Itzuli

(e)k Xabier Etxeberria(r)en Artxipelagoa liburuaren kritika egin du

Xabier Etxeberria, Martin Etxeberria Garro, Alex Sanvi (ilustratzailea): Artxipelagoa (Hardcover, Euskara language, 2023, Elkar) 5 izar

Etorkizun ez oso urrun batean, aldaketa klimatikoak ekarritako hondamendiaren ondoren, Euskal Herri gehiena urpean dago, …

Galtzagorri elkartearen iruzkina (Liburu Gaztea egitasmoa; Imanol Mercero)

Baloraziorik ez

Istorio hau EZ da ukronia bat. Ukroniak irudikatzen dira benetan gertatu den gertakari garrantzitsu baten gainean, esaterako gerra bat, aurkikuntza bat edota pertsona baten existentzia, hipotesiak eginez zer gerta zitekeen beste era batera garatu izan balira. Istorio honetan, aldiz, etorkizuneko balizko gertakari bat proposatzen da: komiki honen muina den podcasta 2021eko apirilaren 20an estreinatu zen Eitb-ren plataforma digitaleko podcastetan, eta fikziozko kontakizuna lehen olatu erraldoiak euskal kostaldea astintzen duenean abiatzen da, 2023ko urtarrilaren 12an. Nekez kalifika daiteke ukronikoa, beraz, etorkizunean abiatzen den kontakizun hau.

Istorio hau EZ da distopia bat. Distopiak eraikitzen dira utopiaren esanahiaren aurkakoa zein izan daitekeen irudikatuz. Distopietan ongizaterik ez dago, gizateriaren suntsipena erretratatzen da, itxaropenik ez dagoen testuinguruetan. Distopietan diktadurak irudikatzen dira, muturreko kontrol soziala ezaugarri nagusi dutena, humanitate arrasto oro suntsitzeko makineriak deskribatzen dira. Istorio honetan, aldiz, larrialdi klimatikoak sortutako egoera kaotiko bat deskribatzen da, botere hutsuneak sortzen duen zalantzako egoera eta oportunista errukigabeen mehatxua ezaugarri nagusi dituena, baina onginahiaren eta gaizkintzaren arteko borroka erretratatuaz. Azken buruan, itxaropenari tartea emanez, distopiek ez bezala.

Formatu handiko liburua da, azal gogorrekin. Komiki eran idatzita dago. Abentura istorio futurista da, suspenseaz eta intrigaz baliatzen dena kontakizuna gatz-pipertzeko, eta baita tarteka beldur zipriztinen bat gehitzen duena ere. Gai nagusiak klima-aldaketa eta inperialismoa izan daitezke, bi biak egungo gizarte arazoen ispilu, eta baita, abenturetan ohikoa den bezala, pertsonen arteko harremanak, gizarte-gatazkak, gazteen iniziazio soziala…

Trazu beltz lodiz eginiko ilustrazioak dira, kolore aski apal edo pasteletan. Testuaren presentzia konstantea da binetetan, baina oso neurtua, publiko gazteenarentzako aproposa. Koloreak ilunduaz doaz narrazioak aurrera egin ahala, istiluak eta gatazka handituz doazen neurri berean.