bixerdo aipatu zuen Xabier Mendiguren Elizegi(r)en Oso latza izan da
Badoa. Joaten ari da. Joan egingo zaigu. Badoakigu. Eskuetatik joan zaigu. "Joan" da joaren ondorengo aditza. Gehiegi jotzearen ondorena. Neurririk gabe, kontrolik gabe, mugarik gabe jo eta jo jardutearen ondokoa eta ondorioa. Ez da egia, noski, Joxe Arregi izan zenik torturatu bakarra. Haren izena iritsi zaigu akats baten ondorioz. Akats txiki bat egileentzat, zigor handirik ekarriko ez diena. Baina akatsa nolanahi ere.