72 pages

Euskara language

Published Dec. 1, 2022 by Elkar.

ISBN:
9788413601755

View on OpenLibrary

No rating (1 review)

Amak ez zuen Jaxintori buruz iritzi onik: “Gure artera habia egitera etorritako hezurbeltz trenak ekarritakoa. A ze pajarua!”. Nik, baina, ez nuen ezer ulertzen, ez pajarua zer zen, ez inork hezur beltzik izan zezakeenik. Galtzamotzak bete xalotasun, artean lumatu gabeko txorikumea bainintzen. Orain, ordea, Jaxinto hil berri denean, hark txoriez erakutsitakoak gogoan, badakit bihotza habia dagoen tokian dagoela eta kukuaren portaera bizilegea baino ez dela.

1 edition

Galtzagorri elkartearen iruzkina (Liburu Gaztea egitasmoa; Imanol Mercero)

No rating

Belaunaldien arteko harremanak erdigunean jartzen dituen eleberria da, Martin haurraren eta Jaxinto zaharraren artean ematen dena. Haurraren begietatik dago kontatua eta, hargatik, tonua baikorra eta jakin-minez betea da. Bien arteko harremanaren aitzakiatan gai ezberdinak azaleratzen dira, hala nola, migrazioa, aurreiritziak, haurren arteko jazarpena edota ornitologia. Jaxintoren heriotzarekin hasten da Martin istorioa kontatzen, flashback luze batean. Haurrak Jaxinto nola ezagutu zuen eta haien arteko harremana nola handitu zen kontatzen digu, erabateko enpatia erakutsiz behinola trenez iritsi zen pertsona horrekin. Haien harremana ez da herritarren epaietatik salbuetsirik geratuko.

Migratzaileei egiten zaien harrera gogorra dela jakiten du Martinek, bertakoen arbuioa jaso zuela Jaxintok, baita bere etxekoengandik ere. Bereziki erasokorra da Joxe, Martinen lagun mina. Ez baitzuen aukerarik galtzen herrian gertatutako edozein ezbehar berehala leporatzeko Jaxintori.

Kontakizuna bederatzi ataletan banatuta dago eta hamaika ilustrazio ditu, zuri-beltzean, kontakizunaren une jakin batzuk azpimarratzeko balio dutenak.