, babes mekanismo gisa.

Kontakizuna garatzeko lau hari narratibo paralelo proposatzen dira: neskatoaren amaren iragana, amonaren dohain sendatzaileak, uhartean gertatu ziren maitasun drama misteriotsuak eta, laugarrenik, handik eta hemendik kaltea eraginez dabilen gizatxartua. Hariak txirikordatuta eskaintzen zaizkigu, orain hau gero bestea, protagonistaren bizipenen arabera, era kronologikoan.

Dituen ehun orrialde justuak hogeita bost kapitulutan banatuta daude. Prosa arina erakusten du, menpeko esaldien gehiegizko erabileratik urrun, baina errazkerian erori gabe. Lexiko eta molde linguistikoetan aberatsa da, xehatutako formak …

(e)k Oihana Iguaran Barandiaran(r)en Hormak liburuaren kritika egin du

Oihana Iguaran Barandiaran: Hormak (Paperback, Euskara language, 2022, Elkar) Baloraziorik ez

Institutuko sarrerako horman LEA PUTA idatzita aurkitu dute ikasleek, eta ikusi orduko, azpijanean hasi dira …

Galtzagorri elkartearen iruzkina (Liburu Gaztea egitasmoa; Imanol Mercero)

Baloraziorik ez

Borroka feministak salatzen dituen matxismo gertakariak erakusten ditu eleberri honek. Gazte jendartea hausnartzen jartzeko baliabide literario gisara dago eraikia.

Portaera eta ekintza eredugarriak sustatu nahi dira, batetik hainbat gertakari matxista nola sortu eta garatzen diren aztertzeko, baina bestetik kontzientzia feminista daukaten (edo eduki nahi duten) gazteen jokabideak zein izan daitezkeen hausnartzen laguntzeko.

Testuak institutu bateko horman agertzen den pintaketa matxista bat erabiltzen du aitzakia literario gisa, bertako ikasle eta irakasleen erreakzioak erakusteko eta, hartara, irakurleak perspektibaz hausnar dezan.

Paraleloki, agerpen xumeagoan, hainbat emakume langileren gorabeherak erakusten dira, matxismoak emakumeei lan munduan (ere) nola eta zenbat kalte eragiten dien gogorarazteko.

Kontakizuna bost ataletan banatuta dago, eta atal bakoitza hainbat kapitulutan. Lau egunetan zehar gertatutakoa erakusten zaigu, modu honetan: lehen eta bigarren atalak bigarren egunari dagozkio, hirugarren atala hirugarren egunari, laugarren atala laugarren egunari, eta bosgarren atala lehen egunari. Antolaketa honetan misterioa (pintaketa nork egin duen) ez da argitzen azken atala irakurri …

(e)k Care Santos(r)en Gezurra liburuaren kritika egin du

Care Santos: Gezurra (Paperback, Euskara language, Giltza Edebé) Baloraziorik ez

Xenia notarik onenak atera nahian ari da Medikuntza ikasteko ilusioak bultzatuta, baina azkenaldian beheraka doa. …

Galtzagorri elkartearen iruzkina (Liburu Gaztea egitasmoa; Imanol Mercero)

Baloraziorik ez

Sare sozialetan eraikitzen diren harremanen balizkotasuna erdigunean jartzen duen eleberri epistolarra da, gaur egungo gizartean girotua. Eta badu hausnarketa sozialerako tartea ere, ikusiko dugunez.

Harreman birtualek pizten dituzten galderak eta zalantzak arakatzen dira, erantzun posibleen bila. Horretarako, kontakizuna gaur egungo nerabeen unibertsoan kokatuta egonda ere, ezin dugu ahaztu historian zehar izandako idatzizko harremanek ‒literarioek, zein esperientzialek‒ baldintzatuko dutela gure irakurketa.

Testuinguru birtualetan elkarrenganako konfiantzak eraikitzen duenez harremana, iruzurrerako dagoen tartea izango da zalantza nagusietako bat, baina ez bakarra: idealizaziorako dugun joera “naturala”, norbere burua babestearen garrantzia, azalpen zaileko kontuek esanarazten diguten gezur txiki “onberak”, esaten ez dena zein garrantzitsua den “egia” eraikitzeko...

Bestalde, hausnarketa sozialari dagokionez, gizarte desberdintasuna da gai nagusia. Jaiolekuak gure etorkizuna nola baldintzatzen duen erakutsi nahi zaio irakurleari, eta bidegabekeria ugariren iturburua izaten dela erakutsi. Nabarmentzen zaigunez, zuzenbide penalaren okerreko erabilerak areagotu besterik ez du egiten bazterrean bizi direnen miseria, gizarte laguntza eskaini beharrean kartzela ardatz duen …

(e)k Mikel Santos (Belatz)(r)en Kukuaren kantua liburuaren kritika egin du

Mikel Santos (Belatz), Idoia Garzes Aldazabal: Kukuaren kantua (Euskara language, 2022, Elkar) Baloraziorik ez

Amak ez zuen Jaxintori buruz iritzi onik: “Gure artera habia egitera etorritako hezurbeltz trenak ekarritakoa. …

Galtzagorri elkartearen iruzkina (Liburu Gaztea egitasmoa; Imanol Mercero)

Baloraziorik ez

Belaunaldien arteko harremanak erdigunean jartzen dituen eleberria da, Martin haurraren eta Jaxinto zaharraren artean ematen dena. Haurraren begietatik dago kontatua eta, hargatik, tonua baikorra eta jakin-minez betea da. Bien arteko harremanaren aitzakiatan gai ezberdinak azaleratzen dira, hala nola, migrazioa, aurreiritziak, haurren arteko jazarpena edota ornitologia. Jaxintoren heriotzarekin hasten da Martin istorioa kontatzen, flashback luze batean. Haurrak Jaxinto nola ezagutu zuen eta haien arteko harremana nola handitu zen kontatzen digu, erabateko enpatia erakutsiz behinola trenez iritsi zen pertsona horrekin. Haien harremana ez da herritarren epaietatik salbuetsirik geratuko.

Migratzaileei egiten zaien harrera gogorra dela jakiten du Martinek, bertakoen arbuioa jaso zuela Jaxintok, baita bere etxekoengandik ere. Bereziki erasokorra da Joxe, Martinen lagun mina. Ez baitzuen aukerarik galtzen herrian gertatutako edozein ezbehar berehala leporatzeko Jaxintori.

Kontakizuna bederatzi ataletan banatuta dago eta hamaika ilustrazio ditu, zuri-beltzean, kontakizunaren une jakin batzuk azpimarratzeko balio dutenak.

Aintzane Usandizaga, Aran Santamaria: (Ia) guztia moztu eta itsats daiteke (Hardcover, Euskara language, Pamiela) Baloraziorik ez

"(Ia) guztia moztu eta itsats daiteke" Aintzane Usandizagaren hitzen eta Aran Santamariaren irudien bitartez josten …

Galtzagorri elkartearen iruzkina (Liburu Gaztea egitasmoa; Imanol Mercero)

Baloraziorik ez

Liburuak irakurtzeko ohiko moduak ez dira nahikoa kasu honetan. Eskaintza literarioa duen obra bat denik zalantzan jarri gabe, irakurketa gehiago hurbiltzen da arte-lan baten aurrean dugun komunikazio modura: irakurle behatzailea zein liburu behatua, bakoitza bere "zirkunstantzien" jabe izanik, elkarri begira jarrita galdetzen diote esateko dutena.

Liburu honetan irakurleak hiru solaskide topatuko ditu. Lehenik eta behin Esther Ferrer topatuko du, haren obraren itzalak sortutako mintzakidea, neurri handi batean irakurleak aurretik artistarekin izan dituen esperientziak/solasaldiak abiapuntu hartuta, han eta hemen, guztian edo parte batzuetan topatuko du.

Bigarrenik, liburuaren egile diren Usandizaga eta Santamaria topatuko ditu irakurleak. Bi sortzaile horiek gaiari buruz adierazi nahi izan duten hausnarketa, beren bereak diren baliabide literario eta plastikoen bidez, dela testua dela ilustrazioa, Esther Ferrer-ez esateko dutena (esateko dutenaren parte bat bederen) islatzen duelako liburuak. Honela interpretatu behar baititugu liburua sortzeko aukeratu dituzten gaiak, gidoia osatzeko aukeratu dituzten estrategiak, hitzak eta irudiak.

Hirugarrenik irakurketa berri bat topatuko …

(e)k Paloma González Rubio(r)en Joao liburuaren kritika egin du

Paloma González Rubio, Aitor Arana Luzuriaga: Joao (Euskara language, Ibaizabal) Baloraziorik ez

Miguelek kostaldeko herri batean bizimodu arrunta darama bere amarekin eta arreba Inesekin. João zibilizaziotik at …

Galtzagorri elkartearen iruzkina (Liburu Gaztea egitasmoa; Imanol Mercero)

Baloraziorik ez

Iraganeko gertakarien kronika gisa dago idatzita, protagonistetako baten ahotik. Gaztetxoa zenean, itsasoan bizi ziren ama-seme berezi batzuk ezagutu zituzten, gerora bizitza aldatuko zietenak, berari, amari eta zorigaitzezko arrebari. Aurkikuntza eder baten kondaira da, zentzu horretan; protagonisten nerabezaroak galderaz eta zalantzaz josiko dituen ezusteko adiskidetasuna.

Eleberri irakurterraza da, atalen ugaritasunari eta orrialde kopuru neurritsuari begiratuz gero. Zailtasunik ere ez du pertsonaia multzoari dagokionez, agertzen baitira lehen lerroko bost aktore, bigarren lerroko hiruzpalau eta figurante sorta murritza.

Hori guztia erritmo bizian (elkarrizketei esker) eta tonu samur eta, hainbatetan, malenkoniatsuan kontatuta.

Eleberri itsas-zalea dela esango dute askok, baina berez itsasoa jokalekua da, ifrentzua lehorra den bezala.

Liburuak badu, ordea, hausnarketa probokatzeko indar handia, irakurlea harrapatuko duen kezkabidea, zeren bizitzako erabaki garrantzitsuenak jartzen baitizkio aurrez aurre, nori eta nerabezaroan kateaturik dabilen narratzaileari.

Beren amen zirkunstantzia eta erabakien neurrira eraikitako munduan bizi dira ordura arte Miguel eta João. Lehena, kostaldeko herri batean, eskola, lagunarte eta …

(e)k Miren Agur Meabe(r)en Queen Kong liburuaren kritika egin du

Miren Agur Meabe, Hélène Vignal: Queen Kong (Euskara language, Elkar) Baloraziorik ez

Telefonoa sutan dauka eta bera da su-metan jarri dutena. Taldearentzat zera da: ederra, benetakoa, handia, …

Galtzagorri elkartearen iruzkina (Liburu Gaztea egitasmoa; Imanol Mercero)

Baloraziorik ez

Narrazio labur bezain sakona da Queen Kong, eta nerabezaroko lehen sentsazio eta esperientzia sexualez eta emozioez mintzo da. Gaur egungo Frantzian kokatua dago.

Protagonista haserre dago, besteak beste, emakume izateagatik eta desberdina izateagatik gizartean sentitzen duen presioagatik eta “lagun-taldean” egiten dioten jazarpenagatik. Tonu haserrekor hori nabari da: zuzen-zuzen mintzo da, argi, gordin zenbaitetan... Erraz irakurtzen da, hizkuntza aldetik ez baitu zailtasunik. Ez dago elkarrizketa tipikorik. Ia ez da beste pertsonaien ahotsik entzuten eta “kontzientzia-jarioa” estiloan idatzia dago: protagonistaren pentsamenduei jarraitzen diegu gertatzen den akzioari jarraitu beharrean. Oro har, laburrak dira esaldiak, eta aise transmititzen dituzte protagonistaren hausnarketa indartsuak ―oso argi dituen ideiak―. Alde horretatik, saiakera egokia da irakurle nerabeei begiak irekitzeko, neska zein mutilei, haiek gogoetara bultzatzeko, eta, batez ere, neskatxak ahalduntzeko.

Dena den, ohar gaitezen, hasieran zer ari garen irakurtzen ulertzea kosta egitea normala dela, duen idazkera formatua dela eta. Baina idazkera irakurterrazak eta ideia argi eta indartsuez beteriko …

(e)k José Antonio Francés(r)en Bi gehi bi liburuaren kritika egin du

José Antonio Francés: Bi gehi bi (Euskara language, Ibaizabal) Baloraziorik ez

Bizitzan, bi gehi bi ez da beti lau izaten. Bestela, galdetu Diegori: Roberto delako hori …

Galtzagorri elkartearen iruzkina (Liburu Gaztea egitasmoa; Imanol Mercero)

Baloraziorik ez

Lehenengo pertsonan idatzitako narrazio errealista da eta bertan Diego protagonistak hitz egiten digu. Maila ezberdinetan jorratzen ditu gaiak. Gai nagusia Diegok bere burua ezagutzeko egiten duen ibilbidea da. Bigarren maila batean, bestelako gaiak ere agertzen dira, hala nola: maitasuna, berak uste zuena ez bada ere; familia, gurasoen arteko ika-mikak seme-alabengan duen eragina; adiskidetasuna, Diego protagonistak Alferez ikaskidearekin jorratzen duena; jeloskortasuna, Roberto ikaskidearekiko duena; indarkeria, besteen gainetik jarri nahi horretan eskoletan erabiltzen dena eta, azkenik, matematikak, eleberri osoa lotzen dutenak. “Bizitzan, bi gehi behi bi ez dira beti lau”, esaldi horrekin hasten da istorioa eta “bi gehi bi” esaldiari behin eta berriz egiten duen aipamenen bitartez bukatzen du nobela.

Irakaspenezko narrazioa izanik, protagonistak etengabe aitortzen digu damua, etengabe azpimarratzen du bere jokabidea zein desegokia izan zen eta, batik bat, jokabide zuzenak zein izan behar zuen.

Liburua bi ataletan dago banatuta eta hauek liburuaren nondik norakoa deskribatzen dute. Lehenengo zatiaren izenburua, “Gaizki …

(e)k Harkaitz Cano(r)en Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez liburuaren kritika egin du

Harkaitz Cano, Isabel Herguera: Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez (Euskara language, Elkar) 5 izar

Fernando Bernuesen antzezlan batean oinarrituta, Harkaitz Canok idatzitako album ilustratu honek, Isabel Hergueraren ilustrazioekin, liburutegiei …

Galtzagorri elkartearen iruzkina (Liburu Gaztea egitasmoa; Imanol Mercero)

Baloraziorik ez

Ipuin luzea da, lineala, lau pertsonaia (edota aktore) euren papera jokatzen erakusten diguna. Aurkezpena-korapiloa-askatzea sistema erabat sinplean eraikita dago, batere zailtasunik gabea.

Testuarekin (eta ilustrazioekin) gozatzeko aproposa da, ez soilik kontakizunaren garapen gozoarengatik, edota pertsonaien zein ekintzen garapenerako erakusten den iaiotasunagatik, baizik eta atalez atal unibertso literarioarekin etengabe jartzen duelako harremanetan irakurlea, hamaika idazle eta literatur-lan aipatuaz, zertzeladak emanez eta agertuaz, ipuin laburren bat, kasurako. Narrazioa hogeita hamaika atalez osatuta dago; lehen hogeita hamarrak zenbakiz adieraziak, izenik gabe; azken atalak, aldiz, zenbakirik ez du eta “epilogoa” du izena. Egileak erantsi dio, ere, “azken oharra” atala, hainbat aitortza egiteko aipatu eta erabilitako testu txatalei: “(...) lan hau ere maileguan hartutako istorio zatiz eta bertsioz osatuta dago, halabeharrez [101 or.]”.

Gai nagusia liburuen irakurketa da, edota zehazkiago esanda, literatur lanen funtzionalitatea. Liburuak terapia eta autoezagutza tresna gisa erakusten zaizkigu hasiera hasieratik berariaz hogeita seigarren atalean ematen diren definizioetan argi geratzen den bezala: …

(e)k Xabier Etxeberria(r)en Artxipelagoa liburuaren kritika egin du

Xabier Etxeberria, Martin Etxeberria Garro, Alex Sanvi (ilustratzailea): Artxipelagoa (Hardcover, Euskara language, 2023, Elkar) 5 izar

Etorkizun ez oso urrun batean, aldaketa klimatikoak ekarritako hondamendiaren ondoren, Euskal Herri gehiena urpean dago, …

Galtzagorri elkartearen iruzkina (Liburu Gaztea egitasmoa; Imanol Mercero)

Baloraziorik ez

Istorio hau EZ da ukronia bat. Ukroniak irudikatzen dira benetan gertatu den gertakari garrantzitsu baten gainean, esaterako gerra bat, aurkikuntza bat edota pertsona baten existentzia, hipotesiak eginez zer gerta zitekeen beste era batera garatu izan balira. Istorio honetan, aldiz, etorkizuneko balizko gertakari bat proposatzen da: komiki honen muina den podcasta 2021eko apirilaren 20an estreinatu zen Eitb-ren plataforma digitaleko podcastetan, eta fikziozko kontakizuna lehen olatu erraldoiak euskal kostaldea astintzen duenean abiatzen da, 2023ko urtarrilaren 12an. Nekez kalifika daiteke ukronikoa, beraz, etorkizunean abiatzen den kontakizun hau.

Istorio hau EZ da distopia bat. Distopiak eraikitzen dira utopiaren esanahiaren aurkakoa zein izan daitekeen irudikatuz. Distopietan ongizaterik ez dago, gizateriaren suntsipena erretratatzen da, itxaropenik ez dagoen testuinguruetan. Distopietan diktadurak irudikatzen dira, muturreko kontrol soziala ezaugarri nagusi dutena, humanitate arrasto oro suntsitzeko makineriak deskribatzen dira. Istorio honetan, aldiz, larrialdi klimatikoak sortutako egoera kaotiko bat deskribatzen da, botere hutsuneak sortzen duen zalantzako egoera eta oportunista errukigabeen mehatxua …

(e)k Harkaitz Cano(r)en Ni ez naiz Mikel Laboa liburuaren kritika egin du

Harkaitz Cano, Unai Iturriaga, Joseba Larratxe Berazadi: Ni ez naiz Mikel Laboa (Hardcover, Euskara language, Elkar) 5 izar

Euskal kantaririk miretsiena eta maitatuena, sasoi baten, geografia baten eta jendarte baten ispilu da Mikel …

Galtzagorri elkartearen iruzkina (Liburu Gaztea egitasmoa; Imanol Mercero)

5 izar

Euskal kantari ospetsuaren biografia literarioa eskaintzen digu komiki honek. Kantautore donostiarraren heriotzaren hamargarren urteurrenaren harira Mikel Laboa Katedraren eskariaren ondorioz egina. Egileen esanetan ez da biografia ofizial bat. Hori argi islatzen da komikiaren hasieratik, western bat izango balitz bezala abiatzen da-eta. Baina bada saiakera aski landu bat, azaltzeko zergatik hartzen dugun idolo gisara eta zergatik daukagun aldarera igota.

Tentazioa litzateke beste herrialde eta kulturetako izarren biografia epikoa errepikatzea, baina hori egin ordez (zorionez) euskal erara eta euskal baloreak ardatz hartuta interpretatu dute gure kantariaren ibilbidea. Laboa herritar xume gisa aurkezten zaigu, haren alde gizatiarra islatzen da, beti ere (euskaldunon artean estimatu ohi diren) balore esanguratsuak nola betetzen zituen azpimarratzen: umila, ogibide humanista (haurren psikiatra), errepresioak sortutako abertzale ez-fanatikoa, parranderoa baina buruargia (ikasketak aurrera ateratzeko modua nola errepresentatu duten ikusi besterik ez dago), lagunkoia, sufrimenduaren eramaile isila (bihotzeko gaitza izan zuen txikitatik).

Alde artistikoari dagokionez, berezko kantari gisa aurkezten da, naturaltasunez …

(e)k Elia Barceló(r)en Frankenstein efektua(r)i buruzko iruzkina egin du

Elia Barceló: Frankenstein efektua (Paperback, Euskara language, Giltza Edebé) 4 izar

Eleberri poliziakoa eta gotikoa uztartzen dira intrigazko istorio honetan. Max gaztea erortzeko zorian dagoen etxe …

Nora Medikuntza ikasten ari da Alemaniako Ingolstadt hirian, eta inauterietako gau batean Max ezagutzen du ibaian itotzen ari den neskatila bat salbatzeko trantzean. Maxek ez daki ez nor den, ez non dagoen, ez-eta zer gertatu zaion gorputza orbanez josia izateko… Ez du ezer gogoratzen. Janzkera berezia du, baina ez da mozorroa. Amnesia egoera hartan ikusirik, Norak bere etxera eraman du lehortu dadin eta ea zerbait gogoratzen hasten den. Lehen unetik beretik erakargarria iruditu zaio Norari, eta kalera atera dela sumatu duenean atzetik joan zaio jakin-minez. Etxe zahar batera sartu eta ate batetik desagertu da, Norak ere zeharkatu du atea eta XVIII mendean agertu da: XXI mendeko emakume bat XVIII mendean murgildurik, bat-batean. Gaur egungo emakume europar baten ikuspegitik, XVIII mendeko emakumeen bizimodua zaila zen, emakumezko izate hutsagatik bigarren mailako gizakitzat jotzen baitziren eta, ondorioz, ez zuten ez askatasunik, ez aintzat hartzeko iritzi propiorik; erabat gizonezkoaren menpe zeuden. XVIII mendean, Maxen …

(e)k Eloy Moreno(r)en Ikusezin(r)i buruzko iruzkina egin du

Eloy Moreno: Ikusezin (Paperback, Euskara language, Denonartean) 5 izar

"Arazoa ez baita ez nintzela inoiz gauza izan boterea ondo kontrolatzeko: batzuetan, ikusezin izateko gogo …

Eleberri errealista da, baina ukitu fantastikoren bat ere badu. Testuinguru orokorra pertsonen arteko harremana da: lagunen eta ikaskideen artekoa, familia barrukoa (gurasoekin, anai-arrebekin), ikastetxeko arduradun eta irakasleekikoa… Zehazki gai horiek guztiak bullying-ak zipriztintzen ditu, eta bustitzen ditu, mela-mela egin arte ingurumari osoa. Tonua etsigarria gerta daiteke, pisutsua; baina bizi-nahizkoa ere bai. Mutiko bat zoriontsu bizi da. Etxean gurasoekin harreman ona-edo du, arrebarekin ikaragarrizko hartu-emana du, ikastetxean bikaineko mutila da, bi lagun “ustez” oso onak ditu. Alabaina, azterketa-egun batean, unibertso patxadatsu hori hankaz gora jarriko duen gertaera bizi du mutikoak: atzean eserita daukan ikasle errepikatzaile eta negargarri batek matematikako azterketa eskatu dio kopiatzeko eta gure protagonistak ez du amore eman. Hortik Aurrera, ez dio bakerik emango, eta jazarpena handituz doa, egunetik egunera eta mailaz maila. Jazarpena izugarrizkoa da, eta noranahikoa: ikasgelan, patioan, komunean, parkean etxerako bidean… Eta mingarriena ez da jazarlearen erasoa izango, baizik eta lekukoen isiltasuna, ezer ikusiko ez balute …

(e)k Higinia Garay(r)en Emakume guztiok(r)i buruzko iruzkina egin du

Higinia Garay, Elizabeth Casillas: Emakume guztiok (Hardcover, Euskara language, Astiberri) Baloraziorik ez

El Salvadorreko abortuaren aurkako legea munduko zorrotzenetako bat da, eta gogor zigortzen du haurdunaldiaren etendura, …

Emakume guztiok eleberri grafikoak gaur egun El Salvadorreko emakumeek bizi duten egoera salatzen du. El Salvadorrek munduko abortuaren aurkako legerik zorrotzenetako bat du, eta oso gogor zigortzen du haurdunaldiaren etetea, kasu guztietan, borondatezkoa zein berezkoa bada ere. Elizabeth Casillasek (idazlea) eta Higinia Garaik (ilustratzailea) El Salvadorreko lau emakumeren istorioa kontatzen dute, euren lekukotza egoeraren erakusgarri izan dadin. Mariana, Cynthia, María Teresa eta Elsi: epaiketa tranpatiak, ezjakintasunak hauspotutako uste okerrak, bazterketa soziala, elkar babesteko sarea sortzeko beharra. Liburuak bi zati ditu: alde batetik, lau emakume hauen testigantza grafikoa kolore bizietan kontatzen da eta, beste aldetik, zuri- beltzean, El Salvadorreko abortuaren aurrekariak eta gaur egungo egoera laburbiltzen dira. Epilogo gisa, zuri-beltzean hau ere, liburuaren sorrerari buruz zein “Mundubat” GKEak egiten duen lanari buruzko azalpenak eskaintzen dira.