Itzuli

(e)k José Antonio Francés(r)en Bi gehi bi liburuaren kritika egin du

José Antonio Francés: Bi gehi bi (Euskara language, Ibaizabal) Baloraziorik ez

Bizitzan, bi gehi bi ez da beti lau izaten. Bestela, galdetu Diegori: Roberto delako hori …

Galtzagorri elkartearen iruzkina (Liburu Gaztea egitasmoa; Imanol Mercero)

Baloraziorik ez

Lehenengo pertsonan idatzitako narrazio errealista da eta bertan Diego protagonistak hitz egiten digu. Maila ezberdinetan jorratzen ditu gaiak. Gai nagusia Diegok bere burua ezagutzeko egiten duen ibilbidea da. Bigarren maila batean, bestelako gaiak ere agertzen dira, hala nola: maitasuna, berak uste zuena ez bada ere; familia, gurasoen arteko ika-mikak seme-alabengan duen eragina; adiskidetasuna, Diego protagonistak Alferez ikaskidearekin jorratzen duena; jeloskortasuna, Roberto ikaskidearekiko duena; indarkeria, besteen gainetik jarri nahi horretan eskoletan erabiltzen dena eta, azkenik, matematikak, eleberri osoa lotzen dutenak. “Bizitzan, bi gehi behi bi ez dira beti lau”, esaldi horrekin hasten da istorioa eta “bi gehi bi” esaldiari behin eta berriz egiten duen aipamenen bitartez bukatzen du nobela.

Irakaspenezko narrazioa izanik, protagonistak etengabe aitortzen digu damua, etengabe azpimarratzen du bere jokabidea zein desegokia izan zen eta, batik bat, jokabide zuzenak zein izan behar zuen.

Liburua bi ataletan dago banatuta eta hauek liburuaren nondik norakoa deskribatzen dute. Lehenengo zatiaren izenburua, “Gaizki atera daitekeen guztia” da eta bigarrena, “Hutsetik hastea”. Bi atalek neurri ezberdina dute, askoz luzeagoa da lehenengoa bigarrena baino, laurdena baino gutxiago betetzen du. Era berean, atal bakoitzak bi azpi atal ditu, lehenengokoak neurri ezberdinekoak dira bigarrenarenak berriz lau orrialdekoak.

Tonu tragikomikoan azaltzen dizkigu gertakizunak protagonistak, bere hitzetan “katastrofista” gisa definitzen duena: “Azken plan etsia zen. Irenerentzako gutun anonimoa nire olerkiarekin. Eman nezakeen neure onena zen, gizateriarekiko nire borrokak ni behin betiko morroi jasanezin bihurtu aurretik” (84 or.).

Nobelatxo irakurterraz hau, irakurlea limurtzeko idatzita dago. Kontakizun arina da, oro har, digresioa edota elementu osagarriak proposatzeko joera gutxi erakusten duena, eta helburu nagusiari lotutako azalpenetan zentratuta doana amaiera arte. Haatik eraginkorra da bere helburuekiko, eta agian horregatik eman diote "Gazte Narratibako XXII. Alandar Saria".