mikelgs (e)k Haritz Larrageta(r)en Anna Kopek irakurri nahi du
Mastodonen ikusi dut @hlarrageta@mastodon.eus egileak iragartzen zuela laster argitaratuko dela. Ea irakurtzerik dudan!!
Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Mastodonen ikusi dut @hlarrageta@mastodon.eus egileak iragartzen zuela laster argitaratuko dela. Ea irakurtzerik dudan!!

An imaginative, feminist, and brilliantly relevant-to-today retelling of Orwell’s 1984, from the point of view of Winston Smith’s lover, Julia, …
Gustura irakurri dut Eztizen Artolaren lehen liburua: hasi eta buka.
Nobela laburra da, eta askotan ikusezin edo behar bezalako arretarik eskaini ez zaion gaia dakar, preso politikoen seme-alaben esperientziarena.
Izenburuak iradokitzen duen kilometro askotako urruntzeak bere ondorioak ditu ume, gero nerabe eta azkenik heldu egiten den protagonistarengan. Eta protagonistaren garapen hori lehen pertsonako narratzailearen kontamoldean ere antzematen delakoan nago, xalotasunetik kritikotasunerako bidea erraz/natural egiten duela. Baina urruntzeak ez ezik, aitarik barik bizitzeak ere ondorioak ditu, jakina. Eguneroko bizitza zeharkatzen du hutsuneak eta hankaz gora jartzen etxera etortzeak. Kartzelari, salbuespen neurriei eta sistema heteropatriarkalari kritika egiten zaie. Elkartasunaren ukendua eskertzen da. Zelan ez garatu kontzientzia kritikoa ibilbide zail horretan? Zelan ez gorrotatu kartzelakarraildu zaituenean?
Ezusteko atsegina liburua. Irakurritako kritika on guztiak baieztatzen dira. Zuhaitzek bere istorioa eta arazo mentalak komediaz kontatzen dituen bezala, oso ondo dago, baina Ander Izagirrek transkribapena are hobea da. Historiari dagokionez, sinestezina da Zuhaitzek futbola eta TOC arazoak uztartu ahal izatea. Liburuak arazo horiek ditu ardatz, baina futboleko liburua da. Clemente, Hasselbaink, lehen mailatik 2. B mailarako jaitsiera, euskal futbolaren nondik norakoak... Niretzat, 2000 urteetan futbolean hasi nintzenez, kontatzen dituen pasadizoak ezinbestekoak dira, oso liburu ona.

El 14 de septiembre de 1940, 532 días después del final de la Guerra Civil española, José Celda fue fusilado …
Kaixo @karrikas ! Ikusi dut alde batetik balorazio bat eman diozula (izarrak) eta bestetik iruzkina. Jakizu badagoela Kritika argitaratzeko aukera, bi gauzak batera egiteko balio duena. Gainera denbora lerroan behera galdu beharrean Kritikak hobeto jasota geratzen direla uste dut, liburuaren orrian.
@Saioanaiz konpetentzia agertu zaizu, @Alex ! Jajaja 👌
@Alex eskerrik asko pantailako erreferentziengatik!

Metamorphosis (German: Die Verwandlung) is a novella written by Franz Kafka which was first published in 1915. One of Kafka's …

¿Qué pasaría si la nación, o los intentos de constituir una nación española, fueran un epifenómeno de la condición postimperial …
@porrumentzio pelikula ikusi nun ta emateu liburu ona izango dula atzin bai