Galtzagorri elkartea (e)k Harkaitz Cano(r)en Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez liburuaren kritika egin du
Galtzagorri elkartearen iruzkina (Liburu Gaztea egitasmoa; Imanol Mercero)
Ipuin luzea da, lineala, lau pertsonaia (edota aktore) euren papera jokatzen erakusten diguna. Aurkezpena-korapiloa-askatzea sistema erabat sinplean eraikita dago, batere zailtasunik gabea.
Testuarekin (eta ilustrazioekin) gozatzeko aproposa da, ez soilik kontakizunaren garapen gozoarengatik, edota pertsonaien zein ekintzen garapenerako erakusten den iaiotasunagatik, baizik eta atalez atal unibertso literarioarekin etengabe jartzen duelako harremanetan irakurlea, hamaika idazle eta literatur-lan aipatuaz, zertzeladak emanez eta agertuaz, ipuin laburren bat, kasurako. Narrazioa hogeita hamaika atalez osatuta dago; lehen hogeita hamarrak zenbakiz adieraziak, izenik gabe; azken atalak, aldiz, zenbakirik ez du eta “epilogoa” du izena. Egileak erantsi dio, ere, “azken oharra” atala, hainbat aitortza egiteko aipatu eta erabilitako testu txatalei: “(...) lan hau ere maileguan hartutako istorio zatiz eta bertsioz osatuta dago, halabeharrez [101 or.]”.
Gai nagusia liburuen irakurketa da, edota zehazkiago esanda, literatur lanen funtzionalitatea. Liburuak terapia eta autoezagutza tresna gisa erakusten zaizkigu hasiera hasieratik berariaz hogeita seigarren atalean ematen diren definizioetan argi geratzen den bezala: …
Ipuin luzea da, lineala, lau pertsonaia (edota aktore) euren papera jokatzen erakusten diguna. Aurkezpena-korapiloa-askatzea sistema erabat sinplean eraikita dago, batere zailtasunik gabea.
Testuarekin (eta ilustrazioekin) gozatzeko aproposa da, ez soilik kontakizunaren garapen gozoarengatik, edota pertsonaien zein ekintzen garapenerako erakusten den iaiotasunagatik, baizik eta atalez atal unibertso literarioarekin etengabe jartzen duelako harremanetan irakurlea, hamaika idazle eta literatur-lan aipatuaz, zertzeladak emanez eta agertuaz, ipuin laburren bat, kasurako. Narrazioa hogeita hamaika atalez osatuta dago; lehen hogeita hamarrak zenbakiz adieraziak, izenik gabe; azken atalak, aldiz, zenbakirik ez du eta “epilogoa” du izena. Egileak erantsi dio, ere, “azken oharra” atala, hainbat aitortza egiteko aipatu eta erabilitako testu txatalei: “(...) lan hau ere maileguan hartutako istorio zatiz eta bertsioz osatuta dago, halabeharrez [101 or.]”.
Gai nagusia liburuen irakurketa da, edota zehazkiago esanda, literatur lanen funtzionalitatea. Liburuak terapia eta autoezagutza tresna gisa erakusten zaizkigu hasiera hasieratik berariaz hogeita seigarren atalean ematen diren definizioetan argi geratzen den bezala: “buruko buxadurak libratzeko erreminta”, “susmo bat ziurtatzeko”, “ideia batzuk askatzeko, isolatzeko”, “koska bat estuago jartzen dizuten istorioak”, “galdera bihurriak egiteko erreminta”. Eta ildo beretik liburutegien kasuan ere: “Arimaren ospitaleak [35 or.]”, “basoa [68 or.]”...
Bertan adierazten direnek estetika hutsa baino gehiago izan nahi dute, irakurlearen lagungarri. Funtzionalitatearen aldarrikapen hau, argi uler bedi, ez da teorikoa, praktikoa baizik. Liburu hau, bere osotasunean, irakurlearentzako erreferentzia-iturri gisa eraikita dago, jarraian eskaintzen den zerrenda honek garbi adierazten duen bezala, agertzen diren ordenan: Picasso, “Metamorfosia” Franz Kafka, “Frankenstein” Mary Shelley, Agatha [Christie], “Moby Dick”, “Altxor uhartea”, Phileas Fogg [“Munduari bira 80 egunetan”] Jules Verne, Julio Cortázar “Egunari itzulia 80 mundutan”, Julio Ramón Riveyro, “Hiru mosketariak” Alexander Dumas, “Zer demontre dago aulkien azpian?” Harkaitz Cano eta Lorena Martínez Oronoz, Antonio Skármenta “Nerudaren postaria”, Jutta Bauer “Limonade”, “Baroi igokaria. Il barone rampante” [Italo] Calvino, “Lunak erakutsi ziguna” Julia Butterfly Hill, Mishima eta Kawabata idazleen arteko gutun eta abarren trukea, “Erlojuari giltza emateko argibideak” [Julio] Cortazar, Naguib Mahfuz, Chimamanda Adichie, Chinua Achebe [“Zergatik da dortoken azala zimurra eta ez leuna?”], “Iliada” Homero, Sylvia Plath, Pablo Neruda.