@kakapo Ados! Gaztelaniazko liburuaren portada jartzen saiatu naiz, gaizki badago aldatu plis! (Orain paperjalen goiko partean ongietorri mezu bat dago eta bideo-tutorialean azaltzen den bezala egin dut, URL bat jarriz)
Erabiltzailearen profila
Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
mikelgs(r)en liburuak
Irakurtzeko (175 guztiak ikusi)
Irakurrita (117 guztiak ikusi)
Irakurtzeari utzita (8 guztiak ikusi)
Erabiltzailearen aktibitatea
RSS jarioa Itzuli
mikelgs (e)k Irene Pujadas(r)en Puskak irakurri nahi du
Mastodonen irakurri nuen aurreko batean @ziharae@mastodon.eus liburu hau gomendatzen. Liburutegian hartuta zegoen... apirilean itzuli behar du ta hartzen saiatuko naiz 😄
mikelgs (e)k Carl Sagan(r)en Contacto(r)i buruzko iruzkina egin du
Zein hizkuntzatan irakurri duzu @kakapo@paperjale.eus?
mikelgs (e)k Bernardo Atxaga(r)en Gizona bere bakardadean irakurri nahi du

Gizona bere bakardadean, Bernardo Atxaga
Carlosi hala iruditzen zitzaion, jendeska haren erresuman ez sartzeagatik sartu zela organizazio armatu batena adolezentzia bukatu orduko. Bere ikastetxeko kideak …
mikelgs (e)k Bego Montorio Uribarren(r)en Zubigileak liburuaren kritika egin du
Besteak ulertzeaz
4 izar
Berandu irakurri nuen, ez argitaratu zen garaian. Ez dakit zenbat edo nola mugituko ote zidan barrena, lehenago irakurri izan banu.
Ikuspuntu desberdinak erakusten ditu, euskaldun guztioi asko eragiten digun gaiaz. Beraz, ez da norbere iritzien defentsa bat gustura irakurtzeko moduko liburua. Eta, hala ere, ez zidan ekidistantzia sentsaziorik eman. Liburu ona dela suposatzen dut. Eta irakurtzen duena, herritar politikoki ona baita ere!
mikelgs (e)k Ursula K. Le Guin(r)en Oihan hitzean mundua irakurri nahi du

Oihan hitzean mundua, Ursula K. Le Guin, Amaia Apalauza Ollo (itzultzailea)
Kolonizazio bortitz batek athshetarren bizitza baketsua hautsi du. Selver ameslariak gidatuta, azkar baino lehen ikasiko dute haiek ere bortxaren mintzaira, …
mikelgs (e)k Alberto Ladron Arana(r)en Ilunpeko zelataria irakurri nahi du

Ilunpeko zelataria, Alberto Ladron Arana
Iruñea, 1947ko Gabonak. Gosea eta tristezia darizkio giroari, pobrezia eta zikin usaina dago karriketan, zapalketa eta beldurra jendearen begiradetan.
Eskolako …
mikelgs aipatu zuen Juno Mac(r)en Puta zikinak
(aurrerantzean, "bizirauleak" ere deituko diegu)...
(...)prostituzioari biziraun ondoren kriminalizazioaren alde dauden emakumeak, "irtendako emakumeak" ere baderitzenak...
— Puta zikinak, Juno Mac, Molly Smith, Amaia Astobiza Uriarte (itzultzailea) (31. orria)
Amelia Tiganus irakurri edo bideoren batean ikusi izan dut eta bera zen orain arte niretzako erreferentzia bakarra, prostituzioari buruz nire ezagutza eta iritziak lantzeko.
Liburu honetan dioena ondo ulertu badut "biziraule" edo "irtendako emakume" kategoriakoa da bera.
mikelgs erabiltzailea Juno Mac(r)en Puta zikinak irakurtzen hasi da
mikelgs Mikel Etxeberria Okariz erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@okarizmikel hara! Ba ez dut irakurria Totirena... agian irakurriko dut! 😄👌
mikelgs (e)k Asisko Urmeneta(r)en Sugarren mende liburuaren kritika egin du
Bortitza
4 izar
Inkisizioari buruzko komiki hau oso gogorra suertatu zitzaidan. Badu meritua beraz! Halakoxea baita lantzen duen gaia.
Marrazkiei dagokionez, pertsonaiak oso arraroak dira, itsusiak orokorrean, eta nik ilustrazioaz ezer ez dakidan arren, hor ere lorpen maila altu bat dagoen susmoa dut.
mikelgs (e)k Mikel Santos (Belatz)(r)en Gerezi garaia liburuaren kritika egin du
Gizon arrunt harrigarria
4 izar
Ezagutu beharreko pertsonaia da Cascanteko gizon hau. Harrigarria da bere bizitza, txundigarria nola batere ikasketarik gabe gauzak garbi izan eta ekintza zuzenak edo anarkistak burutzeko izan zuen jarrera. Eta komiki hau oso egokia da ideia orokor bat edukitzea erraz lortzeko.
Dokumental bat ere ikusi nuela uste dut.
mikelgs (e)k Karmele Jaio Eiguren(r)en Aitaren etxea irakurri nahi du

Aitaren etxea, Karmele Jaio Eiguren
Blokeatuta dago Ismael, bere nobela berriarekin aurrera egin ezinik, argitaletxetik deika eta epea gogoratzen ari zaizkion arren. Gauzak okertu egingo …
Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Jon Arrizabalaga Gonzalez(r)en Alemanaren mamua liburuaren kritika egin du
Nazixak gurian!
Liburuan, alemanen historixian bezainbeste pixu jaukak "historia hori argitzeko egindako ikerketen" historixia. Esango najeukek, Arrizabalagak kontatzen dabena, herri memorian gordetako edozein historia jaso nahi daben edozeiñek segidu biharko leukian prozeduria dala. Gustau jatak, markina-xemeindarren hizkera bizixan eragin haundixa dakan batueran kontauta dagolako, eta nik neuk bertan, iñoiz egindako etno-bilketak (Urberuaga, Jose Sagarna...) gogoratu destazelako.
Argi dagok, 60 eta 70 hamarkadetan hain ugarixa izan zuan nazi ezkutuen gaiñeko literaturiak (nobelak, pelikulak...) bazekala fundamenturen bat, bai. Eta zelako barre zantzuak egingo jittuezen eurak, despiste jokuan, koktelak eguzkittan hartzen! Jakiña: hórrek gauza guztiok urriñeko modura ikusten genduzen; zeiñek esango leuke nazixok gu ibiltzen giñan lekuan be ibiltzen zirala, Karraspixon baiñua hartzen-eta! Liburuan ez da horretan sartzen, baiña Lekitton be Otto Skorzeny eta bere konplizien arrastua jarraitzeko pista onak emoten jittuk.
Orokorrian, liburua espero nebana baiño gehixago gustau jatak! Pare bat egunian iruntsi juat, irakortziari laga ezinda. Azken kapitulua bakarrik egin jatak pixkat astuna …
Liburuan, alemanen historixian bezainbeste pixu jaukak "historia hori argitzeko egindako ikerketen" historixia. Esango najeukek, Arrizabalagak kontatzen dabena, herri memorian gordetako edozein historia jaso nahi daben edozeiñek segidu biharko leukian prozeduria dala. Gustau jatak, markina-xemeindarren hizkera bizixan eragin haundixa dakan batueran kontauta dagolako, eta nik neuk bertan, iñoiz egindako etno-bilketak (Urberuaga, Jose Sagarna...) gogoratu destazelako.
Argi dagok, 60 eta 70 hamarkadetan hain ugarixa izan zuan nazi ezkutuen gaiñeko literaturiak (nobelak, pelikulak...) bazekala fundamenturen bat, bai. Eta zelako barre zantzuak egingo jittuezen eurak, despiste jokuan, koktelak eguzkittan hartzen! Jakiña: hórrek gauza guztiok urriñeko modura ikusten genduzen; zeiñek esango leuke nazixok gu ibiltzen giñan lekuan be ibiltzen zirala, Karraspixon baiñua hartzen-eta! Liburuan ez da horretan sartzen, baiña Lekitton be Otto Skorzeny eta bere konplizien arrastua jarraitzeko pista onak emoten jittuk.
Orokorrian, liburua espero nebana baiño gehixago gustau jatak! Pare bat egunian iruntsi juat, irakortziari laga ezinda. Azken kapitulua bakarrik egin jatak pixkat astuna (Wilhelm Malleten datu bilketia exhaustibua dok, imajinatzen juat etorkizuneko ikerketak errezte aldera). Bestalde, alemanen puzzlia osatzeko piezen faltia dala, ezinbestian hari soltiak eta konjeturak gelditzen dittuk han-hemenka; baiña egilliak argi jiñok zer dan sigurra (froga dokumentalekin), zer zalantzazkua eta zer ezezaguna. Hutsuniak inferentziez ez betetzia gustau jatak.
Grazixia egin jestak manta elektrikuan kontua. Markina-Xemeinen urte asko egin najuan biharra, eta konturatu nintzanez, paziente askok jetsen bildurra manta elektrikuakin lotan gelditziari. Oin bajakixat zergaittik.
mikelgs (e)k Amets Arzallus Antia(r)en Miñan liburuaren kritika egin du (Narratiba, #131)
Testigantza beharrezkoa
5 izar
Amets gure ikastolara etorri zen, ikasleek liburua irakurri zutenean. Kontakizun gogorra izan arren, gure familietako batzuek ere antzekoak pasa dituzte... Liburu hau ez da horrelakorik bizitu ez dugun europarrontzat bakarrik. Protagonistarekin identifikatu daitezkeen ume euskaldun ugarirentzat ere ari da izaten.
Eskerrik asko Ibrahimari ere, gogoratu nahi ez dena kontatzeagatik.















