mikelgs replied to Galtzagorri elkartea's status
@Galtzagorri_elkartea kaixo! Iruzkin landua iruditu zait, eskerrik asko! (Beharbada paragrafoak hobeto bereiztea komeni zen, errazago irakurtzeko, ez dakit, mugikorretik ari naiz begiratzen).
Hala ere, beste gauza bat da proposatu nahi dizuedana: agian hobe da Kritika bezala argitaratzea testu hori? Modu horretan liburuaren azpian jasota geratzen da etorkizunerako, naiz eta zuen erabiltzailea ez jarraitu, jendeak hor ikusiko du liburuaren beheko aldean. Iruzkina zuei gordeta geratzen zaizue, liburuaren azpian, baina besteoi ez. Zuek jarraitzen zaituztedalako ikusi dut nik, baina denbora-lerroan behera galdu egingo dela uste dut.
Horregatik, nahiz eta pixka bat iruzkina izan zuen testua, Kritika gisa argitaratzeko proposamena egiten dizuet (posible da izarrik ez jartzea, izenburua eta testuarekin aski). Uste dut horrela funtzionatzen duela, abisatzearren zen, besterik ez! 😄👍😘👋