Erabiltzailearen profila

mikelgs

mikelgs@paperjale.eus

duela 3 urte, 4 hilabete(e)an batu zen

Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

mikelgs(r)en liburuak

Irakurtzeari utzita (8 guztiak ikusi)

(e)k Marjane Satrapi(r)en Persépolis / Persepolis liburuaren kritika egin du

Marjane Satrapi: Persépolis / Persepolis (Spanish language, 2020, Penguin Random House Grupo Editorial) 5 izar

Persépolis nos cuenta la revolución islámica iraní vista desde los ojos de una niña que …

Klasiko bat

5 izar

Komikien artean Maus omen da Kixote bezala, baina Persepolis ere hortxe-hortxe. Eta, gainera, europarrontzat ezezagunagoa den gatazka bat azaltzen du; eta autobiografia da; eta gainera emakumea da egilea.

Irakurri beharrekoa, egoera oso latzak modu jasangarrian jarriak, baina gertakizun latzak kontatu eta aditu egin behar dira. Historia ezagutu egin behar omen da, errepika ez dadin... Persepolis lan zintzoa, ausarta eta kalitate bikainekoa da.

(e)k Ray Bradbury(r)en The Martian Chronicles liburuaren kritika egin du

Ray Bradbury: The Martian Chronicles (1984) 4 izar

The Martian Chronicles is a science fiction fix-up novel, published in 1950, by American writer …

Distopia bat

3 izar

Kosta zitzaidan pixka bat irakurtzea, ez dakit ingeles mailagatik izango zen. Hala ere, gomendatzen dut.

Barrua kolpatu zidan eszena batek (ez da izorrakia, baina adi, banoa eta) hildako batzuk ikusi eta benetakoak ez direla pentsatzen dutenean. Hil bezain pronto ahaztu zituzten, ez gara deus, sentsazio hori eman zidan kolpetik.

(e)k Harper Lee(r)en To Kill a Mockingbird (To Kill a Mockingbird, #1) liburuaren kritika egin du

Harper Lee: To Kill a Mockingbird (To Kill a Mockingbird, #1) 4 izar

To Kill a Mockingbird is a novel by the American author Harper Lee. It was …

Gizarte bat ume batek interpelatua

4 izar

Autobiografiko samarra omen da, idazlea neskatila zenekoa. Ingeles berezia dago dialogoetan, AEBetako hegoaldekoa.

Beltzen esklabotzaren amaierako gizartea erakusten du nobelak. Gaur egun oraindik badago arrazismoa, baina liburua argitaratu zenean funtzio sendagarria izan omen zuen liburu honek, aurrera egiten lagundu omen zuen.

Gomendatzen dut irakurtzea. Eta ondoren, 1962ko zuri-beltzeko film zaharra ikustea ere bai, liburuan bezalaxe guztia!

(e)k Haruki Murakami(r)en Colorless Tsukuru Tazaki and his years of pilgrimage liburuaren kritika egin du (Listen Alaska)

Haruki Murakami: Colorless Tsukuru Tazaki and his years of pilgrimage (2014, Knopf, Bond Street Books, Vintage) 3 izar

The remarkable story of Tsukuru Tazaki, a young man haunted by a great loss; of …

Ezin bereziagoa

3 izar

Edukiari buruzko abisua Spoiler edo izorrakia!

(e)k Jaume Cabré(r)en Jo confesso liburuaren kritika egin du

Jaume Cabré: Jo confesso (Catalan language, 2011, Proa) 4 izar

Si la botiga d'antiguitats de la família és tot un univers per al petit Adrià, …

Mende batzuk izan nintzen

4 izar

Denboran aurrera eta atzera eramaten zaitu eta garai bateko girotik bestera aldatzen zara, nahastu egiten dira... pasada bat iruditu zitzaidan.

Gaztelaniaz dakigunontzat behintzat, katalanez irakurtzen saiatu eta posible da ulertzea, gustura irakurtzea. Hori bai, luzea da (eta monastegi kontuekin une batzuetan aspertu nintzen).

(e)k Mikel Alvarez Sarriegi(r)en Euskalia liburuaren kritika egin du

Mikel Alvarez Sarriegi: Euskalia (Paperback, Basque language) 4 izar

XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, …

Frikada ederra

4 izar

Gustura irakurri nuen. Gero liburua pasa diedanek ere, gustatu zaiela esan didate. Zalantza daukat (irakurtzen nuen bitartean pentsatzen nuen) ea nola zahartuko den liburu hau. Izan ere, nire garaiko erreferentzia kulturalekin txisteak egiten ditu... niri barrea ahots goran atera zidan noizbait, baina hemendik 20 urterako irakurleei ez die berdin balioko.

Portzierto, pertsonaia potenteena Igone, noski. Ai ama!