Erabiltzailearen profila

mikelgs

mikelgs@paperjale.eus

duela 3 urte, 4 hilabete(e)an batu zen

Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

mikelgs(r)en liburuak

Orain irakurtzen

Alex erabiltzailearen egoerari erantzun diot

Interesgarria @Alex! Esango nuke aditu izan dudala berari buruz... akaso @birasuegi@mastodon.eus -ri?

Bestalde, Paperjaleko arauak azkar samar prestatu genituen, beste leku batetik kopiatu eta moldatuta. Hobetzeko proposamenik baldin baduzu bidali lasai abaraska@sindominio.net emailera.

Momentuz paperjale.eus/conduct orrian euskarari buruz hau dio:

"Euskara. Webgune hau euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutakoa da eta euskaraz bizi da. Erabiltzaileren batek beste hizkuntzaren bat erabili nahi izanez gero, izan dadila noizean behingo zerbait. Liburuen kritikak, iruzkinak eta aipuak gutxienez euskaraz idatzi behar dira eta, hala nahi duenak, beste hizkuntza batzuk ere erabil ditzake. "

Alegia, irakurri duzun liburua edozein hizkuntzatan idatzia (edo itzulia) izan daiteke, baina guk hemen idazten duguna euskaraz izatea (normalean). Bestela munduko auskalo nor eta zenbat apuntatuko lirateke Paperjalen eta instantzia honen helburua ez da hori 😄

Iñigo Ibarra erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@Mendilarre ez zaizu iruditu hausnarketa multzoa, gehiegi igual? Zilegi da eta guai dago nobela bat minutu gutxiko tartean kokatzea, eta badaude bizpahiru pertsonaia deskribatuak eta mamituak. Baina niri hausnarketa pilaketa iruditu zitzaidan une batzuetan. Horregatik jarri nizkion 4 izar "bakarrik". Besterik gabe, beharbada nire gauza da, momentu horretan ez zitzaidala horrelako bat irakurtzea tokatzen 😇

avatar for mikelgs mikelgs bultzatuta

(e)k Jon Artano(r)en Juana liburuaren kritika egin du

Jon Artano: Juana (Euskara language, Elkar) 4 izar

Juana nork eta zergatik hil zuen ulertzeko, krimena gertatu zen tokira bidaiatu, lekukoekin mintzatu, eta …

Kazetaritza-kronika eta literatura

3 izar

Zerbati laburra behar nuen astebururako eta, JUANA liburuari buruz oso kritika onak entzunak nituenez, hari ekin nion, zertaz zihoan oso ongi jakin gabe. Lehen atalak despistatu egin nau... baina, gerora, ohartu naiz beharrezkoa zela Juanaren nondik-norakoak kontatzeko.

Harritu egin nau pertsonajeak: XIX. mendeko abenturazale bat, XXI. mendean. Gustatu zait pertsonajea nola eraikitzen duen liburuan zehar, elkarrizketaz elkarrizketa.

Ezin izan dut amaierara arte itxaron eta Interneten sartu naiz Juanari buruzko historian eta istorioetan kuxkuxeatzeko. Liburuan bere Facebook-profila aipatzen da behin baino gehiagotan. Ez dut aurkitu (agian ezabatu dute, honez gero), baina hainbat testu eta argazki aurkitu ditut hor eta han. 

Inpaktatu egin nau gertaera horiek 2020. urtekoak izateak. Beste garai bateko kontakizuna dirudi, baina ez... atzo goizekoa da. 

Uste dut noiz edo noiz hitz egin dudala honetaz: gustukoa dut kronika. Kronika informazioa eta sentsorialitatea da: historia gertatu den lekuaren usaina du eta irakurtzen duenari hunkidura eragiten dio. Jonek oso ondo garatu …