Itzuli

Edur erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@Edur agian nahiago duzu "iruzkina" beharrean "kritika" bat argitaratzea.

Iruzkina jarraitzen zaituen jendeak bakarrik ikusten duela uste dut, eta denbora-lerroan behera galtzen dela.

Kritikak, aldiz, liburu horren azpian geratzen dira (izarrak jartzea hautazkoa da).

Interesgarria dirudi liburuak!

Edur erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@Edur aipua da liburuko pasarte bat idatzita jartzeko, orria apuntatzea oso interesgarria (eta zatitxo horri buruz nahi baduzu zure iruzkin bat gehitu).

Jarraitzen zaituen jendeak ikusiko du, baina DLan behera galtzen dela uste dut baita ere. Zuri bai, jasota geratuko zaizu zeure aipua, liburu horren orrian. Eta etorkizunerako interesgarria da (nola zen liburu honetako esaldi brutal hura? Zein orritan?).

Horrela dabilela uste dut eta tarteka aipuak jasotzen ditut neuretzat. Adibidez liburu honekin nabil orain eta aipu hau godre dut paperjale.eus/user/mikelgs/quotation/21068#anchor-21068