Itzuli

(e)k Julen Gabiria Lara(r)en Han goitik itsasoa ikusten da liburuaren kritika egin du

Julen Gabiria Lara: Han goitik itsasoa ikusten da (Paperback, Euskara language, Elkar) 5 izar

Idazle gazteentzako Igartza Sariaren lehen deialdian irabazle izan zen Julen Gabiria, eta laguntza hari esker …

Han goitik ikusten dena...

5 izar

Ona. Oso ona. Bikaina. Aspaldian irakurri dudan onenetakoa. Eskola guztietan irakurtzeko modukoa.

Zaila da liburua definitzea, baita laburtzea ere: txirrindularitza kontuak, gerrako haur baten istorioa, iheslariei laguntzeko konjuratu den herri oso bat, egunero entrenatzearen aitzakiaz dokumentu faltsuak garraitzen dituen txirrindulari profesionala, han goitik itsasoa ikusten delako mendia igotzen duten itsasozaleak... Liburu korala da, protagonista ugari dituena; den-denak inportanteak. Badu kutsu surrealista bat... garai bateko film italiarren modukoa. Benetan merezi du irakurtzea.

Izan ere, iraultza egiteko era asko dago Ponte a Ema herrian: pelikula italiarrak jartzea, gereziak banatzea, garrafoiak garraiatzea, liburuak azpimarratzea, faltsifikazioak egitea, arropa berriak erabiltzea...

Eta, hara non, lerroartean, (eko)faxismoaren definizio bikaina: "Zu eta ni, biok, mendian gora bagoaz kantinplora bakarrarekin, eta hilzorian bagaude, biotako batek edan beharko du ur hori, ze konpartituz gero ez dugu izango ur nahikoa, eta batek edaten badu, gutxienez bat hori salbatu egingo da. Eta ez izan dudarik nik bizirik segitu nahi dudala."

Zaila da laburtzea, baina, ahal baduzue, irakurri!