Erabiltzailearen profila

mikelgs

mikelgs@paperjale.eus

duela 3 urte, 2 hilabete(e)an batu zen

Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

mikelgs(r)en liburuak

Irakurtzeari utzita (8 guztiak ikusi)

Urko erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@Urko ok ok! Denok ari gara ikasten. Uste dut lehenengo liburuaren izenburua idatzi behar dela bilatzailean. Existitzen bada, horri eman balorazioa edo irakurtzen hasi garela ta horrelakoak.

Ez badu aurkitzen, beheko partean "Eskuz gehitu liburua" dago. Baduzu ongietorri mezu bat Paperjalen, goiko partean, ezta? Bideo batean tutoriala dago hor.

avatar for mikelgs mikelgs bultzatuta

(e)k Uxue Apaolaza Larrea(r)en Bihurguneko nasa liburuaren kritika egin du (Narratiba, #139)

Uxue Apaolaza Larrea: Bihurguneko nasa (Paperback, Euskara language, Susa) 4 izar

Hamar urte geroago Madrilgo eguzkipean Juan, Josetxo, Fer eta Estebanekin elkartuko da Lur. Elkar barkatzen …

birritan irakurri dut

Baloraziorik ez

Birritan irakurri dut liburutegira bueltatu aurretik, detaileek ihes egin ez zezaten. Ipuin amaiera batzuetan bidean zerbait eskapatu izanaren sentsazioa. Zenbat detaile eta zelako indarra

(e)k Irene Pujadas(r)en Puskak irakurri nahi du

Irene Pujadas, Amaia Apalauza Ollo (itzultzailea): Puskak (Euskara language) 3 izar

Egunerokoan edonori gertatzen zaizkionak dakartzate hogeita bat istorio labur hauek: puskatzen diren jaioberriak, merendolak hil …

Mastodonen irakurri nuen aurreko batean @ziharae@mastodon.eus liburu hau gomendatzen. Liburutegian hartuta zegoen... apirilean itzuli behar du ta hartzen saiatuko naiz 😄

(e)k Bego Montorio Uribarren(r)en Zubigileak liburuaren kritika egin du

Alfonso Zapico, Bego Montorio Uribarren: Zubigileak (Paperback, 2019, ASTIBERRI EDICIONES) 4 izar

2016ko neguaren lehen egunean, Eduardo Madina eta Fermin Muguruza Irunen elkartu ziren. Aitzakia Jot Down …

Besteak ulertzeaz

4 izar

Berandu irakurri nuen, ez argitaratu zen garaian. Ez dakit zenbat edo nola mugituko ote zidan barrena, lehenago irakurri izan banu.

Ikuspuntu desberdinak erakusten ditu, euskaldun guztioi asko eragiten digun gaiaz. Beraz, ez da norbere iritzien defentsa bat gustura irakurtzeko moduko liburua. Eta, hala ere, ez zidan ekidistantzia sentsaziorik eman. Liburu ona dela suposatzen dut. Eta irakurtzen duena, herritar politikoki ona baita ere!

aipatu zuen Juno Mac(r)en Puta zikinak

Juno Mac, Molly Smith, Amaia Astobiza Uriarte (itzultzailea): Puta zikinak (Paperback, Euskara language, Katakrak) 5 izar

«Prostituzioak adiera ugari ditu, eta sakoneko emozioak azaleratzen ditu. Batez ere, inoiz sexurik saldu ez …

(aurrerantzean, "bizirauleak" ere deituko diegu)...

(...)prostituzioari biziraun ondoren kriminalizazioaren alde dauden emakumeak, "irtendako emakumeak" ere baderitzenak...

Puta zikinak,  , , (31. orria)

Amelia Tiganus irakurri edo bideoren batean ikusi izan dut eta bera zen orain arte niretzako erreferentzia bakarra, prostituzioari buruz nire ezagutza eta iritziak lantzeko.

Liburu honetan dioena ondo ulertu badut "biziraule" edo "irtendako emakume" kategoriakoa da bera.