mikelgs (e)k Harkaitz Cano(r)en ZIRRIBORROAK ETA GERO liburuaren kritika egin du
Ipuin espekulatiboak
Distopia eta utopia, bietatik aurki daiteke ipuin hauetan. Batzuk asko gustatu zaizkit, baten bat ez zait gustatu.
Konfinamendu garaiarekin lotzen dut hau, uste dut Telegram bidez dohainik partekatu zituztela, egunez egun-edo, audio gisa. Oso eskertzekoa horrela zabaldu izana.
Paperekoa zegoela ikusi nuenean, ez nuen zalantzarik izan eta ale bat erosi nuen. Irakurri / entzun gabe neuzkan batzuk topatu ditut!