Laura Merinok, bere senarraren tratu txarretatik libratu eta sabelean isilpean daraman umekia babestearren, ihes egitea erabakitzen du, lankide baten laguntzaz, inork deskubrituko ez dituen bazter ezkutu batera. Handik urteetara, baina, Lauraren ahizpa Itziarrek Vazquez eta Asiain detektibeen agentziara joko du, aspaldiko desagertze hura iker dezaten, arrasto berriren bat agertu dela eta.
Asko gozatu dut. Erritmo azkarra, suspensea, misterioa, irakurterraza.... thriller batek eduki beharreko guztiak ditu. Ladron Aranaren liburuetatik irakurri dudan lehenengoa da eta oso sorpresa atsegina hartu dut. Gehiago irakurriko ditut zalantzarik gabe.
Interneten ikusia: "El «euskal noir» o thriller vasco es un subgénero de la novela negra y policíaca ambientada en el País Vasco". Ederki... baina jarraian ageri diren nobela guztiak gaztelaniaz idatzita daude (bat edo beste gerora euskarara itzuli badute ere).
Aitortzen dut (ez da lehen aldia) oso nobela beltz gutxi irakurri dudala euskaraz, generoa gustatu arren. Aitorzen dut, halaber, aurriritzi asko izan ditudala horren inguruan.
"Dena Eskaini Nizun" oso liburu txukuna iruditu zait. Kapitulu laburrak izateak eta bi garaiak etengabe tartekatzeak irakurketa erraztu eta arindu egiten dute asko. Liburuak engantxatu egiten du. Azken kapituluetan ezin liburua utzi... zer gertatu den jakin arte. Hori oso seinaile ona da nobela beltza batean.
Pasarte batean (ez dut orria apuntatu) Vazquezek gaztetxo bat ekartzen du ikerketan ordenadoreekin laguntzeko. Gustatu zaizkit gaztetxo horrek Asiaini eman dizkion azalpenak.... pertsona bat interneten nola ikertu. Ez dakit ikerketa horiek horrela egiten diren ala asmatutakoa den, baina sinisgarria iruditu …
Interneten ikusia: "El «euskal noir» o thriller vasco es un subgénero de la novela negra y policíaca ambientada en el País Vasco". Ederki... baina jarraian ageri diren nobela guztiak gaztelaniaz idatzita daude (bat edo beste gerora euskarara itzuli badute ere).
Aitortzen dut (ez da lehen aldia) oso nobela beltz gutxi irakurri dudala euskaraz, generoa gustatu arren. Aitorzen dut, halaber, aurriritzi asko izan ditudala horren inguruan.
"Dena Eskaini Nizun" oso liburu txukuna iruditu zait. Kapitulu laburrak izateak eta bi garaiak etengabe tartekatzeak irakurketa erraztu eta arindu egiten dute asko. Liburuak engantxatu egiten du. Azken kapituluetan ezin liburua utzi... zer gertatu den jakin arte. Hori oso seinaile ona da nobela beltza batean.
Pasarte batean (ez dut orria apuntatu) Vazquezek gaztetxo bat ekartzen du ikerketan ordenadoreekin laguntzeko. Gustatu zaizkit gaztetxo horrek Asiaini eman dizkion azalpenak.... pertsona bat interneten nola ikertu. Ez dakit ikerketa horiek horrela egiten diren ala asmatutakoa den, baina sinisgarria iruditu zait.
Ondo baina bere beste liburu batzuekin gehiago gozatu dut
4 izar
Alberto Ladron Aranaren liburuen zalea naizenez, argitaratu zuela jakin bezain laster erosi nuen. Gustura irakurri dut, istorioak harrapatu nau eta amaiera arte eutsi dio tentsioari. Bere beste liburu batzuk askoz gehiago gustatu zaizkidan arren, esaterako duela bi urte atera zuen 'Ilunpeko zelataria', hau ere ondo dago.