Alex (e)k Alberto Ladron Arana(r)en Dena eskaini nizun liburuaren kritika egin du
Euskal Noir euskaraz
4 izar
Interneten ikusia: "El «euskal noir» o thriller vasco es un subgénero de la novela negra y policíaca ambientada en el País Vasco". Ederki... baina jarraian ageri diren nobela guztiak gaztelaniaz idatzita daude (bat edo beste gerora euskarara itzuli badute ere).
Aitortzen dut (ez da lehen aldia) oso nobela beltz gutxi irakurri dudala euskaraz, generoa gustatu arren. Aitorzen dut, halaber, aurriritzi asko izan ditudala horren inguruan.
"Dena Eskaini Nizun" oso liburu txukuna iruditu zait. Kapitulu laburrak izateak eta bi garaiak etengabe tartekatzeak irakurketa erraztu eta arindu egiten dute asko. Liburuak engantxatu egiten du. Azken kapituluetan ezin liburua utzi... zer gertatu den jakin arte. Hori oso seinaile ona da nobela beltza batean.
Pasarte batean (ez dut orria apuntatu) Vazquezek gaztetxo bat ekartzen du ikerketan ordenadoreekin laguntzeko. Gustatu zaizkit gaztetxo horrek Asiaini eman dizkion azalpenak.... pertsona bat interneten nola ikertu. Ez dakit ikerketa horiek horrela egiten diren ala asmatutakoa den, baina sinisgarria iruditu zait.
Ondo. Txukuna.